Araba parkea: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t Joxemai wikilariak «Arabako parkea» orria «Araba parkea» izenera aldatu du |
(Ez dago alderik)
|
17:28, 7 maiatza 2015ko berrikusketa
Arabako parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Gipuzkoa |
Udalerria | Donostia |
Koordenatuak | 43°18′44″N 1°58′47″W / 43.31235°N 1.9798°W |
Araba parkea Gipuzkoako Amara auzoan dagoen parke bat da, Urbieta eta Prim kaleen amaieratik zabaltzen dena, Antso Jakitunaren hiribideraino. Ekialdean Urumea ibaia du, Mundaiz zubiaren ondoan. Guztira 12.000 metro karratuko azalera du. Parkeko zuhaitzen artean, haurrentzako hainbat kulunka dago. Parkearen diseinuan herritarrek auzoko gazte nahiz adinekoek parte hartu zuten. Ertz batean, Maria Kristina Austriakoa erreginaren omenez egindako eskultura multzo bat dago.
Frankismoaren garaian "Parque de la Columna Sagardía" izena hartu zuen, Jose María Sagardía espainiar militar frankistaren omenez; hain zuzen, haren tropek tiro-praktikak egin zituzten parkearen inguruetan Espainiako Gerra Zibilean.