Anne Hathaway: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
Koro (eztabaida | ekarpenak)
51. lerroa: 51. lerroa:


''The Other Side of Heaven'' filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.
''The Other Side of Heaven'' filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.

[[2004]]an, [[Gerard Butler]] en ''Le Fantôme de l'Opéra''ren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion ''Walt Disney Pictures'' konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.

[[2004]]an, Disneyk ''The Princess Diaries 2: Royal Engagement'' filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek ''The Princess Diaries'' filman egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.

Haurrentzako zineman jarraituz, [[2005]]ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.

22:40, 27 apirila 2015ko berrikusketa

Anne Hathaway
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnne Jacqueline Hathaway
JaiotzaBrooklyn1982ko azaroaren 12a (41 urte) (41 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Familia
AitaGerald T. Hathaway
AmaKate McCauley Hathaway
Ezkontidea(k)Adam Shulman  (2012 -
Hezkuntza
HeziketaMillburn High School (en) Itzuli
American Academy of Dramatic Arts 1993)
Vassar College (en) Itzuli
New Yorkeko Unibertsitatea
(1995 - 1998)
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea
Altuera173 zentimetro
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
Ahots motasopranoa
Musika instrumentuaahotsa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata

IMDB: nm0004266 Allocine: 65719 Rottentomatoes: celebrity/anne_hathaway Allmovie: p292630 TCM: 517035 Metacritic: person/anne-hathaway TV.com: people/anne-hathaway IBDB: 455530
Facebook: Hathaway Instagram: annehathaway Souncloud: anne-hathaway-official Spotify: 0nIyPY7J7G68WgQEOLHn0x iTunes: 3260249 Last fm: Anne+Hathaway Musicbrainz: 30ddca33-95e8-491b-85ba-675cd0486a0c Songkick: 1095089 Discogs: 2301916 Allmusic: mn0000923730 Edit the value on Wikidata

Anne Jacqueline Hathaway 1982ko azaroaren 12an New Yorken jaiotako aktore estatubatuarra da. Bere aktuatzeko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburnenarekin konparatu izan duteeta Meryl Streepen jarraitzaile sutsua omen da[1].

People aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dizdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, 2006an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen[2].

Oscar saria lortu zuen Les Misérables filman eginiko lanagatik eta baita Urrezko Globo Saria, BAFTA eta SAG sariak ere jaso zituen.

Biografia

Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982ko azaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena.William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.

Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen[3], baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:

« Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4] »

Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.

New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzestaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.

Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.

Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.

Hastapenak Disneyn

Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktoresa hoberenerako izendatu zuten.

Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry Marshallen The Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:

« Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5] »

The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.

2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.

2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filman egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.

Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.

  1. (Ingelesez)http://www.vanityfair.com/hollywood/2014/11/anne-hathaway-meryl-streep-the-devil-wears-prada
  2. (Ingelesez)http://www.people.com/people/anne_hathaway/
  3. (Gaztelaniaz)http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-mundo-segun-lnd/catastrofes-aereas/videos/detalle/2984528/video-trayectoria-actriz-anne-hathaway-quiso-ser-monja-/
  4. (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2010/02/10/actualidad/1265788132_850215.html
  5. (Gaztelaniaz)http://www.laprensa.hn/click/380941-97/10-cosas-que-no-sab%C3%ADas-de-anne-hathaway