Myriapoda: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
tNo edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
| taxon= Myriapoda
| taxon= Myriapoda
| authority = [[Pierre André Latreille|Latreille]], 1802
| authority = [[Pierre André Latreille|Latreille]], 1802
| subdivision_ranks = [[Class (biology)|Classes]]&nbsp;<ref>{{ITIS |taxon=Myriapoda |id=563885}}</ref>
| subdivision_ranks = Klaseak&nbsp;<ref>{{ITIS |taxon=Myriapoda |id=563885}}</ref>
| subdivision =
| subdivision =
* [[Chilopoda]]
* [[Chilopoda]]

10:36, 31 maiatza 2015ko berrikusketa

Myriapoda
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
Subfiluma Myriapoda
Latreille, 1802
Azpibanaketa
Datu orokorrak
MugimenduaErrodadura

Myriapoda artropodoen barneko azpifilum bat da, ehunzango, milazangok eta bestelakoak barnebiltzen diteuna. 13.000 espezie identifikatu dira, guztiak lur-lehortarrak. Euren izenaren arabera 10.000 hanka dituztela aditzera ematen den arren hanka gehien dituen miriapodoak 750 ditu (Illacme plenipes) eta batzuek hamar baino gutxiago ere badituzte. Fosilik zaharrenak Siluriarrean aurkitu dira, nahiz eta badirudien Kanbriarrean sortu zirela.

Myriapodoek antena pare sinple bat dute eta kasu gehienetan begi bakunak. Ahoaren parteak buruaren azpialdean daude, labrum eta epistoma batekin goiko ezpainean eta maxila pare bat beheko ezpainean. Ahoaren barruan barail pare bat dute. Myriapodoek espirakuloetatik hartzen dute arnas, intsektuek duten sistemaren antzera. Bihotz tubular handia dute gorputzan zehar, baina odol tutu gutxi.

Miriapodoen barnean lau klase daude egun: diplopodoak (Diplopoda), pauropodoak (Pauropoda), sinfiloak (Symphyla) eta kilopodoak (Chilopoda):

  • Diplopodoek bi hanka-pare dituzte segmentu bakoitzean, leku hezeetan bizi dira, belarra jaten dute eta gorputza beregain biribiltzeko gaitasuna dute.
  • Pauropodoek hanka-pare gutxi dituzte, 11 gehienera; itsuak dira, eta harrien azpian bizi dira.
  • Sinfiloak kolorgeak dira, belarra jaten dute eta harrien azpian bizi dira.
  • Xilopodoek gorputz luze zapala dute, segmentu bakoitzean hanka-pare bakarra duena, haragijaleak dira eta kako pozoitsuak dituzte.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Myriapoda Aldatu lotura Wikidatan