Jump to content

«Bernardino Luini»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Bernardino Luini lotu du, Wikidataren arabera.)
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Bernardino Luini 004.jpg|thumb|250px| “Arrosondoko Ama Birjina '' ( Brerako Pinakoteka). ]]
 
'''Bernardino Luini''' ([[1480]]/82-[[1532]]) margolari [[italia]]rra izan zen, [[Pizkundea|Pizkunde]] garaikoa.
 
== Bizitza ==
 
[[Italia]]ko iparraldeko margolari hau [[Dumenza]]n jaio zen, [[Maggiore|Maggiore aintziraaintziratik]]tik gertu dagoen herrian. Benetako izena Bernardino Schapis zuen. Ez dira asko artista honen gainean dauden datu eta berriak.
 
[[1500]]. urtean, aitarekin bat, [[Milan]]era heldu zen eta bertan [[Giovan Stefano Scotto]]ren tailerrean ikasiko du. [[1504]]-[[1507]] bitartean [[Treviso]]n jarraitzen du bere formazioa osatzen, eta sasoi hartakoa izan daiteke “Ama Birjina eta umea” margolana, zeinak halako esalditxoa dakarren: ''Bernardinus Mediolanensis faciebat''. Aldi berekoak ere bide dira beste lan batzuk, historiografiak Luiniri egotzi dizkionak: “Ama Birjina eta umea” (beste bertsio bat), edo “Jesus hilaren aurreko erosta”. Sasoi honetan ere hainbat fresko osatu ei zituen: “Errege magoen adorazioa” Luinoko San Pietro elizan, eta [[Monza]]ko katedralean dagoen fresko bat.
1509 eta [[1514]] bitartean “Villa Pelucca”ko freskoak pintatu zituen, Girolamo Ramiak kontratatuta; egun Brerako Pinakotekan daude, eta Luiniren lanetako onenak dira. Rabiarentzako ere hainbat margo mitologiko egin zituen, Palazzo Rabian ezarriak –gaur egun Berlinen eta [[Washington]]en daude ikusgai-.
 
[[1521]]ean [[Erroma]]ra joan zen bidaian eta [[RaffaelloRafael|Raffaelloren]]ren lana ezagutu zuen zuzenean. Eta eragina izan zuten ostera, 1520-23 tartean, “Villa Peluccan” pintatu zituen beste fresko batzuetan. [[1525]]ekoak edo dira Santa Maria dei Miracoli santutegian osautako freskoak, Ama Birgina eta Jesusen bizitzak azaltzen dituztenak. Aldi berekoak dira Comoko Sant’Abbondio elizako hainbat fresko, Prado Museoan egun dagoen “Familia Santua”, “Herodias eta Salome” gaitzat duten koadro bi (Boston eta Florentzian dira) eta “Andraren erretratua” (Washington).
 
[[1529]]koa da Luiniren artelan garrantzitsuenetakoa: Luganoko Santa Maria degli Angeli elizan den “Kristoren Pasioa eta gurutziltzaketa”.
* ''Ama Birjina, umea eta San Joan'' 1510 edo, ohol gaineko olio-pintura, 22 x 18 cm, [[Bergamo]], Carrara Akademia.
* ''Jesus umea eta aingerua'', 1510-1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 28 x 25 cm, [[Milan]], Ambrosiana Pinakoteka.
* ''Maddalenaren bihurtzea'', 1510-1520, ohol gaineko olio-pintura, [[San Diego (Kalifornia)|San Diego]], Timken Art Gallery.
* ''Ama Birjina, umea eta San Joan'', ohol gaineko olio-pintura, 88 x 66 cm, [[Londres]], National Gallery.
* ''Ama Birjina eta umea'', 1515 edo, ohol gaineko olio-pintura, 43 x 40 cm, [[Washington]], National Gallery.
* ''Salome bataiatzailearen burua jasotzen'', 1526-1531, oihal gaineko olio-pintura, 62 x 78 cm, [[Madril]], Prado Museoa.
* ''Santa Katalina eta aingeru bi'', 1527-1531, oihal gaineko olio-pintura, 68 x 59 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
* ''Salome eta Bataiatzailearen burua'', 1527-1531, ohol gaineko tenpera, 51 x 58 cm, [[Florentzia]],[[Uffizi Galeria|Uffizi]].
* ''Familia Sakratua, Santa Ana eta San Joan'', 1527-1531, ohol gaineko olio-pintura, 118 x 92 cm, [[Milan]], Ambrosiana Pinakoteka.
* ''Gurutziltzaketa, San Paulo eta San Frantzizko'', 1530, oihal gaineko olio-pintura, 90 x 73,5 cm, [[San Petersburgo]], Hermitage.
252.705

edits