Eslaviar: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Assar (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata) - The interwiki article is not featured
27. lerroa: 27. lerroa:


[[Kategoria:Eslaviar etniak]]
[[Kategoria:Eslaviar etniak]]

{{NA lotura|mk}}

09:00, 27 martxoa 2015ko berrikusketa

Eslaviarren ohiko sailkapena:      Mendebaldeko eslaviarrak      Ekialdeko eslaviarrak      Hegoaldeko eslaviarrak

Eslaviarrak Europako erdialdean eta ekialdean bizi diren zenbait gizabanako eta etnia dira. II. mendetik aurrera zabaldu ziren lurralde horretara, eta eslaviar hizkuntzak hitz egiten dituzte.

Eslaviar herriak VI. mendetik aurrera Erdialdeko Europa, Ekialdeko Europa eta Balkanetan bizitzen jarri ziren. Gerora, Bohemiatik eta Itsaso Adriatikotik Uraletako mendietaraino hedatu ziren: Siberia eta Erdialdeko Asian ere kokatu ziren, XVII. mendetik aurrera, munduko beste hainbat lekutara ere emigratu zutelarik. Europaren lurralde erdia inguru eslaviar talde edo komunitateez populatua dago.

280 milioi eslaviar bizi dira gaur egun mundu osoan, Europako eta Asiako iparraldean gehienak.

Egungo herrialdeak

Eslaviarrek ez dute nazionalitate bakar bat osatzen eta eslaviar izena hartzen dute egungo errusiarrek, bielorrusiarrek, ukrainarrek, poloniarrek, txekoek, eslovakiarrek, esloveniarrek, kroaziarrek, serbiarrek, bosniarrek eta bulgariarrek.

Iparraldeko eslaviarrak (errusiarrak, bielorrusiarrak eta ukrainarrak, sortaldean; poloniarrak, txekoak eta eslovakiarrak, sartaldean) eta hegoaldeko eslaviarrak edo jugoslabiarrak (esloveniarrak, kroaziarrak, serbiarrak, bosniarrak eta bulgariarrak) bereizten dira, oro har.

Erlijioa

Kristau ortodoxoak dira eslaviar herri gehienak (errusiarrak, bielorrusiarrak, ukrainarrak, bulgariarrak, serbiarrak); Erromako elizari loturiko ortodoxoak dira beste batzuk (ukrainar eta kroaziar batzuk), musulmanak bakarren batzuk (bosniarrak) eta katolikoak gainerako guztiak (poloniarrak, txekoak, eslovakiarrak, esloveniarrak, kroaziarrak).

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Eslaviar Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak