Bhutan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
40. lerroa: 40. lerroa:
| oharrak =
| oharrak =
}}
}}
'''Bhutan'''<ref name="euskaltzaindia">{{Web erref|izenburua=38. araua|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2011-03-30}}</ref> [[Erdialdeko Asia]]ko estatu bat da, kostalderik ez duena, gheienbat [[Himalaia]]n kokatua. Mugakide ditu [[Txina]] ([[Tibet]]) iparraldean eta [[India]] hegoaldean. Bhutan munduko estaturik bakanduenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso arautuak baitaude, kultura [[tibet]]ar-[[budismo|budista]] tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala [[dzongkha]] da,<ref name="euskaltzaindia" /> [[tibetera]]ren senide hurbila.
'''Bhutan'''<ref name="euskaltzaindia">{{Web erref|izenburua=38. araua|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|argitaletxea=Euskaltzaindia|sartze-data=2011-03-30}}</ref> [[Erdialdeko Asia]]ko estatu bat da, kostalderik ez duena, gheienbat [[Himalaia]]n kokatua. Mugakide ditu [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] ([[Tibet]]) iparraldean eta [[India]] hegoaldean. Bhutan munduko estaturik bakanduenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso arautuak baitaude, kultura [[tibet]]ar-[[budismo|budista]] tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala [[dzongkha]] da,<ref name="euskaltzaindia" /> [[tibetera]]ren senide hurbila.


== Geografia ==
== Geografia ==
[[Fitxategi:Bhutan topo en.jpg|thumb|left|300px|Bhutango mapa topografikoa.]]
[[Fitxategi:Bhutan topo en.jpg|thumb|left|300px|Bhutango mapa topografikoa.]]
Bhutan herrialde txiki eta oso menditsua da. [[Himalaia]]ren hegoaldeko isurialdean kokaturik dago; iparraldean, gailur garaiek [[Txina]]rekin muga egiten dute. Mendirik altuena [[Gangkhar Puensum]] (7.570 m) da; denbora luzez tontorrik garaiena [[Kula Kangri]] zela uste izan dute zenbait iturrik, baina, azken hori [[Tibet]]eko lurretan egoteaz gainera, neurketa zientifikoek Kula Kangrik 7.538 m dituela erakutsi dute<ref>[http://www.viewfinderpanoramas.org/kula.html Gangkhar Puensum eta Kula Kangriz].</ref>. Hegoalderantz Duars lautadara beheratzen da, non [[India]]rekiko muga dagoen. Bhutango ibaiak ez dira nabigagarriak, eta guztiak [[Brahmaputra]]ren ibaiadarrak dira. Klimari dagokionez, hegoaldean [[subtropikal]]a da, eta prezipitazioak ugariak dira. Iparralderantz egin ahala, klima hoztuz doa; hala, erdialdeko bailaratan klima epelagoa da, uda beroekin eta negu hotzekin; eta iparraldeko mendietan udak hotzak dira, eta neguak glaziarrak. Prezipitazioek altitudearekin behera egiten dute, eta ekialdean ere urriagoak dira. [[Thimphu]]z gainera, beste hiri garrantzitsu batzuk [[Paro (Bhutan)|Paro]] eta [[Punakha]] dira; azken hori neguko hiriburua izandakoa da.
Bhutan herrialde txiki eta oso menditsua da. [[Himalaia]]ren hegoaldeko isurialdean kokaturik dago; iparraldean, gailur garaiek [[Txinako Herri Errepublika|Txinarekin]] muga egiten dute. Mendirik altuena [[Gangkhar Puensum]] (7.570 m) da; denbora luzez tontorrik garaiena [[Kula Kangri]] zela uste izan dute zenbait iturrik, baina, azken hori [[Tibet]]eko lurretan egoteaz gainera, neurketa zientifikoek Kula Kangrik 7.538 m dituela erakutsi dute<ref>[http://www.viewfinderpanoramas.org/kula.html Gangkhar Puensum eta Kula Kangriz].</ref>. Hegoalderantz Duars lautadara beheratzen da, non [[India]]rekiko muga dagoen. Bhutango ibaiak ez dira nabigagarriak, eta guztiak [[Brahmaputra]]ren ibaiadarrak dira. Klimari dagokionez, hegoaldean [[subtropikal]]a da, eta prezipitazioak ugariak dira. Iparralderantz egin ahala, klima hoztuz doa; hala, erdialdeko bailaratan klima epelagoa da, uda beroekin eta negu hotzekin; eta iparraldeko mendietan udak hotzak dira, eta neguak glaziarrak. Prezipitazioek altitudearekin behera egiten dute, eta ekialdean ere urriagoak dira. [[Thimphu]]z gainera, beste hiri garrantzitsu batzuk [[Paro (Bhutan)|Paro]] eta [[Punakha]] dira; azken hori neguko hiriburua izandakoa da.
== Biztanleak eta gizartea ==
== Biztanleak eta gizartea ==

00:55, 2 apirila 2015ko berrikusketa

Bhutan
Druk tsendhen

Bhutango bandera

Emblem of Bhutan (en) Itzuli
Geografia
HiriburuaThimphu
27°28′17″N 89°38′1″E
Azalera38.394 km²
Punturik altuenaGangkhar Puensum (7.570 m)
Punturik sakonenaDrangme Chhu (en) Itzuli (97 m)
KontinenteaAsia
MugakideakTxinako Herri Errepublika eta India
Administrazioa
Gobernu-sistemaMonarkia konstituzional parlamentario unitarioa
Druk GyalpoaJigme Khesar Namgyel Wangchuck
Prime Minister of Bhutan (en) ItzuliLotay Tshering (en) Itzuli
LegebiltzarraParliament of Bhutan (en) Itzuli
Epai autoritateaSupreme Court of Bhutan (en) Itzuli
Harreman diplomatikoak Ikusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria807.610 (2017)
53.663 (2013)
Dentsitatea21,03 bizt/km²
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
ErlijioaMahāyāna, hinduismo eta kristautasun
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,8 (2021)
Eskolaratu gabeko umeak30.548 (2014)
Alfabetizazioa% 72,1 (2022)
Bizi-itxaropena71,5 (2021)
Giniren koefizientea37,4 (2017)
Giza garapen indizea0,666 (2021)
Ekonomia
BPG nominala2.511.852.941,1765 $ (2017)
299.214.110,78208 (2016)
BPG per capita3.130 $ (2017)
348 (2016)
BPG erosketa botere paritarioa7.584.700.959 nazioarteko dolar (2017)
470.789.037 (2016)
BPG per capita EAPn9.391,539 nazioarteko dolar (2017)
474,236 (2016)
BPGaren hazkuntza erreala6,2 % (2016)
Erreserbak1.206.238.190 $ (2017)
78.960.877 (2016)
Inflazioa3,7 % (2016)
−1,4 (2015)
Historia
Sorrera data: 1949ko abuztuaren 8a eta 1907ko abenduaren 17a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+975
ISO 3166-1 alpha-2BT
ISO 3166-1 alpha-3BTN
Ordu eremua
Elektrizitatea230 V. 50 Hz.AC power plugs and sockets: British and related types (en) Itzuli, Schuko (en) Itzuli, BS 1363 (en) Itzuli, BS 546 (en) Itzuli eta Europlug (en) Itzuli
Internet domeinua.bt
bhutan.gov.bt

Bhutan[1] Erdialdeko Asiako estatu bat da, kostalderik ez duena, gheienbat Himalaian kokatua. Mugakide ditu Txina (Tibet) iparraldean eta India hegoaldean. Bhutan munduko estaturik bakanduenetakoa da, atzerriko eragina eta turismoa oso arautuak baitaude, kultura tibetar-budista tradizionala babestu nahian. Hizkuntza ofiziala dzongkha da,[1] tibeteraren senide hurbila.

Geografia

Bhutango mapa topografikoa.

Bhutan herrialde txiki eta oso menditsua da. Himalaiaren hegoaldeko isurialdean kokaturik dago; iparraldean, gailur garaiek Txinarekin muga egiten dute. Mendirik altuena Gangkhar Puensum (7.570 m) da; denbora luzez tontorrik garaiena Kula Kangri zela uste izan dute zenbait iturrik, baina, azken hori Tibeteko lurretan egoteaz gainera, neurketa zientifikoek Kula Kangrik 7.538 m dituela erakutsi dute[2]. Hegoalderantz Duars lautadara beheratzen da, non Indiarekiko muga dagoen. Bhutango ibaiak ez dira nabigagarriak, eta guztiak Brahmaputraren ibaiadarrak dira. Klimari dagokionez, hegoaldean subtropikala da, eta prezipitazioak ugariak dira. Iparralderantz egin ahala, klima hoztuz doa; hala, erdialdeko bailaratan klima epelagoa da, uda beroekin eta negu hotzekin; eta iparraldeko mendietan udak hotzak dira, eta neguak glaziarrak. Prezipitazioek altitudearekin behera egiten dute, eta ekialdean ere urriagoak dira. Thimphuz gainera, beste hiri garrantzitsu batzuk Paro eta Punakha dira; azken hori neguko hiriburua izandakoa da.

Biztanleak eta gizartea

Haa harana

Bhutandar gehienak (% 62,5) bothiak dira, tibetar jatorrikoak, eta dzong izeneko monasterio budisten inguruan bizi dira, herrialdearen ekialdean, batez ere. Monasterio horiek lur asko dituzte. Erlijio ofiziala budismo lamaista da: monasterio asko daude, eta monjeak 6.000 inguru dira. Haur guztiek 11 urtez eskolara joateko eskubidea badute ere (lehen eta bigarren mailako hezkuntza), oso gutxi joaten dira. Bhutandarren erdiak baino gehiago alfabetatu gabeak dira. Oro har, esan daiteke bhutandarrak pobreak direla baina ez zaiela zer janik eta zer jantzirik falta. Herrialdearen hegoaldea jendetsuagoa da. Eskualde horretan bizi dira nepaldar gehienak (gutxiengo etnikoen artean talderik ugariena). Nepaldar askok, hala ere, agintarien diskriminazio gogorra jasan behar dutela-eta, Nepalera ihes egin dute.

Erlijioak: budistak (lamaistak), % 69, hinduistak % 25, musulmanak % 5.

Gobernua eta administrazioa

Herentziazko monarkia parlamentarioa da Bhutango erresuma, eta Jigme Khesar Namgyal Wang Chuck maharaja da gaur egungo estatuburua (haren aita Jigme Singye Wangchuck 2006an abdikatu ondoren). Lege-aginpidea Tsongdu edo Biltzar Nazionalaren esku dago (151 legebiltzarkidez osatua; haietatik 106 herritarrek hautatutakoak dira, eta gainerakoak maharajak izendatuak edota zeharka aukeratuak). Erregeren Aholkulari Kontseilu bat ere bada, maharajak izendatutako kontseilariez osatua. Nolanahi ere, adiskidetasun-hitzarmen iraunkor bat dute Indiarekin, eta India arduratzen da Bhutanen defentsaz eta kanpo-harremanez.

Ekonomia

Biztanleria aktiboaren % 95 inguru nekazaritzan enplegatzen da (laboreak eta abere-hazkuntza). Garagarra, garia, artoa eta patatak ekoizten dituzte terraza eran antolatutako soro ureztatuetan (3.000 metroko altueraraino). Hegoalderago, berriz, Himalaia ertaina izeneko eskualdean, arroza da labore nagusia. Fruituak ere ekoizten dituzte (sagarrak, madariak, aranak), baina esportatzeko, batez ere. Abere-hazkuntzari dagokionez, jaka da Bhutango animalia ezagunena, baina behiak, ardiak eta ahuntzak ere hazten dituzte. Industria arinen bat edo beste hasi da txertatzen (ehunak, porlana, pospoloak, alkoholdun edariak...), baina eskulangintza da oraindik nagusi (larrua, zurak, armak, metal preziatuak, etab.). Bhutango malkarrak eta haran estuak urtegiak egiteko aproposak dira, eta energia elektrikoa ekoizteko erabiltzen dituzte. Indiaren kudeaketei eta diru-laguntzei esker errepide batzuk egin dira eta Bhutanek, orain, minerala (kaltzio karburoa), basoetako zura eta elektrizitatea esportatzen ditu. Turismoa ere dibisa-iturri garrantzizkoa izango litzateke herrialde honentzat, baina agintariek mugak jartzen dizkiote 1970eko hamarraldiaz geroztik.

Merkataritza trukeen % 95 Indiarekin egiten ditu Bhutanek, baina azkenaldian, Indiaren hegopetik atera eta nazioarteko erakundeei laguntza eskatzen hasia da.

Historia

XVII. mendean lurraldea tibetar jatorriko taldeek okupatu zuten. 1865ean Bhutan Indiaren basailu bilakatu zen. 1910ean, berriz, Britainiar Inperioaren barruan sartu zen, protektoratu moduan. 1949ean berriro Indiaren eskuetara igaro zen, protektoratu moduan berriz ere. 1968an, maharajak uko egin zion aginpide absolutuari (ordu arte, Biltzar Nazionalaren erabakiei betoa jartzeko eskubidea zuen), eta 1971n eskuratu zuen Bhutanek burujabetasun osoa, nahiz eta defentsa eta kanpo-harremanak Indiaren esku dauden. Aginpide espirituala, azkenaldian, indarra galtzen ari da, baina oraindik 6.000 bontzo inguru daude jey khempo izeneko agintari erlijiosoaren esanetara. Bhutango politika bi familiaren arteko tirabiretara mugatzen dela esan liteke: alde batetik, Wangchuktarrak daude, 1974an koroatua izan zen Jigme Singye maharajaren familiakoak, eta bestetik, Dorjitarrak, haien aurkariak. Bhutango politika-arazoetako bat iheslari tibetarrek sortutakoa da, han geratu baitira bizitzen txinatarrak Tibeten indarrez sartu zirenez geroztik. Bhutango erresumaren egonkortasuna, gaur egun, kolokan jarria dago hegoaldean bizi diren nepaldarren arazoa dela-eta. Agintariek, jarduera antinazionaletan aritzearen salakuntzapean, zapalkuntza-kanpainak egin dituzte nepaldarren kontra, eta askok Nepalera ihes egin behar izan dute. Eraso terroristak eta giza hilketak ugaritu izanak arriskuan jarri du herrialdearen modernizatze-prozesua. Erregimenak derrigorrean bhutandartu nahi ditu gutxiengo etnikoetako kideak, hala nepaldarrak nola tibetarrak, eta bhotien janzkerak erabiltzera eta dzong-khaz mintzatzera behartzen ditu. Portaera horrek, ordea, esandako talde etnikoen sentimenduak indartu baizik ez du egiten.

2008an hauteskunde demokratikoak egin ziren.

Banaketa administratiboa

Bhutango Dzongkhag edo barrutiak, eta lau dzongdey edo eskualdeak.

Bhutan lau eskualdetan (dzongdey) banaturik dago, eta lau eskualde horiek, era berean, 20 barruti (dzongkhag) dituzte:

  • Mendebaldeko eskualdea:
  1. Txukha barrutia
  2. Haa barrutia
  3. Paro barrutia
  4. Samtse barrutia
  5. Thimphu barrutia
  • Ekialdeko eskualdea:
  1. Lhuntse barrutia (pronunciación antigua Lhuntshi)
  2. Mongar barrutia
  3. Pemagatshel barrutia
  4. Samdrup Jongkhar barrutia
  5. Trashigang barrutia
  6. Trashiyangste barrutia
  • Erdialdeko eskualdea:
  1. Dagana barrutia
  2. Gasa barrutia
  3. Punakha barrutia
  4. Tsirang barrutia
  5. Wangdue Phodrang barrutia
  • Hegoaldeko eskualdea:
  1. Bumthang barrutia
  2. Sarpang barrutia
  3. Trongsa barrutia
  4. Zhemgang barrutia

Erreferentziak

  1. a b 38. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2011-03-30).
  2. Gangkhar Puensum eta Kula Kangriz.

Kanpo-loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bhutan Aldatu lotura Wikidatan