Hipokrates: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
19. lerroa: 19. lerroa:
[[Kategoria:K. a. V. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. V. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. IV. mendeko biografiak]]
[[Kategoria:K. a. IV. mendeko biografiak]]

{{NA lotura|ca}}
{{NA lotura|en}}
{{NA lotura|es}}

01:52, 27 martxoa 2015ko berrikusketa

Hipokrates

Hipokrates, grezieraz Ἱπποκράτης, (Kos uhartea, K. a. 460 - Larisa, Tesalia, c. K. a. 377) greziar medikua izan zen, medikuntza modernoaren aita titulua duena. Antzinako Grezian jaio etabizi izan zen. Besteak beste, "Corpus hippocraticum", "Pronostikoaren tratatua" eta "Aforismoak" lanen egilea da. Bere meritu nagusia izan zen gaixotasunen ikerketan metodo arrazionala garatu izana, behaketa eta esperientzian oinarritua. Bere arabera, jaungoikoen ondorioz baino, gaixotasunak gertatzen ziren eragile naturalengatik. Sendagileeen etika arautegi ezaguna den Zin hipokratikoaren asmatzailetzat hartzen da.

Bizitza

Asklepios jainkoaren ondorengo omen ziren Asklepiadeen mediku-leinukoa zen. Demokrito eta Gorgiasekin ikasi ondoren, Grezia, Egipto eta Asian zehar bidaiari ibili zen eta gero Kosen hartu zuen egoitza. Bere garaiko medikuntza ongi ezagutzen zuen. Eritasunaren eta sendagintzaren erlijiozko ikuspegia alde batera utzi zuen. Izadiak berak dituen sendabideei bere lana egiten uztearen aldekoa zen eta tratamendu sinpleak zituen gogoko. Kirurgia zen greziar medikuntzaren atal aurreratuenetarikoa, eta hartan ere saiatu zen. Hipokratesen fisiologiak lau humoreen teoria (odola, linfa, behazun horia eta behazun beltza) du oinarri: humoreen arteko oreka edo proportzio egokiak (eukrasis) osasuna dakar; desorekak (diskrasis), berriz, eritasuna. Corpus Hyppocraticum izeneko idazki multzo handian bilduriko guztiak berarenak ez badira ere, eskola berekoak dira dudarik gabe. Haietan ezagunenak hauek dira: Aire, ur eta lekuen tratatua; Aforismoak; Pronostikoaren tratatua; Hausteen tratatua.

Hipokratesek erabateko eragina izan zuen antzinako medikuntzan eta gerora ere, Galenoren bitartez, Erdi Aroko medikuntzaraino iritsi zen haren itzala.


Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hipokrates Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak