Adolphe Thiers: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
No edit summary
7. lerroa: 7. lerroa:


{{ lur | data=2011/12/27}}
{{ lur | data=2011/12/27}}

{{Frantziako presidenteen aurkibidea}}


{{DEFAULTSORT:Thiers, Louis Adolphe}}
{{DEFAULTSORT:Thiers, Louis Adolphe}}

09:25, 21 apirila 2015ko berrikusketa

Louis Adolphe Thiers

Louis Adolphe Thiers (Bouc-Bel-Air, 1797ko apirilaren 15a - Saint-Germain-en-Laye, 1877ko irailaren 3a) frantses politikaria, kazetaria eta historialaria izan zen. Aix-en-Provencen zuzenbideko ikasketak egin ondoren, Parisen bizileku hartu eta berehala egin zen ezagun, Le Constitutionnel eta Le National egunkarietan Karlos X.a Frantziakoa aginpidetik baztertzearen eta askatasun publikoaren alde idatzi zituen artikuluengatik. 1830. urteko iraultzaren ondoren, kargu garrantzitsuak izan zituen Luis Filipe I.a Frantziakoaren agintaldian (gobernuburu ere izan zen), baina 1840an dimisioa eman behar izan zuen, erregea ez zetorrelako bat haren kanpo-arazoetarako politika zorrotzarekin. Frantziako Bigarren Inperioan diputatua izan zen, eta legebiltzarreko erakundeen alde agertu zen, Napoleon III.aren autoritarismoaren aurrean. Urte horietan Histoire du consulat et de l´empire (1845-1862, Kontsulatuaren eta inperioaren historia) obra handia idatzi zuen, frantses nazionalismoaren berpizkundean eragin handia izan zuena. 1870ean Frantziaren eta Prusiaren arteko gerraren aurka agertu zen, ez baitzuen gerra irabazteko inolako aukerarik ikusten. Gerra galdu ondoren, Frantziako Hirugarren Errepublikako lehendakari hautatu zuten (1871), eta, Frantziarentzako politika-sistemarik egokiena errepublika kontserbadorea zelakoan, gogor zapaldu zuen urte bereko Parisko Komunako matxinada. 1873. urtean dimisioa aurkeztu zuen.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Adolphe Thiers Aldatu lotura Wikidatan