Mutualismo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q844212 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa: 1. lerroa:
{{argitzeko|teoria ekonomiko eta politikoari|Mutualismo (biologia)}}
{{argitzeko|teoria ekonomiko eta politikoari|Mutualismo (biologia)}}

'''Mutualismoa''' [[ekonomia]] eta [[politika]] arloko teoria eta sistema da, [[anarkismo]]aren ideologiaren baitan kokatua. [[Frantzia]]ko [[Pierre-Joseph Proudhon]]ek eta [[Estatu Batu]]etako [[Josiah Warren]]ek proposatu eta garatu zuten .
'''Mutualismoa''' [[ekonomia]] eta [[politika]] arloko teoria eta sistema da, [[anarkismo]]aren ideologiaren baitan kokatua. [[Frantzia]]ko [[Pierre-Joseph Proudhon]]ek eta [[Ameriketako Estatu Batuak|Estatu Batuetako]] [[Josiah Warren]]ek proposatu eta garatu zuten .

Posible den neurrian, gizarte berri bat eratzeko jokabide erreformista eta progresiboaren aldekoa da. Gaurko gizartean gizarte erakunde alternatiboak eratzeko jarduera paketsuaren garrantzia babesten du. Bai eta erakunde horiek indartzea ere, sistema estatista azken finean ordezkatzen duten arte. Anarkismoaren barruko beste taldeek ere, neurri batean, ideia hauek babesten dituzte. Gizarte erakunde alternatiboak ideologia guzti hauen ikuspegi komunean daude. Bainan berebiziko garrantzia dute mutualismoaren ikuspegi progresiboan. [[Kapitalismo]]aren aurkako jarrera, ordea, nabaria da.

18. lerroa: 18. lerroa:
Mutualismo hitza oso helburu ezberdinekin erabili da. [[Charles Fourier]]ek lehenengo aldiz erabili zuen "mutualisme" hitza 1822n,<ref>Charles Fourier, ''Traité'' (1822), cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> nahiz eta aipamen hori ez zegoen loturik ekonomi sistema batekin. Horren ostean, “mutualista” hitzaren lehenengo erabilpena ''New-Harmony Gazette''n izan zen [[Robert Owen|Owenite]] 1826an.<ref>''New-Harmony Gazette'', I, 301-02 (14 June 1826) cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", ''Journal of the History of Ideas'', Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.</ref> 1830en hasieran, Frantziako Lioneko erakunde batek “Mutualistak” izena hartu zuen. 1846an, [[Pierre-Joseph Proudhon|Pierre Joseph Proudhon]] hasi zen "mutualité" hitza erabiltzen bere idazkietan. [[William B. Greene]], 1850ean, “mutualismo” hitza erabili zuen, Proudhonen antzeko sistema bat azaltzeko. Geroxeago, Proudhonek berak “mutualismo” hitza erabili zuen bere ekonomi sistema deskribitzeko asmoz.

“Jatorrizko anarkismotzat” jo izan da mutualismoa, Proudhon izan baitzen ere bere burua [[anarkista]] moduan identifikatzeko lehena. Anarkismotik urruntzen diren jarrera mutualistak ere badaude: [[Wilhelm Weitling]]ek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.
“Jatorrizko anarkismotzat” jo izan da mutualismoa, Proudhon izan baitzen ere bere burua [[anarkismo|anarkista]] moduan identifikatzeko lehena. Anarkismotik urruntzen diren jarrera mutualistak ere badaude: [[Wilhelm Weitling]]ek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.

Hemeretzigarren mendeko mutualistek [[sozialista libertario]]tzat jotzen zuten beren burua. <ref>[http://www.mutualist.org/id32.html A Mutualist FAQ: A.4. Are Mutualists Socialists?]</ref>. [[Kooperatibismo]]aren aldeko jarrera izanda, [[merkatu libre]]ko irtenbideen alde azaltzen dira mutualistak. Beren ustez, ezberdintasun ekonomiko bidegabe gehienen jatorria Estatuak sorturiko lehentasunezko baldintzak dira.<ref>[http://www.progress.org/2003/libsoc01.htm Libertarian Socialism] Paul E. Gagnon</ref> Ekonomiaren ikuspegitik, Mutualismoa hirugarren bide bat da, [[ekonomia klasikoa]] eta sozialismoaren aurrean.

43. lerroa: 43. lerroa:
Mutualisten ustez, herriaren eskuetan egon beharko litzateke banka sistema. Bankuek nolabaiteko oligopolio dute kreditoan. Mutualistek garrantzi handia emon diote jabetza demokratikoa duten egitura hauei: mutual banks, kredito kooperatibak edo credit unions delakoei.

Mutualista eta anarkista indibidualista askok horren buruzko azterketa sakonak egin dituzte: [[Proudhon]], [[William B. Greene]], eta [[Lysander Spooner]].
Mutualista eta anarkista indibidualista askok horren buruzko azterketa sakonak egin dituzte: [[Pierre-Joseph Proudhon|Proudhon]], [[William B. Greene]], eta [[Lysander Spooner]].

=== Kontratua / Federazioa ===
=== Kontratua / Federazioa ===
61. lerroa: 61. lerroa:
[[Kevin Carson]] da gaur eguneko mutualista ezagun bat, ''Studies in Mutualist Political Economy'' lanaren egile.
[[Kevin Carson]] da gaur eguneko mutualista ezagun bat, ''Studies in Mutualist Political Economy'' lanaren egile.

[[Gizarte Ekonomia]], [[Kooperatibismo]], [[merkataritza zuzena]] mugimendu batzuk eta [[software aske]]ko proiektu batzuk ere, antzeko izpirituan oinarritzen dira, [[elkarlaguntzan]] oinarriturik, deszentralizazioa eta elkarlan askean (ik [[Anarchism#Recent Developments within Anarchism|Small "a" anarchism]]).
[[Gizarte Ekonomia]], [[Kooperatibismo]], [[merkataritza zuzena]] mugimendu batzuk eta [[software libre|software askeko]] proiektu batzuk ere, antzeko izpirituan oinarritzen dira, [[elkarlaguntzan]] oinarriturik, deszentralizazioa eta elkarlan askean (ik [[Anarchism#Recent Developments within Anarchism|Small "a" anarchism]]).

== Kritikak ==
== Kritikak ==
67. lerroa: 67. lerroa:
Anarko-komunistak, [[Peter Kropotkin]] modukoak, ez datoz bat Proudhonen mutualismoarekin, arrazoi ezberdinengatik; hauen artean, diruaren kontzeptuaren onarpenagatik. <ref>Kropotkin, Peter. [http://flag.blackened.net/daver/anarchism/kropotkin/wages.html The Wage System, Freedom Pahmphlets No. 1, New Edition 1920</ref>

[[George Reisman]], [[laissez-faire]] kapitalista zenaren iritziz, neurri bateko explotazioaren alde azaltzen zen Mutualismoa ez zuelako onartzen gizaki baten eskubidea berak urteetan landutako lurra babesteko, momentu zehatz batean erabiltzeari uzten badio. Bere ustez, gizaki horren lanaren ekoizpena lapurtzen ari da horrela."<ref>Reisman, George. Mutualism's Support for the Exploitation of Labor and State Coercion. [http://blog.mises.org/archives/005219.asp]</ref>
[[George Reisman]], [[laissez faire|laissez-faire]] kapitalista zenaren iritziz, neurri bateko explotazioaren alde azaltzen zen Mutualismoa ez zuelako onartzen gizaki baten eskubidea berak urteetan landutako lurra babesteko, momentu zehatz batean erabiltzeari uzten badio. Bere ustez, gizaki horren lanaren ekoizpena lapurtzen ari da horrela."<ref>Reisman, George. Mutualism's Support for the Exploitation of Labor and State Coercion. [http://blog.mises.org/archives/005219.asp]</ref>

== Oharrak eta erreferentziak ==
== Oharrak eta erreferentziak ==

16:13, 4 apirila 2015ko berrikusketa

Artikulu hau teoria ekonomiko eta politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mutualismo (biologia)».

Mutualismoa ekonomia eta politika arloko teoria eta sistema da, anarkismoaren ideologiaren baitan kokatua. Frantziako Pierre-Joseph Proudhonek eta Estatu Batuetako Josiah Warrenek proposatu eta garatu zuten .

Posible den neurrian, gizarte berri bat eratzeko jokabide erreformista eta progresiboaren aldekoa da. Gaurko gizartean gizarte erakunde alternatiboak eratzeko jarduera paketsuaren garrantzia babesten du. Bai eta erakunde horiek indartzea ere, sistema estatista azken finean ordezkatzen duten arte. Anarkismoaren barruko beste taldeek ere, neurri batean, ideia hauek babesten dituzte. Gizarte erakunde alternatiboak ideologia guzti hauen ikuspegi komunean daude. Bainan berebiziko garrantzia dute mutualismoaren ikuspegi progresiboan. Kapitalismoaren aurkako jarrera, ordea, nabaria da.

Ekoizpenaren izaeragatik edo ekimen kolektiboa beharrezkoa denean, kolektiboaren aginte demokratikoaren alde daude, baina ez daude kolektibismoaren alde berez helburu ideala balitz moduan. Mutualismoak ez du jotzen dirua edo elkartrukearen aurka. Jabetza pribatua defendatzen du, betiere bakoitzaren lana, okupazio eta erabieran oinarritzen bada.

Oro har, gizarte egitura guztiak borondatezko elkarlanean, elkartruke askean eta elkarlaguntzan oinarritu behar dira. Merkatua kontzeptu baikorra, gizatiarra eta askatzailetzat jotzen dute, ekoizleen arteko lanaren elkartruke gisa ulertuta. Egun indarrean dagoen merkatuaren kontra daude hala ere, estatuaren kapitalismoak harrapatu eta usteldutako sistema baita.

Mutualisten azken helburua hauxe da: ekoizleen arteko merkatu libreko elkartrukean oinarritutako ekonomia, bertan, batez ere, artisau eta nekazari autonomoek, lan kooperatibek eta kontsumitzaileen kooperatiben eskuetan egongo litzateke ekoizpena. Langileen lansaria, horrela, lansari “naturala” izango litzateke, lanaren produkto osoa.

Mutualistak ez datoz bat anarkista kolektibistekin, baina badituzte ere diferentzia batzuk anarkista indibidualistekin. Mutualistek garrantzi handiago ematen diote autoeraketari, indibidualistek elkarteei baino[1]. Voltairine de Cleyrek azaltzen du Josiah Warren eta Benjamin Tucker mutualistak baino indibidualistak direla dio, eta arrazoi moduan, eskala luzeko industrigintza ezagutzen ez zutenez ezin zutela ulertu mutualismoa.[2]

Historia

Mutualismo hitza oso helburu ezberdinekin erabili da. Charles Fourierek lehenengo aldiz erabili zuen "mutualisme" hitza 1822n,[3] nahiz eta aipamen hori ez zegoen loturik ekonomi sistema batekin. Horren ostean, “mutualista” hitzaren lehenengo erabilpena New-Harmony Gazetten izan zen Owenite 1826an.[4] 1830en hasieran, Frantziako Lioneko erakunde batek “Mutualistak” izena hartu zuen. 1846an, Pierre Joseph Proudhon hasi zen "mutualité" hitza erabiltzen bere idazkietan. William B. Greene, 1850ean, “mutualismo” hitza erabili zuen, Proudhonen antzeko sistema bat azaltzeko. Geroxeago, Proudhonek berak “mutualismo” hitza erabili zuen bere ekonomi sistema deskribitzeko asmoz.

“Jatorrizko anarkismotzat” jo izan da mutualismoa, Proudhon izan baitzen ere bere burua anarkista moduan identifikatzeko lehena. Anarkismotik urruntzen diren jarrera mutualistak ere badaude: Wilhelm Weitlingek mutualismo estatista baten alde azaldu zan.

Hemeretzigarren mendeko mutualistek sozialista libertariotzat jotzen zuten beren burua. [5]. Kooperatibismoaren aldeko jarrera izanda, merkatu libreko irtenbideen alde azaltzen dira mutualistak. Beren ustez, ezberdintasun ekonomiko bidegabe gehienen jatorria Estatuak sorturiko lehentasunezko baldintzak dira.[6] Ekonomiaren ikuspegitik, Mutualismoa hirugarren bide bat da, ekonomia klasikoa eta sozialismoaren aurrean. Gaur eguneko mutualista anarkista den Kevin Carsonen ustez, mutualismo anarquista “merkatu libreko sozialismoa” da.

Ekonomia Mutualista

“Elkartze askea”, “kredito mutualista”, “kontratua” (edo “federazioa”) eta “gradualismoa” (edo “dual-power”/”aginte bikoitza”) dira mutualismoaren funtsezko erreferentziak.

Mutualismoaren babesleek, askotan, “merkatu aske antikapitalista” izendatzen dute mutualismoa.

Kevin Carson, gaur eguneko idazle mutualistaren arabera, “kapitalismoak ezin du iraun estaturik gabe. Estatuaren interbentzioan datza kapitalismoa eta merkatu askearen arteko ezberdintasuna"[7]. Carsonen ustez, aberastasunaren zentralizazioa klase ierarkiaren arabera, Estatuaren interbentzioaren ondorioa da, lidergoa duen klasea babesteko, diruaren monopolioaren bidez, korporazio handientzako subentzio eta laguntzen bidez (patenteak), zerga sistemaren bidez eta indar militarraren bidez, nazioarteko merkatuetan hegemonia eskuratu edo babesteko asmoz.

Elkartze askea

Proudhonentzat, "industri demokrazia" eskatzen zuen mutualismoak. Bertan, lantokiak "demokratikoki antolaturiko langileen elkarteen eskuetan utziko lirateke … hasierako erdigunea sozietate eta enpresen federazio zabalean, Gizarte Errepublika Demokratikoaren barruan." [8] Langileek ez lukete beraien lan indarra kapitalista bati saldu beharko eta, horren ordez, beraien buruarentzat lan egin beharko lukete, kooperatibetan. [9]

Robert Grahamek dionez, "Proudhonen merkatuko sozialismoa zuzenki loturik dago industri demokrazia eta langileen autoeraketaren bere kontzeptuarekin." [10]

K. Steven Vincentek dionez berriz, "Proudhonek industri demokraziarako programa sendo bat azaldu zuen, ekonomiaren aginte eta zuzendaritza langileen eskuetan utziko lukela" [11]

Kredito mutuala

Mutualisten ustez, herriaren eskuetan egon beharko litzateke banka sistema. Bankuek nolabaiteko oligopolio dute kreditoan. Mutualistek garrantzi handia emon diote jabetza demokratikoa duten egitura hauei: mutual banks, kredito kooperatibak edo credit unions delakoei.

Mutualista eta anarkista indibidualista askok horren buruzko azterketa sakonak egin dituzte: Proudhon, William B. Greene, eta Lysander Spooner.

Kontratua / Federazioa

Mutualismoren ustez, kontratuen bidez elkartrukatu beharko lituzkete ekoizleek beraien ondasunak merkatuan. Proudhon, hasiera batean, lanaren balioa “lan-orduetan” oinarritzen zuen. Geroxeago, beste faktore batzuk hartu zituen kontutan: lanaren intentsitatea, lanaren izaera, etab.

Aldi berean, “kontratuaren” kontzeptu hori zabaldu zuen ere, “federazio” kontzeptuaren barruan. Ideia guztiok, neurri handi batean, gaur eguneko ekonomia partehartzailearekin datoz bat.

Gradualismoa / Dual-power / Aginte Bikoitza

Gobernuen makinariaren atzetik, erakunde politikoen itzalpean, estatugizon eta apaizen ikuspegitik kanpo, bere organismo propioa sortzen ari da Gizartea, astiro eta ixilik, eta ordena berria eraikiz, bere bizitasun eta autonomia aideraziz ... [12]

Proudhonek azpimarratu zuen Frantziako Iraultzak huts egin ziola herriari eta lan kooperatiben federazioa bultzatzen zuen, kredito mutualistaren bidez progresiboki industriaren kontrola eskuratzeko asmoz. Nabariak dira eredu hau eta gaur eguneko lan kooperatiben ereduaren arteko antzekotasunak.

Mutualism today

Kevin Carson da gaur eguneko mutualista ezagun bat, Studies in Mutualist Political Economy lanaren egile.

Gizarte Ekonomia, Kooperatibismo, merkataritza zuzena mugimendu batzuk eta software askeko proiektu batzuk ere, antzeko izpirituan oinarritzen dira, elkarlaguntzan oinarriturik, deszentralizazioa eta elkarlan askean (ik Small "a" anarchism).

Kritikak

Anarko-komunistak, Peter Kropotkin modukoak, ez datoz bat Proudhonen mutualismoarekin, arrazoi ezberdinengatik; hauen artean, diruaren kontzeptuaren onarpenagatik. [13]

George Reisman, laissez-faire kapitalista zenaren iritziz, neurri bateko explotazioaren alde azaltzen zen Mutualismoa ez zuelako onartzen gizaki baten eskubidea berak urteetan landutako lurra babesteko, momentu zehatz batean erabiltzeari uzten badio. Bere ustez, gizaki horren lanaren ekoizpena lapurtzen ari da horrela."[14]

Oharrak eta erreferentziak

Oharrak

  1. Txantiloi:Ohar Ikus The Iron First Behind The Invisible Hand.

Erreferentziak

  1. Woodcock, George. Anarchism: A History of Libertarian Ideas and Movements, Broadview Press, 2004, p. 20
  2. de Cleyre, Voltairine. Loving Freedom
  3. Charles Fourier, Traité (1822), cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", Journal of the History of Ideas, Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.
  4. New-Harmony Gazette, I, 301-02 (14 June 1826) cited in Arthur E. Bestor, Jr., "The Evolution of the Socialist Vocabulary", Journal of the History of Ideas, Vol. 9, No. 3 (Jun., 1948), 259-302.
  5. A Mutualist FAQ: A.4. Are Mutualists Socialists?
  6. Libertarian Socialism Paul E. Gagnon
  7. Carson, Kevin. Mutualist Political Economy, Preface
  8. Guerin, Daniel (ed.) No Gods, No Masters, AK Press, vol. 1, p. 62
  9. The General Idea of the Revolution, Pluto Press, p. 277 and p. 281
  10. "Introduction", General Idea of the Revolution, p. xxxii
  11. Pierre-Joseph Proudhon and the Rise of French Republican Socialism, Oxford University Press, Oxford, 1984, p. 230 and p. 156
  12. Proudhon, General Idea of the Revolution in the Nineteenth Century. John Beverly Robinsonek inglesera itzulita. New York: Haskell House Publishers, Ltd., 1923, 1969 [1851]. p 243.
  13. Kropotkin, Peter. [http://flag.blackened.net/daver/anarchism/kropotkin/wages.html The Wage System, Freedom Pahmphlets No. 1, New Edition 1920
  14. Reisman, George. Mutualism's Support for the Exploitation of Labor and State Coercion. [1]

Ikus, gainera

Kanpo loturak (Ingelesez)