Bizargorri Operazioa: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured |
||
29. lerroa: | 29. lerroa: | ||
[[Kategoria:Bigarren Mundu Gerrako guduak]] |
[[Kategoria:Bigarren Mundu Gerrako guduak]] |
||
[[Kategoria:Ekialdeko Frontea (Bigarren Mundu Gerra)]] |
[[Kategoria:Ekialdeko Frontea (Bigarren Mundu Gerra)]] |
||
{{NA lotura|ro}} |
05:01, 27 martxoa 2015ko berrikusketa
Bizargorri Operazioa | |||
---|---|---|---|
Bigarren Mundu Gerra | |||
Nazien hasierako asmoa | |||
Data | 1941eko ekainaren 22tik abenduaren 5era | ||
Lekua | Polonia, Bielorrusia, Ukraina, Moldavia, Lituania, Letonia, Estonia eta Errusia | ||
Emaitza | Ardatzeko botereen porrota | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Galerak | |||
|
Bizargorri Operazioa (alemanez: Unternehmen Barbarossa) Bigarren Mundu Gerran Sobiet Batasunaren inbasioari Alemania Nazik emandako kode izena izan zen. Izena Germaniako Erromatar Inperio Santuko Frederiko Bizargorri enperadorearengatik eman zioten.
Ekintza militarra 1941eko ekainaren 22an hasi zen. Operazioaren helburua SESBeko Europako zatia, Arkhangelsk eta Astrakhan hirien arteko mendebaldea hain zuzen ere, azkar konkistatzea zen. Operazioaren amaieran, 1941eko abenduan, Hitlerrek ez zuen lortu espero zuen adina. Dena den, Armada Gorriak alemaniarren aurrera egitea geldiarazi zuen arren, SESB kinka larrian zegoen.
Estrategikoki, alemaniarrek Sobiet Batasunako zenbait zonalde oso aberats okupatu zituzten, batik bat Ukraina aldean. Arrakasta hori gorabehera, Moskuko ateak ezin izan zituzten gurutzatu, hurbil geratu arren. Gainera, ekialdeko frontean horrelako ofentsibarik ezin zuten berriro eratu.
Azkenean, Bizargorri Operazioaren porrotak, hau da, Sobiet Batasuna okupatu ez izanak, Alemania Naziren erabateko porrota ekarri zuen Bigarren Mundu Gerran. Bizargorri Operazioak Ekialdeko Frontea zabaldu zuen, zein gerrako fronterik ankerrenetakoa bilakatu zen. Izan ere, bataila-zelaietan burutu ziren sarraski handienak, sobietarrentzat baita alemaniarrentzat hein berean, fronte horretan gertatu ziren.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bizargorri Operazioa |