Pitagoras: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Sanzio 01 Pythagoras.jpg|thumb|200px|'''Pitagoras''', ''Atenaseko eskola'' margolanean. [[Raffaello]], [[1509]].]]
[[Fitxategi:Sanzio 01 Pythagoras.jpg|thumb|200px|'''Pitagoras''', ''Atenaseko eskola'' margolanean. [[Rafael|Raffaello]], [[1509]].]]


'''Pitagoras Samoskoa''', [[greziera]]z Πυθαγόρας, ([[Samos]], [[K. a. 580]] inguru – [[Metaponto]], [[K. a. 495]] inguru) [[Antzinako Grezia]]ko [[matematikari]] eta [[filosofo]] bat izan zen. [[Matematika]]n, [[Pitagorasen teorema]]rengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. [[Musika]]n, eskala pitagorikoak bere izena darama. [[Metenpsikosi]] edo [[arima]]ren [[transmigrazio]]aren dotrina ere zabaldu zuen. [[Filosofia]]n, [[Platon]]engan eragina izan zuen eta bere burua [[filosofo]]tzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. [[Eskola pitagorikoa|Pitagorismo]] izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, [[mistika|mistikotzat]] jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, [[Rosae Crucis]] mugimenduan kasu. [[gaztelania]]z, ''pitagorín'' izenez deitu ohi zaie oso azkarrak diren mutikoei <ref>[http://www.wordreference.com/definicion/pitagor%C3%ADn ''Pitagorín''], Diccionario de la lengua española. Espasa-Calpe.</ref>.
'''Pitagoras Samoskoa''', [[greziera]]z Πυθαγόρας, ([[Samos]], [[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]] inguru – [[Metaponto]], [[K. a. 495]] inguru) [[Antzinako Grezia]]ko [[matematikari]] eta [[filosofo]] bat izan zen. [[Matematika]]n, [[Pitagorasen teorema]]rengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. [[Musika]]n, eskala pitagorikoak bere izena darama. [[Metenpsikosi]] edo [[arima]]ren [[transmigrazio]]aren dotrina ere zabaldu zuen. [[Filosofia]]n, [[Platon]]engan eragina izan zuen eta bere burua [[filosofo]]tzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. [[Eskola pitagorikoa|Pitagorismo]] izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, [[mistika|mistikotzat]] jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, [[Rosae Crucis]] mugimenduan kasu. [[gaztelania]]z, ''pitagorín'' izenez deitu ohi zaie oso azkarrak diren mutikoei <ref>[http://www.wordreference.com/definicion/pitagor%C3%ADn ''Pitagorín''], Diccionario de la lengua española. Espasa-Calpe.</ref>.


== Bizitza ==
== Bizitza ==


Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tianakoa]]k eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[Jambliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>
Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. [[Heraklides Pontokoa]], [[Klearko]] eta [[Aristoxenos]] jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras [[Apolo]] edo [[Hermes]]en seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, [[urre]]zko [[izter]]ra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz [[Apolonio Tyanakoa|Apolonio Tianakoak]] eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora [[Jambliko]] eta [[Porfirio]] neoplatonikoengan eragina izango zuten.<ref>Franco Volpi: ''Enciclopedia de obras de filosofía'', 1676. orrialdea.</ref> Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —[[Pitagorasen teorema]], kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.<ref>Jonathan Barnes: ''Los presocráticos'', 125-128. orrialdeak.</ref>


[[K. a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[532]]. urtean, [[Polikrates]]en tirania dela eta [[Samos]] utzi [[Krotona]]ra joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik [[Krotona]] eta [[Sibaris]] hiriek [[K. a. 510]]. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.<ref>Wilhem Capelle: ''Historia de la filosofía griega'', 42. orrialdea.</ref> Borroka hartan [[Milo]] pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.
[[K. a. 580ko hamarkada|K. a. 580]]. urtearen inguruan [[Samos]] uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> [[Apolodoro]]ren arabera, 40 bat urte izango zituen [[532]]. urtean, [[Polikrates]]en tirania dela eta [[Samos]] utzi [[Crotona|Krotonara]] joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik [[Crotona|Krotona]] eta [[Sibaris]] hiriek [[K. a. 510eko hamarkada|K. a. 510]]. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.<ref>Wilhem Capelle: ''Historia de la filosofía griega'', 42. orrialdea.</ref> Borroka hartan [[Titus Annius Milo|Milo]] pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.


Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten [[K. a. IV. mende]] arte.
Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek [[Metaponto]] hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.<ref>Franco Volpi: ''Ibid.''.</ref> Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten [[K. a. IV. mendea|K. a. IV. mende]] arte.


== Aurkipenak ==
== Aurkipenak ==

00:38, 16 apirila 2015ko berrikusketa

Pitagoras, Atenaseko eskola margolanean. Raffaello, 1509.

Pitagoras Samoskoa, grezieraz Πυθαγόρας, (Samos, K. a. 580 inguru – Metaponto, K. a. 495 inguru) Antzinako Greziako matematikari eta filosofo bat izan zen. Matematikan, Pitagorasen teoremarengatik da ezaguna eta zenbakien bitartez dena azal daitekeela pentsatzen omen zuen. Musikan, eskala pitagorikoak bere izena darama. Metenpsikosi edo arimaren transmigrazioaren dotrina ere zabaldu zuen. Filosofian, Platonengan eragina izan zuen eta bere burua filosofotzat jo zuen lehenengoa izan zela ere jaso da. Pitagorismo izendatu den mugimendu erlijioso garrantzitsu baten sortzaile, mistikotzat jo izan da historian zehar. Ildo horretatik, mugimendu esoteriko anitzetan eragin duen pertsonaia izan da, Rosae Crucis mugimenduan kasu. gaztelaniaz, pitagorín izenez deitu ohi zaie oso azkarrak diren mutikoei [1].

Bizitza

Egiazko eta alegiazko historiak daude nahasturik Pitagorasen bizitzari buruzko kroniketan. Heraklides Pontokoa, Klearko eta Aristoxenos jakintsuek alegiazko egitateak eta gertaerak jasotzen dituzte hari buruz. Pitagoras Apolo edo Hermesen seme zela idatzi izan da. Azpimundura jaitsia eta ondoren berriz ere bertatik ekarria ere omen zen. Halaber, urrezko izterra zeukala eta nonahitasunezkoa zela aipatu da. Kristau aroko lehenengo mendeetan Pitagorasi buruz Apolonio Tianakoak eta beste neopitagorikoek idatzitako alegiazko historiak onartu ziren, eta gerora Jambliko eta Porfirio neoplatonikoengan eragina izango zuten.[2] Gainera, Pitagorasek ez zuen ezer idatzi, eta seguru asko horregatik ere bere jarraitzaileek Pitagorasenak ez ziren lanak eta asmakuntzak —Pitagorasen teorema, kasu— egotzi zizkioten. Jarraitzaileek osaturiko pitagorismoak ez du, hortaz, lagundu bere bizitzaren eta lanaren berri zuzena izaten. Horrela, ikertzaile zenbaitek Pitagorasen ekarpenak eta pentsamendua neurriz gain balioztatu direla adierazi dute.[3]

K. a. 580. urtearen inguruan Samos uhartean jaio zelako datuak fidagarriak dira, ordea.[4] Apolodororen arabera, 40 bat urte izango zituen 532. urtean, Polikratesen tirania dela eta Samos utzi Krotonara joan behar izan zuenean. Han komunitate izpiritual bat sortu zuen, gizon eta emakumez osaturikoa, bizitzako alderdi guztiak arautzen zituena. Komunitateaz gaindi, jarraitzaileek bizitza politikoan ere parte hartu zuten, joera aristokratiko batez, eta ildo horretatik Krotona eta Sibaris hiriek K. a. 510. urtean elkarrekin izan zuten borroka aipatzen da, Sibaris hiriaren suntsipenaz bukatu zena.[5] Borroka hartan Milo pitagorikoa izan zen buru, eta komunitateko kideek ere parte hartze nabarmena izan zuten.

Azkenik, matxinada demokratiko bat ere izan zen pitagorikoek bultzaturiko erregimen aristokratikoaren aurka. Horren ondorioz, jazarpen luzea jasan behar izan zuten pitagorikoek eratuak zituzten komunitate guztietan. Pitagorasek Metaponto hirian aurkitu zuen babesa, eta han hil omen zen.[6] Pitagorikoen aurkako jazarpenean asko hil ziren. Bakan batzuek ihes egin zuten, eta sektatzat iraun zuten K. a. IV. mende arte.

Aurkipenak

Astronomian

Pitagorasek Lurra unibertsoaren erdigunea zela uste zuen eta ilargiaren orbita lurreko ekuatorerantz iklinaturik zegoela, eta gaueko eta goizeko izarrak planeta berdina (artizarra) zela aurkitu zuen lehen izar ezberdinak zirela uste baizuten. Horretaz gain berak sortutako eskola pitagorikoko beste zientzialeri bati (Sirakusako Hicetas) atxikitzen zaio lurrak bere buruaren inguruan duen errorazioaren aurkipena.

Matematiketan

Matematikeatan aurkipen oso garrantstsuak izan zituen Pitagorasek

Pitagorasen teorema: Triangelu zuzen batean bi katetoek sorturiko karratuak baturik hipotenusak sorturiko karratu bera lortuko dute. Nahiz eta esaten den indiako eta babiloniako matematikariek lehendik ezagutzen zuten teorema Pitagorikoak izan ziren formalki azaldu eta fragatu zutenak.

Solido perfektuak: Pitagorikoak izan ziren bakarrik 5 poliedro erregular existitzen zirela aurkitu zutenak, uste da Pitagorasek laugarrenerarte zekiela nola osatu, baina bostgarrena Hipaso Metapontokoak (K.a.470) aurkitu zuen.

Triangeluko barne angluak: Eskola pitagorikoak aurkitu zuen triangelu baten barne angeluen batura bi angelu zuzenen baturaren berdina zela.

Erreferentziak

  1. Pitagorín, Diccionario de la lengua española. Espasa-Calpe.
  2. Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía, 1676. orrialdea.
  3. Jonathan Barnes: Los presocráticos, 125-128. orrialdeak.
  4. Franco Volpi: Ibid..
  5. Wilhem Capelle: Historia de la filosofía griega, 42. orrialdea.
  6. Franco Volpi: Ibid..

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pitagoras Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: Pitagoras