The Jungle Book (1967ko filma): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
56. lerroa: 56. lerroa:
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:Ameriketako Estatu Batuetako filmak]]
[[Kategoria:1967ko filmak]]
[[Kategoria:1967ko filmak]]

{{Link FA|fr}}

08:43, 27 martxoa 2015ko berrikusketa



Oihaneko liburua, marrazki bizidunak generoko film estatubatuar bat da, Disney estudioek 1967.ean ekoiztua. Film honek Oihaneko liburua liburuko kontaketetan oinarritzen da (jatorrizkoan, The Jungle Book), Rudyard Kipling-ena, protagonista Mowgli da, haur basati bat.

Film hau Estatu Batuetan estreinatu zen 1967ko urriaren 18an, Disney-ren hemeretzigarren film luzea bihurtu zen eta Walt Disney-k zuzenean ekoiztu zuen azkena, film hau egitean hil baitzen. Sherman anaiek sortu zuten filmeko bost abesti (Robert B.Sherman eta Richard M. Sherman). Kanta bat Terry Gilkyson-ek idatzi zuen. Hondo-musika George Brunsek konposatu zuten.

Kipling-en liburuaren azala.

Argumentua

Mowgli ume txiki bat da, Bagheera panterak basoan galduta aurkitzen duena. Bagheerak otseme batzuen kargu uzten du,ondo zainduko dutenak. Urte batzuk geroago Shere Kan tigrea ohinera itzuli da, otsemeen taldeak erabakitzen du ezin dutela haren ardura hartu, tigre beldurgarriari aurre ez egitearren. Bagheera izango da gizonen herrixkara eramateko arduraduna. Baina bidean arazoak dituzte, lehen gauean Kaa sugea aurkitzean,hau saiatuko da Mowgli jaten hipnotizatu eta gero. Gero Baloo hartza aurkituko dute, Mowgli adoptatuko duena, Bagheeraren desesperaziorako. Baina Loui monoen erregeak Mowgli harrapatuko dio, suaren sekretua nahi duelako. Monoengandik erreskatatu ondoren, Baloo gizakiengana eramateko konbentzitzen da, baina Mowglik alde egiten du eta putreekin eta Shere Kan-ekin topo egiten du, honekin borrokatu du, eta alde egiten behartuko du putreen, Balooren eta suaren laguntzarekin. Baina azkenean, Mowgli herrixkara joan dadila lortuko duena ibaian ikusten duen neskato batekin sortzen den maitasuna zango da.

Ondorioa

Film honen arrakastagatik, 2003.ean Disney-k Oihaneko liburua bi estreinatu zuen.

Sariak

Oscar sariak

Urtea Kategoria Filma Emaitza
1967 Abesti onena
The Bare Necessities
Terry Gilkyson Izendatua