Anne Hathaway: berrikuspenen arteko aldeak
57. lerroa: | 57. lerroa: | ||
Haurrentzako zineman jarraituz, [[2005]]ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan. |
Haurrentzako zineman jarraituz, [[2005]]ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan. |
||
== Trantsizioa == |
|||
''The Princess Diaries 2: Royal Engagement'' erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean. |
22:52, 27 apirila 2015ko berrikusketa
Artikulu hau hobetzeko LANEAN ari da Koro lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. Mila esker. |
Anne Hathaway | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anne Jacqueline Hathaway |
Jaiotza | Brooklyn, 1982ko azaroaren 12a (41 urte) (41 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Familia | |
Aita | Gerald T. Hathaway |
Ama | Kate McCauley Hathaway |
Ezkontidea(k) | Adam Shulman (2012 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Millburn High School (en) American Academy of Dramatic Arts 1993) Vassar College (en) New Yorkeko Unibertsitatea (1995 - 1998) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | zinema aktorea, abeslaria, telebista-aktorea, antzerki aktorea eta ahots-aktorea |
Altuera | 173 zentimetro |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Demokrata |
| |
Anne Jacqueline Hathaway 1982ko azaroaren 12an New Yorken jaiotako aktore estatubatuarra da. Bere aktuatzeko estiloa Judy Garland eta Audrey Hepburnenarekin konparatu izan duteeta Meryl Streepen jarraitzaile sutsua omen da[1].
People aldizkariak 2001ean deskubritutako izar dizdiratsuenetakoa izendatu zuen eta, 2006an, munduko 50 emakume ederrenen artean aurkeztu zuen[2].
Oscar saria lortu zuen Les Misérables filman eginiko lanagatik eta baita Urrezko Globo Saria, BAFTA eta SAG sariak ere jaso zituen.
Biografia
Anne Hathaway Brooklynen jaio zen, New Yorken, 1982ko azaroaren 12an. Aita Gerald Hathaway abokatua izan zuen eta ama, berriz, Kate McCauley antzezlea, Anneren lanarentzat inspirazio iturri eta laguntza izan dena.William Shakespeareren emaztearen izen bera badu ere, kasualitate hutsa izan zela ematen du. Anaia zaharrago bat du, Michael, eta baita gazteago bat ere, Thomas.
Annek heziketa katolikoa jaso zuen eta, txikitan, moja izateko gogoa adierazi zuen[3], baina, 15 urterekin, ideia erabat baztertu zuen. Anaia homosexuala zela jakin zutenean, familia osoa aldendu zen eliza katolikotik:
« | Nola defendatu nire anaia maitea hain zorrotz ikusten duen erakundea? ... (...) ... Eliza episkopalean sartu ginen denok. ... (...)... Orain... ezer ez naiz ...[4] | » |
Anneren gaztaroaren gehiena Short Hillsen izan zen (New Jersey) eta Millburn High Schoolen graduatu zen. Hortxe hasi zen antzerkian eta New Jerseyko Paper Mill Playhousen egin zituen arte dramatikoko ikasketak. Institutuan zegoen oraindik, estatuko antzezlan hoberenaren lehen saria jaso zuenean.
New Yorkeko Vassar College de Pougkeepsien ere ikasi zuen eta, azkenean, New Yorkeko unibertsitateko Gallatin School of Individualized Studyn. Barrow Group antzestaldeak antolatutako ikasketa intentsiboko programan onartu zuten lehen nerabe eta bakarra izan zen. Horrez gain, antzerki musikalean ere trebatu zen, formazio zabalez hornitu zelarik eta antzerki mundua zinemaren aurrean jarri zuelarik.
Dantzaria ere bada, New Yorkeko Broadway Dance Centerren prestatuta, eta, lehen sopranoa ere bai, 1998an, Carnegie Hallen bi kontzertutan parte hartuz, All-Eastern US High School Honors Choruseko kide bezala.
Diseinua zaletasuna du eta Lázaro Hernández diseinatzailearekin lan egin zuen proiektu batean.
Hastapenak Disneyn
Adina eta altuera beti izan ziren eragozpen Broadwayn paperak lortzeko orduan. Altuegia zen haurren papera egiteko, baina, pertsona helduaren papera egiteko, berriz, gazteegia zen. Hala ere, New Yorkeko Carnegie Halleko agerpenetik 3 egunetara, telebistako serie baterako hartu zuten Anne: Get Real. Telesailak ez zuen luze iraun, baina Meghan Greenen ahizpa zaharrenaren paperak oso kritika onak ekarri zizkion eta 2000ko Teen Choice Awardseko drama aktoresa hoberenerako izendatu zuten.
Handik 2 urtera etorri zen zinemarako jauzia, The Other Side of Heaven draman Christopher Gorhamen ondoan egin zuenean lan. Zeelanda Berrian ekoizpena hasi baino lehen, Anne Garry Marshallen The Princess Diaries komediako Mia Thermopolis en papererako castingera aurkeztu zuen bere burua eta errege familiako kide zen San Frantziskoko nerabea izan zen ikusi zen lehen lana. Julie Andrews (amona), Hector Elizondo (kontseilaria) edo Heather Matarazzo (Miaren laguna) izan zituen lankide eta Hathawayk publiko eta kritikaren iritzi hoberenak jaso zituen. Horrela esan omen zion Garry Marshallek:
« | Sekula ez dakizu film batek arrakasta izango duen. Lanean ari zaren bitartean ondo pasatzea da nire aholkua![5] | » |
The Other Side of Heaven filmak, berriz, ez zuen horrelako arrakastarik izan, baina Anneren ibilbidea geldiezina zen jada.
2004an, Gerard Butler en Le Fantôme de l'Opéraren egokitzapenean lan egiteko aukera izan zuen, baina uko egin zion Walt Disney Pictures konpainiarekin zuen kontratua zela-eta.
2004an, Disneyk The Princess Diaries 2: Royal Engagement filmaren ekoizpena hasi zuen eta Annek The Princess Diaries filman egin zuen pertsonaia bera errepikatu zuen, oraingoan senar baten bila, tronua lortu nahi bazuen behintzat.
Haurrentzako zineman jarraituz, 2005ean, Hoodwinked! animazio zintan ahotsa jarri zion ipuinaren protagonistari. Abestu ere egin zuen soinu bandan.
Trantsizioa
The Princess Diaries 2: Royal Engagement erabateko aldaketa izan zen Hathawayn lanean.
- ↑ (Ingelesez)http://www.vanityfair.com/hollywood/2014/11/anne-hathaway-meryl-streep-the-devil-wears-prada
- ↑ (Ingelesez)http://www.people.com/people/anne_hathaway/
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.eitb.eus/es/television/programas/el-mundo-segun-lnd/catastrofes-aereas/videos/detalle/2984528/video-trayectoria-actriz-anne-hathaway-quiso-ser-monja-/
- ↑ (Gaztelaniaz)http://elpais.com/elpais/2010/02/10/actualidad/1265788132_850215.html
- ↑ (Gaztelaniaz)http://www.laprensa.hn/click/380941-97/10-cosas-que-no-sab%C3%ADas-de-anne-hathaway