Jump to content

«Sibila»: berrikuspenen arteko aldeak

53 bytes added ,  Duela 6 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Removing Link FA template (handled by wikidata))
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
 
== Sibila zerrenda ==
Lehen greziar idazleek Sibila bakarra aipatzen dute. Uste denez, [[Herofila]] izeneko Sibilari buruz ari dira, [[Troiako gerra|Troiako Gerra]] profetizatu zuena. Geroago, beste batzuk agertzen hasi ziren, beti, zetozen tokiaren izenarekin aipatuak. Zerrenda, hamarrera arte heltzen da.
 
* [[Samosko Sibila]]
* Troiako [[Herofila]] Sibila
* [[HelespontoDardaneloak|Helespontoko]]ko Sibila
* [[Sibila frigiarra]]
* Sibila [[zimeriar]]ra
Sibilez hitz egiten duen lehen greziar egile ezaguna [[Heraklito]] da ([[K.a. V. mendea]]). [[Platon]]ek ere, sibila bakar bati buruz hitzegiten du. Denboran aurrera, sibila kopurua, hiru, hamar edo hamabi arte igotzen da. Kasu guztietan, euren izenagatik baino gehiago, batez ere ez zutelako izenik, bizi ziren tokiagatik ezagutzen ziren.
 
Modu handientsuan, [[Michelangelo]]k, bost profetekin tartekatuta bere garaiko bost sibilarik adierazgarrienak margotu zituen [[Kapera SixtinoSixtinoa|Kapera Sixtinoko]]ko gangan. Honako hauek dira margotu zituenak:
 
* [[Sibila eritrearra]]
== Delfosko Sibila, Michelangeloren obra ==
 
Obra hori [[Michelangelo]]k 1509an [[Kapera Sixtinoa]]n eginiko [[fresko]] bat da. 350 cm luze da, eta 380 cm zabal. Freskoa kaperaren behealdean dagoen serie bateko kide da, non profetak eta sibilak txandakatzen diren. Irudi hauek triangelu batzuen barnean daude eta Kapera Sixtinoko bobedaren irudirik handienak dira. Antzinaroan honako sibila hauek ikaragarrizko boterea eduki zuten etorkizuna asmatzeko zuten boterearen ondorioz. Historian zehar famatuena izan dena hauxe izan da, [[Delfos]]koa hain zuzen ere. Profanoak dira, beraz arraroa da Vatikanoan topatzea. Hala ere haien agerpenak zergati bat dauka: badirudi munduaren amaiera eta Jaungoikoaren etorreraren berri eman zutela. Figura [[haitzurdin|marmol]] edota harrizko tronu batean jesarrita (gainerako profeten eta sibilen antzera) eta bi pilaren artean dago, pilare bakoitzak bi urrezko koloma dituelarik. Marmolezko pilaretan aingeru txikien eskulturak daude marrazturik, hauetako bakoitzak diagonal bat egiten du eta alegiazko marra horiek lanaren erdialdean batzen dira, Sibilaren punturik baxuenean. Honek sakontasuna eta perspektiba ematen dio lanari, badirudi emakumeak planotik irten behar duela. Triangeluaren ia erpinean, emakumearen izena ageri da, baina latinez idatzita: {{lang|la|''Delphica''}}.
 
Konposizioari begira, [[obalo]] itxura daukala esan dezakegu. Emakumea, energiaz eta indarrez betea, haren gorpua ezkerrerantz du biratuta [[eskortzoa]] nabari eginez eta mugimendua irudikatuz. Honek [[manierismo]]a aurreratzen digu. Ezkerreko besoa aurrerantz du tolesturik profezia duen pergaminoa eusten duen bitartean, hala ere burua eskuinera du biratuta eta sorpresa aurpegia dauka; honek haren mezuak beldurra eragiten dionaren itxura ematen digu. Figurak duen forma honi (gorputza alde batera eta buru beste batera edukitzeari) [[Tondo Doni]] esaten zaio, baina normala baino indar gehiagorekin dago adierazita, artistaren ezaugarrietako bat dena. Arropa laranja, urdin eta berde klasiko batzuek estaltzen dute eta hain landuak egotearen ondorioz, argi - itzalak sortzen dituzte lanari bolumena emanez. Koloreak hotzak dira, beraz suposatu dezakegu artistak marmol [[polikromatu]]aren itxura eman nahi izan ziola obrari.
252.705

edits