Edukira joan

«Bonu (finantzak)»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
:'''Jesapen''' ''hitzak artikulu honetara dakar. Jesapenen azterketa finantzario eta matematikoari buruz jakiteko, ikus: [[Jesapen (finantza matematika)]]''
[[Fitxategi:South Carolina consolidation bond.jpg|right|250px|thumb|[[Hego Carolina]]ko estatuko '''bonu''' baten titulua.]]
[[Finantzak|Finantza]] arloan, '''bonua''' [[zor-titulu]] bat da, non baimendutako jaulkitzaileak (gehienetan, enpresa, erakunde eta [[estatu]]ek), jaulkipen-unean bonuan zehaztutako dirua jasotzearen trukean, etorkizunean diru hori epe eta kuota zehatzetan itzuli behar dion bonuaren edukitzaileari. Bonuen jaulkipen bat, '''jesapen''' ere deitua, hainbat tituluetan zatikatutako [[mailegu (finantza)|mailegu]] bat dela esan daiteke: bonuaren edukitzailea mailegu-emailea da (hartzekoduna), bonuaren jaulkitzailea mailegu-hartzailea (zorduna), eta kupoia, berriz, interesa. Bereizgarri moduan, bonuak saldu eta erosi egiten dira [[burtsa]]n, maileguak ez bezala, eta horrela bonuaren edukitzailea aldatzen da denboran zehar.
 
Bonuek kanpoko [[finantzaziofinantzaketa|finantzazioa]]a ematen diote mailegu-hartzaileari, epe luzeko [[inbertsio]]ak finantzatzeko edota, estatuen bonuen kasuan, gastu arrunta ordaintzeko. Epe finkoko gordailuak edo paper komertziala ez dira bonutzat jotzen, moneta merkatuko tresnatzat baizik.
 
Bonuak zor-tituluak dira eta horrela bonudunek hartzekodun-estatusa dute (hots, mailegu-emaileak dira). Aitzitik, [[akzio]]dunek partaide-estatusa dute konpainian (hots, konpainiaren jabeak dira). Beste desberdintasun bat akzioen aldean da bonuek epemuga zehatz bat izan ohi dutela, zeina igarota bonua kitatuta gelditzen den, eta akzioek, berriz, betiko iraun dezaketela. Salbuespenak dira [[Britainia HandiHandia|Britainia Handiko]]ko ''[[consol]]'' deituriko bonuak, hots, epemugarik gabekoak.
 
Espainian bonuak bi sailetan banatzen dira: bonuak, bost urteko epemuga dutenak gehienez; eta [[obligazio]]ak, hortik gorako epemuga dutenak.
252.705

edits