Frantziako Estatu Orokorrak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
10. lerroa: 10. lerroa:
Estatu Orokorren lehen biltzarra [[1302]]an gertatu zen, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Frantziako Filipe IV.ak]] deituta. Horren aurretik, hanbait aurrekarik lehenengo pausoak eman zituzten. Hiribildu nagusietako ordezkariak zenbaitetan erregeak bilduak ziren jadanik; [[Filipe III.a Frantziakoa|Filipe III.aren]] agindupean nobleziaren eta apaizteriaren biltzarrak egon bazeuden, nahiz eta bi estatuek erabakiak bereizita hartu.
Estatu Orokorren lehen biltzarra [[1302]]an gertatu zen, [[Filipe I.a Nafarroakoa|Frantziako Filipe IV.ak]] deituta. Horren aurretik, hanbait aurrekarik lehenengo pausoak eman zituzten. Hiribildu nagusietako ordezkariak zenbaitetan erregeak bilduak ziren jadanik; [[Filipe III.a Frantziakoa|Filipe III.aren]] agindupean nobleziaren eta apaizteriaren biltzarrak egon bazeuden, nahiz eta bi estatuek erabakiak bereizita hartu.


[[Filipe Ederra]]ren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Orokorrak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko. Denborak aurrera egin ahala dirua izango zen deialdia egiteko ziorik garrantzitsuena.
[[Filipe Ederra]]ren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Orokorrak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko: denborak aurrera egin ahala, dirua izan zen deialdia egiteko zio nagusia.


Zentzu batean, Estatu Orokorren osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta Hirugarren Estatukoak, (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, haien benetako boterea denborarekin aldatzen zen. Adibidez, [[XIV. mendea]]n, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen baldin eta justiziaren mailarik altuena bere esku bazegoen, bestela ez. [[Hiribildu]] pribilegiodunek bere buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Orokorrak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.
Neurri batean, Estatu Orokorren osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta Hirugarren Estatukoak, (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, urteak joan, urteak etorri, haien benetako boterea aldatuz joan zen. Adibidez, [[XIV. mendea]]n, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen, baldin eta justiziaren mailarik altuena haren esku bazegoen, bestela ez. [[Hiribildu]] pribilegiodunek beren buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Orokorrak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.


Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar biltzen ziren zenbait errege zergak iraunkor bihurtzeko joera izan zuten, Estatu Orokorrek eginiko bozketak gorabehera. Esate baterako, [[Joanes II.a Frantziakoa|Frantziako Jean II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtetan erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Orokorrek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderiz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak, ''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]], iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzuetan Estatu Orokorren baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).
Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar biltzen ziren zenbait errege zergak iraunkor bihurtzeko joera izan zuten, Estatu Orokorrek eginiko bozketak gorabehera. Esate baterako, [[Joanes II.a Frantziakoa|Frantziako Jean II.a]] ingelesek atzeman zutenean, hogei urtean erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Orokorrek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderioz, [[XV. mendea]]ren bigarren erdirako, zerga nagusiak (''[[taille]]'' izenekoa, laguntzak eta [[gabela]]) iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzuetan Estatu Orokorren baimena emanda (hala, [[1437]]an laguntzen kasuan).


[[Luis XI.a Frantziakoa|Louis XI.aren]] heriotzaren ostean, hiru ordenetako ordezkariak elkarlanean aritu ziren zergak berresteko eskubidea berriro eskuratzeko. ''Taille'' zeritzona bi urtetarako bakarrik bozkatu zuten, eta aldi berean [[Karlos VII.a Frantziakoa|Charles VII.aren]] erregealdiaren amaieran iritsi zen maila jaitsi zuten. Halaber, bi urte horiek amaitu aurretik erregeak deitu behar zituen zina lortu zuten, baina hitza ez zen gorde, eta [[1560]]ra arte ez zituzten berriro deitu.
[[Luis XI.a Frantziakoa|Louis XI.aren]] heriotzaren ostean, hiru ordenetako ordezkariak elkarlanean aritu ziren zergak berresteko eskubidea berriro eskuratzeko. ''Taille'' zeritzona bi urtetarako bakarrik bozkatu zuten, eta aldi berean [[Karlos VII.a Frantziakoa|Charles VII.aren]] erregealdiaren amaieran iritsi zen maila jaitsi zuten. Halaber, bi urte horiek amaitu aurretik erregeak deitu behar zituen zina lortu zuten, baina hitza ez zen gorde, eta [[1560]]ra arte ez zituzten berriro deitu.

19:46, 1 maiatza 2015ko berrikusketa

Estatu Orokorrak irekitzeko eguna, 1789ko maiatzaren 5ean.

Estatu Orokorrak[1][2] (frantsesez: États Généraux) Antzinako Erregimeneko Frantzian erresumako klase (edo estatu) guztien biltzarra zen. Erregeak ezohiko egoeretan biltzen zituen, krisialdi politikoren bati edo gerraren bati aurre egiteko, edota arlo militarrean edo zergetan laguntzeko. Parlamentuek ez bezala, Estatu Orokorrek ez zuten inolako gaitasunik legeen edo justiziaren arloan, eta ez dira biak nahastu behar.

Frantziako Filipe IV.ak sortu zituen 1302an, bere erabakiek legitimazio handiagoa izan zezaten, aita santuak emandako Ausculta fili izeneko buldaren aurka. Hastapenean, apaizteria, noblezia eta hiri onen ordezkariak biltzen zituzten, eta, 1484ra arte, oïl hizkuntzako eta oc hizkuntzako lurraldeek Estatu Orokor bereziak zituzten. Frantzian 1789ra arte segi zuten biltzen. Azkenak, Louis XVI.ak deitu zituen Estatuaren zorra kitatzeko, baina ekainaren 27ko Pilotalekuko Zinaren ostean, Biltzar Nazionalak ordeztu zituen Estatu Orokorrak.

Antzeko biltzarrak Herbeheretan (Estatu Orokorrak), Ingalaterran (Parlamentua), Eskozian (Parlamentua), Nafarroan (Gorteak) edo Germaniako Erromatar Inperio Santuan (Dieta), besteak beste, sortu ziren zio berdintsuak zirela medio. Izan ere, erregeen (edo nobleen) botereak, zabaltzean, sistema feudalaren oztopoa topatu zuen. Feudalismoaren indarrekin elkarlanean aritu behar izan zuten haiengandik laguntza eta aholkua (auxilium et consilium latinez) lortzeko.

Estatu Orokorrak Erdi Aroan

Estatu Orokorren lehen biltzarra 1302an gertatu zen, Frantziako Filipe IV.ak deituta. Horren aurretik, hanbait aurrekarik lehenengo pausoak eman zituzten. Hiribildu nagusietako ordezkariak zenbaitetan erregeak bilduak ziren jadanik; Filipe III.aren agindupean nobleziaren eta apaizteriaren biltzarrak egon bazeuden, nahiz eta bi estatuek erabakiak bereizita hartu.

Filipe Ederraren eta Bonifazio VIII.aren arteko gatazkak ekarri zituen 1302ko Estatu Orokorrak. Kinka larri horretan, erregeak hiru estatuen aholkua jaso nahi zuen. Erregealdi horretan beste batzuetan deitu zituen erregeak, laguntza edo dirua emateko: denborak aurrera egin ahala, dirua izan zen deialdia egiteko zio nagusia.

Neurri batean, Estatu Orokorren osaketa beti berbera izan zen. Lehen Estatuko kideak (apaizak), Bigarren Estatukoak (nobleak), eta Hirugarren Estatukoak, (gainerakoak) biltzen zituen beti. Nolanahi ere, urteak joan, urteak etorri, haien benetako boterea aldatuz joan zen. Adibidez, XIV. mendean, erregeak ezin zuen zerga orokorrik sortu. Koroaren menpe zuzeneko lurraldeetan ere, horrelakorik egin zezakeen, baldin eta justiziaren mailarik altuena haren esku bazegoen, bestela ez. Hiribildu pribilegiodunek beren buruari zergak jartzeko eskubidea zeukaten. Beraz, zerga orokorrak biltzeko, jaun eklesiastiko eta laikoen zein hiribilduen baimena behar zuen erregeak. Diru-laguntza horiek epe labur baterakoak izanda, Estatu Orokorrak nahiko maiz deitzen zituzten, eta erregeen gaineko boterea ez zen makala.

Alabaina, XIV. mendeko bigarren erdian, Koroaren menpeko lurralde osoan zehar biltzen ziren zenbait errege zergak iraunkor bihurtzeko joera izan zuten, Estatu Orokorrek eginiko bozketak gorabehera. Esate baterako, Frantziako Jean II.a ingelesek atzeman zutenean, hogei urtean erreskatea ordaintzeko beharrezko zergak bildu ziren Estatu Orokorrek inolako bozketarik egin ez zutela, nahiz eta urte horietan batzartu. Denboraren poderioz, XV. mendearen bigarren erdirako, zerga nagusiak (taille izenekoa, laguntzak eta gabela) iraunkor bilakatu ziren Koroaren onurarako, batzuetan Estatu Orokorren baimena emanda (hala, 1437an laguntzen kasuan).

Louis XI.aren heriotzaren ostean, hiru ordenetako ordezkariak elkarlanean aritu ziren zergak berresteko eskubidea berriro eskuratzeko. Taille zeritzona bi urtetarako bakarrik bozkatu zuten, eta aldi berean Charles VII.aren erregealdiaren amaieran iritsi zen maila jaitsi zuten. Halaber, bi urte horiek amaitu aurretik erregeak deitu behar zituen zina lortu zuten, baina hitza ez zen gorde, eta 1560ra arte ez zituzten berriro deitu.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Frantziako Estatu Orokorrak Aldatu lotura Wikidatan
  1. «Euskal Herriko Foru-sistema», Elkar argitaletxearen webgunea.
  2. «Estatu Orokorrak», Elhuyar.