Nepal: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-erahil +erail) |
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
||
42. lerroa: | 42. lerroa: | ||
[[Fitxategi:Nepal Mount Everest And Ama dablam.jpg|thumb|right|270px| [[Everest]] mendia, munduko mendirik garaiena.]] |
[[Fitxategi:Nepal Mount Everest And Ama dablam.jpg|thumb|right|270px| [[Everest]] mendia, munduko mendirik garaiena.]] |
||
'''Nepal''', ofizialki '''Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala''' (संघीय लोकतान्त्रिक गणतन्त्र नेपाल) [[Erdialdeko Asia]]ko estatu [[itsasgabe]] |
'''Nepal''', ofizialki '''Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala''' (संघीय लोकतान्त्रिक गणतन्त्र नेपाल) [[Erdialdeko Asia]]ko estatu [[estatu itsasgabe|itsasgabea]] da, lurren gehiengoa [[Himalaia]]n kokatua. Bertan dago [[Everest]] mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: [[Txinako Herri Errepublika|Txina]] ([[Tibet]]) iparraldean eta [[India]] hego, eki eta menbebaldean. [[2008]]ko [[maiatzaren 28]]an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma [[hinduismo|hindu]] bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita. |
||
Hiriburua eta hiri handiena [[Katmandu]] da. |
Hiriburua eta hiri handiena [[Katmandu]] da. |
||
58. lerroa: | 58. lerroa: | ||
=== Eremuak === |
=== Eremuak === |
||
Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, '''Parbat''' izenekoa, [[glaziar]] erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, '''Pahad''' izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, [[Katmanduko ibarra]] adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik '''[[Terai lautada]]''', geografikoki [[India]]ren jarraipena dena, beroa eta hezea. [[Arroz]] soro zabalak eta [[oihan]] [[klima tropikal|tropikala]] duten parke nazionalak daude bertan. |
Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, '''Parbat''' izenekoa, [[glaziar]] erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, '''Pahad''' izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, [[Katmanduko ibarra]] adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik '''[[Terai ordokia|Terai lautada]]''', geografikoki [[India]]ren jarraipena dena, beroa eta hezea. [[Arroz]] soro zabalak eta [[oihan]] [[klima tropikal|tropikala]] duten parke nazionalak daude bertan. |
||
Nepalek bost urtaro ditu: uda, [[montzoi|montzoi garaia]], udazkena, negua eta udaberria. [[Terai |
Nepalek bost urtaro ditu: uda, [[montzoi|montzoi garaia]], udazkena, negua eta udaberria. [[Terai ordokia|Terai lautadan]] montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte. |
||
=== Mendiak === |
=== Mendiak === |
||
[[Himalaia]] mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago. |
[[Himalaia]] mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago. |
||
* [[Everest]] (8.848m): Munduko mendirik altuena. [[Tibet]]ekin ([[Txina]]) mugan dago. |
* [[Everest]] (8.848m): Munduko mendirik altuena. [[Tibet]]ekin ([[Txinako Herri Errepublika|Txina]]) mugan dago. |
||
* [[Kangchenjunga]] (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena. [[India]]rekin mugan dago. |
* [[Kanchenjunga|Kangchenjunga]] (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena. [[India]]rekin mugan dago. |
||
* [[Lhotse]] (8.516m): Munduko laugarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago. |
* [[Lhotse]] (8.516m): Munduko laugarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago. |
||
* [[Makalu]] (8.485m): Munduko bosgarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago. |
* [[Makalu]] (8.485m): Munduko bosgarrena. [[Tibet]]ekin mugan dago. |
||
79. lerroa: | 79. lerroa: | ||
* [[Karnali ibaia]]: Mendebaldean dago. 1.080 kilometroko luzera du eta bere arroa 127.950 km²-koa da. |
* [[Karnali ibaia]]: Mendebaldean dago. 1.080 kilometroko luzera du eta bere arroa 127.950 km²-koa da. |
||
* [[Gandaki ibaia|Gandaki/Narayani ibaia]]: Erdialdean dago. 630 kilometroko luzera du eta bere arroa 46.300 km²-koa da. |
* [[Gandaki ibaia|Gandaki/Narayani ibaia]]: Erdialdean dago. 630 kilometroko luzera du eta bere arroa 46.300 km²-koa da. |
||
* [[Koshi ibaia]]: Ekialdean dago. 729 kilometroko luzera du eta bere arroa 95.156 km²-koa da. |
* [[Kosi|Koshi ibaia]]: Ekialdean dago. 729 kilometroko luzera du eta bere arroa 95.156 km²-koa da. |
||
=== Parke Nazionalak === |
=== Parke Nazionalak === |
||
Hamar Parke Nazional eta basabizitzaren hiru erreserba ditu Nepalek. [[Chitwan Parke Nazionala]] ([[Terai |
Hamar Parke Nazional eta basabizitzaren hiru erreserba ditu Nepalek. [[Chitwan Parke Nazionala]] ([[Terai ordokia|Terai lautadan]]) eta [[Sagarmatha Parke Nazionala]] ([[Himalaia]] mendikatean) dira ezagunenak eta bisitatuenak. |
||
=== Hiriak === |
=== Hiriak === |
||
98. lerroa: | 98. lerroa: | ||
=== Hasierako erresumak === |
=== Hasierako erresumak === |
||
''Kiratiak'' k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. [[Ashoka]] enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, ''Kirat'', ''Licchavi'', ''Thakuri'', ''Malla''... gehienak [[hinduismo|hinduistak]], [[Terai lautada]] baitzen beren bizilekua. Hala ere [[Buda]] hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, [[Lumbini]] hain zuzen ere. [[Katmanduko ibarra]]ren jabe ziren [[newari]]ak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua [[Bhaktapur]] zuten baina [[Katmandu]] zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten [[Patan]]en ere. |
''Kiratiak'' k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. [[Asoka|Ashoka]] enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, ''Kirat'', ''Licchavi'', ''Thakuri'', ''Malla''... gehienak [[hinduismo|hinduistak]], [[Terai ordokia|Terai lautada]] baitzen beren bizilekua. Hala ere [[Siddhartha Gautama|Buda]] hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, [[Lumbini]] hain zuzen ere. [[Katmanduko ibarra]]ren jabe ziren [[newari]]ak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua [[Bhaktapur]] zuten baina [[Katmandu]] zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten [[Patan]]en ere. |
||
[[Fitxategi:Patan temples.jpg|thumb|left|Tenplu hinduak [[Patan]] hirian, Erdi Aroko hiru Newar erresuma bateko hiriburua]] |
[[Fitxategi:Patan temples.jpg|thumb|left|Tenplu hinduak [[Patan]] hirian, Erdi Aroko hiru Newar erresuma bateko hiriburua]] |
||
[[Fitxategi:Kaji Manik Lal Rajbhandari with King Tribhuvan.JPG|thumb|left|1952ko gobernua. Tribhuvan erregea erdian uniformez]] |
[[Fitxategi:Kaji Manik Lal Rajbhandari with King Tribhuvan.JPG|thumb|left|1952ko gobernua. Tribhuvan erregea erdian uniformez]] |
||
117. lerroa: | 117. lerroa: | ||
=== Nepalgo gerra zibila === |
=== Nepalgo gerra zibila === |
||
Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta [[1990]]ean Nepal [[monarkia konstituzional]]a bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat [[1996]]tik, alderdi [[komunista]] eta [[maoismo|maoista]] matxinatu zenetik hain zuzen ere. [[Monarkia]] eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan. |
Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta [[1990]]ean Nepal [[monarkia konstituzional]]a bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat [[1996]]tik, alderdi [[komunismo|komunista]] eta [[maoismo|maoista]] matxinatu zenetik hain zuzen ere. [[Monarkia]] eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan. |
||
Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko ''Tribhuvan Sadan'' jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen [[Gyanendra Nepalgoa|Gyanendra]] bihurtu zen errege. |
Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko ''Tribhuvan Sadan'' jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen [[Gyanendra Nepalgoa|Gyanendra]] bihurtu zen errege. |
||
162. lerroa: | 162. lerroa: | ||
=== '''Madhesiak''' === |
=== '''Madhesiak''' === |
||
[[Terai |
[[Terai ordokia|Terai lautadako]] [[hinduismo|hinduistak]] eta beraz hauek ere kasta sistemaren arabera banatuak. Bost milioi biztanle inguru dira. Beraien hiri nagusia [[Janakpur]] da. |
||
=== '''[[Newari]]ak''' === |
=== '''[[Newari]]ak''' === |
||
170. lerroa: | 170. lerroa: | ||
=== '''[[Sherpa]]k''' === |
=== '''[[Sherpa]]k''' === |
||
155.000 sherpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. [[ |
155.000 sherpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. [[Txinako Herri Errepublika|Txinako]] [[Sichuan]] probintziatik etorritakoak dira. Erlijio budista daukate. |
||
=== '''Gurung''' === |
=== '''Gurung''' === |
13:56, 26 apirila 2015ko berrikusketa
Nepal, ofizialki Nepalgo Errepublika Demokratiko Federala (संघीय लोकतान्त्रिक गणतन्त्र नेपाल) Erdialdeko Asiako estatu itsasgabea da, lurren gehiengoa Himalaian kokatua. Bertan dago Everest mendia, munduko garaiena (8.848 m). Mugakideok ditu: Txina (Tibet) iparraldean eta India hego, eki eta menbebaldean. 2008ko maiatzaren 28an Errepublika aldarrikatu zuen Legebiltzarrak. Data hori arte, Munduko erresuma hindu bakarra izan zen: biztanleen % 80 erlijio horretakoa baita.
Hiriburua eta hiri handiena Katmandu da.
Etimologia
Historian zehar Katmanduko ibarra gobernatu duen etnia Newaria izan da eta hauek eman diote izena herrialdeari, izan ere Newar eta Nepal hitz berdinaren aldaera fonetikoak dira, nahiz eta argi ez dagoen zein izan zen lehenengo hitza. Batzuen ustez Nepal izena Newar hitzaren sanskritizazioz sortu zen, beste batzuen ustez Nepal da aurrenekoa eta erabilerak Newar bihurtu zuen.
Geografia
Nepalek lauki zuzen baten itxura dauka, eta iparraldetik hegoaldera altueraz nabarmen jaisten da, izan ere Himalaiako zortzi mila metrotako mendietatik hasi eta hegoaldeko Terai lautadan 250 metrotako altueraraino iristen baita.
Eremuak
Ondorioz hiru eremu geografiko bereizten dira: Alde batetik mendi garaien eremua, Parbat izenekoa, glaziar erraldoiez estalia dagoena. Oso jende gutxi bizi da. Bestetik mendixken eremua, Pahad izenekoa, mila eta lau mila metro arteko altuera artean dagoena. Ibar zabalak ditu, Katmanduko ibarra adibidez. Jendearen gehiengoa eremu honetan bizi da. Azkenik Terai lautada, geografikoki Indiaren jarraipena dena, beroa eta hezea. Arroz soro zabalak eta oihan tropikala duten parke nazionalak daude bertan.
Nepalek bost urtaro ditu: uda, montzoi garaia, udazkena, negua eta udaberria. Terai lautadan montzoia bereziki gogorra izaten da, ibaiek uholde handiak izaten baitituzte.
Mendiak
Himalaia mendikatea bete betean hartzen du Nepalek, eta bertan daude 14 zortzimilakoetatik erdia baino gehiago.
- Everest (8.848m): Munduko mendirik altuena. Tibetekin (Txina) mugan dago.
- Kangchenjunga (8.586 m): Munduko hirugarren mendi altuena. Indiarekin mugan dago.
- Lhotse (8.516m): Munduko laugarrena. Tibetekin mugan dago.
- Makalu (8.485m): Munduko bosgarrena. Tibetekin mugan dago.
- Cho Oyu (8.201m): Munduko seigarrena. Tibetekin mugan dago.
- Dhaulagiri (8.167m): Munduko zazpigarrena.
- Manaslu (8.163m): Munduko zortzigarrena.
- Annapurna (8.091 m): Munduko hamargarrena.
Ibaiak
Ibaiek ipar-hego norabidea dute eta Ganges ibaira isurtzen dituzte beren urak. Hiru ibai arro garrantzitsu daude Nepalen:
- Karnali ibaia: Mendebaldean dago. 1.080 kilometroko luzera du eta bere arroa 127.950 km²-koa da.
- Gandaki/Narayani ibaia: Erdialdean dago. 630 kilometroko luzera du eta bere arroa 46.300 km²-koa da.
- Koshi ibaia: Ekialdean dago. 729 kilometroko luzera du eta bere arroa 95.156 km²-koa da.
Parke Nazionalak
Hamar Parke Nazional eta basabizitzaren hiru erreserba ditu Nepalek. Chitwan Parke Nazionala (Terai lautadan) eta Sagarmatha Parke Nazionala (Himalaia mendikatean) dira ezagunenak eta bisitatuenak.
Hiriak
Nepalgo hiri handienak hauek dira:
- Katmandu (1.442.271 biztanle)
- Pokhara (293.696 biztanle)
- Biratnagar (189.000 biztanle)
- Patan (183.310 biztanle)
Historia
Hasierako erresumak
Kiratiak k.a 563 urtean iritsi ziren inguru hauetara. Ashoka enperadoreak k.a. III mendean bere menpe izan zuen lurraldea eta ondoren hainbat dinastiaren aginteak etorri ziren, Kirat, Licchavi, Thakuri, Malla... gehienak hinduistak, Terai lautada baitzen beren bizilekua. Hala ere Buda hemen jaio zen eta budistentzako lau leku sakratuetatik bat Nepalen dago, Lumbini hain zuzen ere. Katmanduko ibarraren jabe ziren newariak izan ziren XVIII menderarte Nepalgo erresumaren muina. Hiriburua Bhaktapur zuten baina Katmandu zen hiri handiena eta jauregi ederrak zituzten Patanen ere.
Nepalen batasuna
1768 urtean gurkha leinuko Prithvi Narayan Shah erregeak Katmandu konkistatzerakoan Nepalgo lurralde guztia batu zuen Shah dinastiari hasiera emanez, eta beraz data hau hartzen da Nepal herrialdearen fundazio data. Honek bere lurrak zabaltzeari ekin zion baina hegoaldean Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiarekin egin zuen topo 1814ean gerra anglo-gurkhoari hasiera emanez. Nepaldarrek Sikkim eta Terai eskualdearen hegoaldea galdu zuten baina ingelesek ezin izan zituzten mendialdeko igarobideak eskuratu. 1857an Zipaioen errebolta gertatu zen Indian eta nepaldarrek ingelesei lagundu zieten Terai eskualdea itzultzearen trukean. Gaur egun oraindik britaniar armadako elite taldea da Gurkha Dibisioa, ia lau mila soldaduk osatzen dutena.
XX mendea
Agintari absolutupean egon zen herrialdea XX mendean. Erregeak Shah dinastiakoak ziren baina Rana familia indartsua zen de facto Nepal kontrolatzen zuena, lehen ministroaren kargua herentziaz jasotzen baitzuen. Rana familiak Lehen Mundu Gerran parte hartu nahi izateak herritarren haserrea ekarri zuen eta hurrengo urteetan matxinada eta istiluak izan ziren Nepalen. Egoera aprobetxatu nahian Tribhuvan erregeak mugimendu horiek gidatzen zituen Praja Parishadekin lan egin zuen Rana familiaren erregimena eror zedin. 1950ean ordea errege familia osoak alde egin behar izan zuen Ranatarren beldurrez baina bi hile baino ez zituen egin Indian, herriak Rana familia erregearen itzulera negoziatzera behartu baitzuen.
1955ean Tribhuvan hiltzean bere seme Mahendra bihurtu zen errege. Honek ez zuen demokrazia onartu eta 1960an konstituzioa bertan behera utzi, parlamentua desegin, alderdi politikoak ilegalizatu eta Bishweshwar Prasad Koirala lehen ministroa kartzelan sartu zuen.
1972an Birendra bihurtu zen errege. Hasieran aitaren monarkia absolutuarekin jarraitu bazuen ere herriaren presioak sistema aldatzera behartu zuen. 1980an egin zuen gaiaren inguruko lehenengo erreferenduma eta alderdi gabeko sistemaren aldekoek irabazi zuten bozken %55a lortuz.
Nepalgo gerra zibila
Hala ere, egoerak okerrera egin zuen eta 1990ean Nepal monarkia konstituzionala bihurtu zen, erregeak botere garrantzitsuak eta lausoak gordetzen bazituen ere. Ezegonkortasun politikoa areagotu baino ez da egin, batik bat 1996tik, alderdi komunista eta maoista matxinatu zenetik hain zuzen ere. Monarkia eta sistemako alderdi nagusiak ditu jomugan, instituzio feudalak eraitsi eta errepublika eraikitzeko nahian. Horrek guztiak gerra zibila eragin du: 13.000 lagun hil dira bertan.
Giro honetan errege familia osoaren erailketa etorri zen. 2001ean Dipendra printzea Katmanduko Tribhuvan Sadan jauregian armaturik sartu eta bere aita eta anai arrebak hil zituen. Ondoren bere buruaz beste egin zuen, errege familia ondorengorik gabe gelditu zen orduan. Birendraren anaia gaztea zen Gyanendra bihurtu zen errege.
Matxinoak kontrolatzeko aitzakian (herrialdearen % 60 zuten menpe), errege berriak parlamentua itxi eta 2002an hautatu zen lehen ministroa kaleratu eta bere gustuko lehen ministroa jarri zuen. 2005ean, "larrialdi egoera" deituta, botere exekutibo osoak eskuratu zituen. Nolanahi ere, 2006ko apirilaren 24an, herriari subiranotasuna itzuli zion eta Ordezkarien Etxea berriro indarrean jarri. Botere berri horri esker, parlamentuak erregearen eskumenak aho batez murriztu zituen eta Nepali estatu laiko deitu zion. Konstituzioa ere eraberritu zen.
2008ko apirilaren 11ako hauteskundeak Nepalgo Alderdi Komunista-Maoistak (CPN-M) irabazi zituen bozen %30,5a lortuz[1]. Kongresuaren Alderdiak (NC) bozen %22,8a lortu zuen eta Nepalgo Alderdi Komunista Batua Marxista-Leninistak (CPN-UML), berriz, %21,6a. Horiek horrela, maoistek monarkia absolutua bertan behera uzteko asmoa adierazi zuten.
2008ko maiatzaren 28an Asanblada Konstituziogile berriak errepublika federal aldarrikatu zuen 564 bozetik aldeko 560 lortu ondoren. 240 urteko monarkiari amaiera eman zion.[2].
2014ko urriaren 17an, elurtearen ondorioz, 300 mendizale ingururen arrastoa topatu ezinik zebilen Nepalgo administrazioa. Tartean 60 atzerritar zeudela jakinarazi zuten. Ekaitzak, ordura arte, 27 lagun hil zituen[3].
Banaketa administratiboa
Nepal 5 garapen eskualdeetan, 14 gunetan banatzen da. Halaber, 14 gune horiek 75 barrutitan banatzen dira.
- Garapen eskualdeak/विकास क्षेत्र
Eskualdea | Azalera (km²) | Biztanleak | Hiriburua | Hiri handiena |
---|---|---|---|---|
Ekialdeko eskualdea | 28.456 | 5.344.476 | Dhankuta | Biratnagar |
Erdialdeko eskualdea | 27.410 | 8.031.629 | Katmandu | Katmandu |
Mendebaldeko eskualdea | 29.398 | 4.571.013 | Pokhara | Pokhara |
Erdi-mendebaldeko eskualdea | 42.378 | 3.012.975 | Birendranagar | Tribhuvannagar |
Mendebaldeko Urruneko eskualdea | 19.539 | 2.191.330 | Dipayal Silgadhi | Mahendranagar |
Etnografia
Nepalen etnia ugarik egiten dute bat, nepaliak (khas edo pahariak), madhesiak, newariak, sherpak, gurungak, linbuak eta tamangak besteak beste. (ikus ondoko mapa)
Nepaldarrak
Gurkhek mendialdean zuten erreinuan dute jatorria, horregatik Khas edo pahari (menditar) ere esaten zaie eta gaur egun Nepalgo etniarik ugariena da. Hizkuntza indo-irandarra dute, aintzina gurkhali edo khaskura izenekoa eta modernizatu ondoren nepalia. Gaur egun herrialdeko populazioaren %48ak erabiltzen duen hizkuntza da. Erlijioz hinduak dira eta kasta sistema batean antolaturik dago beren gizartea.
Madhesiak
Terai lautadako hinduistak eta beraz hauek ere kasta sistemaren arabera banatuak. Bost milioi biztanle inguru dira. Beraien hiri nagusia Janakpur da.
Newariak
Katmanduko ibarreko biztanleak dira eta XVII menderarte beraien dinastia izan zen Nepalgo erresuma handienaren agintari. Erregeen egoitza eta beraz hiriburua Bhaktapur izan arren hiri handiena Katmandu zen. Beren hizkuntza, nepal bhasa, tibet-birmaniarra da eta beraz erlijioz budistak dira. 1.245.232 pertsonako taldea da (2001).
Sherpak
155.000 sherpa inguru daude Nepalen, eta mendi garaietan kokatzen dira. Txinako Sichuan probintziatik etorritakoak dira. Erlijio budista daukate.
Gurung
Gandaki eta Dhawalagiri Guneetan bizi diren artzaiak dira. Milioi erdi pertsona inguru, erlijioz budistak eta hizkuntza tibetarra hitzegiten dute.
Linbuak
Nepal ekialdean bizi den etnia budista da. 400.000 pertsona inguruk osatzen dute taldea.
Tamangak
Bagmati eta Janakpur inguruan bizi diren milioi eta erdi pertsonak osatzen duten etnia da. Beren tradizioen arabera Trisong errege tibetarrak bidali zituen 755.urtean bertara Tibeteko erresumaren muga zaintzera.
Garraioa
Nepalen nazioarteko aireportu bakarra dago, Tribhuvan Nazioarteko Aireportua (nepaleraz त्रिभुवन विमानस्थल) (NAGE kodea: KTM).
Herrialdeko hiri garrantzitsuenak elkar konektatzen dituzten hiru errepide nagusi daude:
- Mahendra errepidea: Terai lautada osoa zeharkatzen du, 1000 km-ko luzera du. Ibilbidea: Kakarvitta (mendebaldeko muga)-Janakpur-Butwal-Mahendranagar (ekialdeko muga).
- Tribhuvan errepidea: Katmandu, hegoaldeko mugarekin konektatzen du. 158 km. Ibilbidea: Katmandu (Naubise)-Hetauda-Birganj (hegoaldeko muga).
- Prithvi errepidea: Katmandu, mendialdearekin konektatzen du. 275 km. Ibilbidea: Katmandu-Pokhara-Baglung
Nepaldar famatuak
- Siddhartha Gautama, Buda.
- Tenzing Norgay, mendizale sherpa.
- Jhamak Ghimire, idazlea.
- Manisha Koirala, Bollywoodeko aktoresa
Erreferentziak
- ↑ Maoistak nagusitu dira lehen aldiz Nepalgo hauteskundeetan Berria, 2008ko apirilaren 15a
- ↑ Nepalen errepublika aldarrikatu dute, eta 240 urteko monarkia amaitu Berria, 2008ko maiatzaren 29a
- ↑ «300», Berria, 2014-10-18
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nepal |
- Jalgi.com atlasa datuak, mapak eta irudiak
- (Ingelesez) CIA - World Factbook Geografia, biztanleria, politika eta ekonomia datuak.
- (Gaztelaniaz) Nepal.es Madrilgo kontsulatua
- (Ingelesez) Nepal.com Nepal Channel
Gizateriaren Ondarea Nepalen | ||
---|---|---|
Katmanduko ibarra • Lumbini, Budaren jaiolekua • Sagarmatha Parke Nazionala • Chitwan Parke Nazionala |