Basaburua: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W / 43.001388888889; -1.8016666666667
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-° +°)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
28. lerroa: 28. lerroa:


== Inguru naturala eta kokapena ==
== Inguru naturala eta kokapena ==
Basaburua [[Iruñeko merindade]]aren iparraldean dago, [[Nafarroa]]ko hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] eta [[Beintza-Labaien]] udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, [[Ultzama]]rekin; mendebaldean, [[Leitza]] eta [[Larraun]]ekin; eta hegoaldean [[Imotz]]ekin.
Basaburua [[Iruñeko merindadea]]ren iparraldean dago, [[Nafarroa]]ko hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, [[Ezkurra]], [[Eratsun]], [[Saldias]] eta [[Labaien|Beintza-Labaien]] udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, [[Ultzama]]rekin; mendebaldean, [[Leitza]] eta [[Larraun]]ekin; eta hegoaldean [[Imotz]]ekin.


Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: [[Aizarotz]], [[Arrarats]], [[Beramendi]], [[Beruete]], [[Erbiti]], [[Gartzarun]], [[Igoa]], [[Ihaben]], [[Itsaso (Basaburua)|Itsaso]] ([[1857]]ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), '''[[Jauntsarats]]''' (herriburua), [[Ola]], [[Orokieta]] eta [[Udabe]].
Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: [[Aizarotz]], [[Arrarats]], [[Udabe-Beramendi|Beramendi]], [[Beruete]], [[Erbiti]], [[Gartzarun]], [[Igoa]], [[Ihaben]], [[Itsaso (Basaburua)|Itsaso]] ([[1857]]ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), '''[[Jauntsarats]]''' (herriburua), [[Ola]], [[Orokieta]] eta [[Udabe-Beramendi|Udabe]].


Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.
42. lerroa: 42. lerroa:
{{sakontzeko|Nafarroako parke eolikoak}}
{{sakontzeko|Nafarroako parke eolikoak}}


Basaburuko [[Beruete]] kontzejuaren mugetan, [[Leitza]] eta Basaburu bitartean, [[Nafarroa]]ko gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 [[megawatt]]ekoa da. Parkearen jabea [[Acciona]] da gaur egun.
Basaburuko [[Beruete]] kontzejuaren mugetan, [[Leitza]] eta Basaburu bitartean, [[Nafarroa]]ko gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 [[watt|megawattekoa]] da. Parkearen jabea [[Acciona]] da gaur egun.


== Demografia ==
== Demografia ==
55. lerroa: 55. lerroa:


== Euskara ==
== Euskara ==
Basaburuko [[euskara]] tarteko hizkeratzat hartzen du [[Koldo Zuazo]] dialektologoak, hau da, haren iritziz, [[erdialdeko euskara]] edo gipuzkera eta [[nafarrera]]ren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.
Basaburuko [[euskara]] tarteko hizkeratzat hartzen du [[Koldo Zuazo]] dialektologoak, hau da, haren iritziz, [[gipuzkera|erdialdeko euskara]] edo gipuzkera eta [[nafarrera]]ren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.


Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.
111. lerroa: 111. lerroa:


== Basaburuar ospetsuak ==
== Basaburuar ospetsuak ==
* [[Patxi Telletxea]] ([[1964]]-), politikari [[abertzale]]a.
* [[Patxi Telletxea]] ([[1964]]-), politikari [[abertzaletasun|abertzalea]].


== Erreferentziak ==
== Erreferentziak ==
120. lerroa: 120. lerroa:


== Ikus, gainera ==
== Ikus, gainera ==
* [[Nafarroako udalerrien zerrenda]]
* [[Nafarroa Garaiko udalerrien zerrenda|Nafarroako udalerrien zerrenda]]


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

20:19, 4 apirila 2015ko berrikusketa

Basaburua
 Nafarroa Garaia, Euskal Herria

Bandera

Basaburuko armarria
Armarria


Map
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Garaia
Merindadea Iruñea
Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Nafarroa
Izen ofiziala Basaburua
AlkateaRicardo Arangoa Legarra
(Bildu)
Posta kodea31866
INE kodea31049
Herritarrabasaburuar
Geografia
Koordenatuak43°00′05″N 1°48′06″W / 43.001388888889°N 1.8016666666667°W / 43.001388888889; -1.8016666666667
Azalera82,3 km²
Garaiera545 metro
Distantzia34 km (Iruñetik)
Demografia
Biztanleria845 (2023:  3)
alt_left 355 (%42)(2019) (%56,7) 479 alt_right
Dentsitatea10,2 biztanle/km²
Zahartzea[1]% 41,64
Ugalkortasuna[1]‰ 29,24
Ekonomia
Jarduera[1]% 79,65 (2011)
Desberdintasuna[1]% 0 (2011)
Langabezia[1]% 7,27 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1][2]% 67,20 (2018:  %-5,63)


Basaburua[3] Nafarroako iparraldean dagoen udalerri txiki eta euskalduna da. 2012ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, 876 biztanle ditu.

Inguru naturala eta kokapena

Basaburua Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Nafarroako hiriburutik 34 kilometrora. Iparraldean, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaien udalerriekin egiten du muga; ekialdean, berriz, Ultzamarekin; mendebaldean, Leitza eta Larraunekin; eta hegoaldean Imotzekin.

Hamahiru herri eta etxaldek osatzen dute Basaburua: Aizarotz, Arrarats, Beramendi, Beruete, Erbiti, Gartzarun, Igoa, Ihaben, Itsaso (1857ko errolda baino lehen berezko udalerria zuena), Jauntsarats (herriburua), Ola, Orokieta eta Udabe.

Basaburua Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko (UEMA) kide egin zen 2008an.

Klima eta landaredia

Basaburuko klima ozeaniar-atlantikoa da, prezipitazioak ugariak dira urte osoan zehar, gehienak neguan eta udazkenean; egun euritsuak, berriz, 180 inguru dira urtean. Urteko batez besteko tenperatura 8º eta 12 °C bitartekoa da, eta prezipitazioak 1.400 eta 2.000mm ingurukoak.

Klima atlantiarreko landaredia nagusi da. Bertan, pagoak dira zuhaitzik ugarienak (4.000 hektarea baino gehiagoko azalera). Pagoak, iparralde eta hegoaldeko mendietan hazten dira batez ere, baina herrigunetik gertu ere badaude. Haritzak, udalerri osoan hazten dira (765 hektarea), eta birlandatutako pinu lariziarrek 180 hektarea hartzen dituzte.

Ekonomia

Sakontzeko, irakurri: «Nafarroako parke eolikoak»

Basaburuko Beruete kontzejuaren mugetan, Leitza eta Basaburu bitartean, Nafarroako gobernuak eraikitako "Aritz" izeneko parke eolikoa dago. Parkeak duen instalaturiko potentzia 19,20 megawattekoa da. Parkearen jabea Acciona da gaur egun.

Demografia

Basaburuko biztanleria
1897 1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1981 1991 2001 2006 2008
1.457 1.498 1.805 1.711 1.668 1.684 1.631 1.411 1.121 860 733 674 799 841

2008ko erroldaren arabera, bost etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %0,60 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).

Euskara

Basaburuko euskara tarteko hizkeratzat hartzen du Koldo Zuazo dialektologoak, hau da, haren iritziz, erdialdeko euskara edo gipuzkera eta nafarreraren artekoa da. Basaburua "Euskararen Kudeaketarako Ipar Nafarroako Mankomunitateko" kidea da.

Udalerriko euskal hiztunen kopurua gaur egun oso handia da, %70etik gorakoa.

Politika

Alkateak

Alkateen zerrenda
1979-1983
1983-1987
1987-1991
1991-1995
1995-1999
1999-2003
2003-2007
2007-2011 Juan Benito Alberro Goñi EAE
2011- Ricardo Arangoa Legarra Bildu

Udal hauteskundeak

Basaburuko alkatea Eusko Abertzale Ekintza alderdi politikoko Juan Benito Alberro Goñi atera zen 2007ko udal hauteskundeetan. Udaleko zazpi zinegotziak lortu zituen, gehiengo osoa. Baliogabeko botoak 22 izan ziren (emandako guztien %4,20) eta boto zuriak 121 (%24,10). Abstentzioa %29,28koa izan zen.

Basaburuko Udala (2007)
Alderdia Botoak Zinegotziak
Eusko Abertzale Ekintza 381 7


2011n ere zerrenda bakarra aurkeztu zen, kasu honetan Bildurena. Alkate Ricardo Arangoa Legarra izendatu zuten. Hauteskunde kanpainan Yolanda Barcinak Aizarotzen eman zuen mitinak polemika piztu zuen; Barcinak Nafarroako iparraldeko zenbait herritan alderdi espainolistek zerrendak osa ez ditzaten pairatzen omen dituzten presioak salatzeko asmoa zuen baina bisitaldiak kritikak jaso zituen[4].

Udaletxea

Basaburuko udaleko idazkaria, Imozko idazkari ere bada.

  • HELBIDEA: Jasokunde kalea, z/g (Jauntsarats kontzejua)

Hedabideak

"Esan Erran Irratiak Basaburuan du egoitza.

Zerbitzuak

Ultzamako Zerbitzu Sozialen Mankomunitateko kide da Basaburua.

Basaburuar ospetsuak

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Basaburua Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa