| authority = [[Peter Simon Pallas|Pallas]], 1771
}}
'''Zebra-muskuilua'''
'''Zebra-muskuilua''' (''Dreissena polymorpha'') [[ur geza]]ko [[molusku]] txiki bat da. [[Errusia]]ko hego-ekialdeko aintziretan du jatorria,<ref>M. S. Hoddle: [http://cisr.ucr.edu/quagga_zebra_mussels.html «Quagga & Zebra Mussels»], Center for Invasive Species Research, UC Riverside.</ref> eta lehenengoz [[Peter Simon Pallas]] alemaniar zoologoak deskribatu zuen, [[Ural]], [[Volga]] eta [[Dnieper]] ibaietan. Gizakiak, nahi gabe, munduko beste toki askotara eraman du, eta [[espezie inbaditzaile]] bihurtu da.
Izena maskorrean dituzten marra txuri-beltzetatik datorkio, baina berez ez da [[muskuilu]]a, Mytiloida ordenakoa.
== Hedapena ==
Ibai nabigazioari esker hasi ziren hedatzen XIX. mendean, itsasontzien kroskoari itsasteko gaitasun handia baitute. Zebra muskuiluen larbak ere oso erraz zabaltzen dira.
== Espezie inbaditzailea ==
Munduko toki askotan izurrite bilakatu da zebra-muskuilua, kolonizatutako tokietan arazo larriak gertatzen baitira. Larbek ugaritzeko eta tokiz aldatzeko gaitasun handia dute.
=== Kalteak ===
* Bibalbio autoktonoen maskorretan itsasten dira, baita karramarroen oskoletan ere, azken hauen heriotza eraginez.
* Hildako muskuilu kantitatea handia ibai hondoetan pilatzen da. Ondorioz bertan arraultzak jartzen duten espezieen ugalketa eragozten dute.
* Ureko [[fitoplankton]]a jaten dutenez, bertako muskuiluen elikagaia gutxitu egiten da
* Iragazteko duten gaitasuna handia dela eta, metal astunak pilatzen dituzte, horiek kate trofikoan sartzen direlarik.
* Ibaietako gizakien azpiegitura hidraulikoak ere kaltetzen dituzte: hodiak trabatu, urazpiko materialak erre,...
== Erreferentziak ==
|