Gaztelania: berrikuspenen arteko aldeak
tNo edit summary |
t Vicent.Dissident (eztabaida) wikilariaren 4947412 berrikuspena desegin da |
||
222. lerroa: | 222. lerroa: | ||
== Historia == |
== Historia == |
||
[[Fitxategi: |
[[Fitxategi:Linguistic map Southwestern Europe.gif|thumbnail|400px|right|Europako hego-mendebaldeko hizkuntzen garapena, tartean gaztelaniarena, erakusten duen mapa kronologikoa.]] |
||
[[Antzinako gaztelania]] [[Erdi Aroa]]n [[Kantabria]] aldean hitz egiten zen [[latin]]aren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat [[arabiera]]rena, baina [[bisigodo]]en [[aleman]]ierarena, edo aurreko sustrai iberiarrena ere bai. [[Euskara]]k ere eragina izan zezakeen (b eta v-ren arteko nahasketa, hasierako f-ren galera...), baina gaia hau finkatzeke dago. |
[[Antzinako gaztelania]] [[Erdi Aroa]]n [[Kantabria]] aldean hitz egiten zen [[latin]]aren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat [[arabiera]]rena, baina [[bisigodo]]en [[aleman]]ierarena, edo aurreko sustrai iberiarrena ere bai. [[Euskara]]k ere eragina izan zezakeen (b eta v-ren arteko nahasketa, hasierako f-ren galera...), baina gaia hau finkatzeke dago. |
||
20:02, 9 ekaina 2015ko berrikusketa
Gaztelania edo espainiera[1] (castellano, español) hizkuntza erromantze bat da, iberiar taldekoa. Erdi Aroko Gaztelako Erresuman sortu zen, latin arruntak bertako hizkuntzekin izandako ukipen-egoeraren ondorioz. Horrela bada, espainierak euskararen hainbat ezaugarri fonetiko bereganatu ditu (bost bokaleko sistema, hasierako "f"-a galtzea...).
Munduan 500 milioi pertsonak ama hizkuntza dute. Espainia eta Latinoamerikaren ia estatu guztietan hizkuntza ofiziala da. Ama hizkuntza moduan munduko bigarren hizkuntza erabiliena da, txineraren atzetik. Bigarren hizkuntzatzat dutenak kontuan hartuz (600 milioi pertsona), munduko laugarren hizkuntza da; txinera, ingelesa eta hindiaren atzetik.
Gaztelaniaren lurralde eremua
Hona hemen gaztelania hiztun gehien dituzten Estatuen zerrenda:
Alfabetikoki sailkatuta | Lehen hizkuntza duten hiztunen kopuruaren arabera |
---|---|
|
|
Hiztegi laburra
- derecha: eskuin
- izquierda: ezker
- abajo: behera
- piedra: harri
- bien: ongi
- mal: gaizki
- al lado: ondoan
- hola: kaixo
- buenos días: egun on
- buenas tardes: arratsalde on
- buenas noches: gabon
- adiós: agur
- saludar: agurtu
- despedirse: agurtu
- ¡hasta la vista!: hurren arte!
- ¡hasta luego!: gero arte!
- por favor: mesedez, arren
- ¿qué tal?: zer moduz?
- bien, ¿y tú?: ongi/ondo, eta zu?
- lo siento, perdón: barkatu
- ¿qué hora es?: zer ordu da?
- eres muy guapo/guapa: oso polita zara
- muchas gracias: eskerrik asko
- de nada: ez horregatik
- te quiero: maite zaitut
- feliz: pozik
- triste: goibel
- enfadado/a: haserre
- aburrido/a: aspertuta
- sí: bai
- no: ez
- no entiendo: ez dut ulertzen
- no fumar: ez erre
- agujero: zulo
- caserío: baserri
- ratoncillo: sagutxo
- perro: zakur
- gato: katu
- pan: ogi
- panadería: okindegi
- comida: janari
- desayuno: gosari
- almuerzo: bazkari
- cena: afari
- calle: kale
- fiesta: jai
- parranda: parranda
- boina: txapel
- felicidades: zorionak
- amigo/amiga: lagun
- madre: ama
- padre: aita
- padres: gurasoak
- abuelo: aitona
- abuela: amona
- hijo: seme
- hija: alaba
- hermano: anaia edo neba
- hermana: arreba edo ahizpa
- casa: etxe
- dinero: diru
- deporte: kirol
- nuevo: berri
- viejo: zahar
- nombre: izen
- apellido: deitura
- pueblo: herri
- ciudad: hiri
- monte: mendi
- llanada: lautada
- valle: haran
- mar: itsaso
- río: ibai
- sol: eguzki
- nube: hodei
- viento: haize
- cielo: zeru
- estrella: izar
- marte: marte
- venus: artizar
- luna: ilargi
- lluvia: euri
- nieve: elur
- granizo: txingor
- flor: lore
- zurrón: zorro
- muchacho: mutil
- muchacha: neska
Historia
Antzinako gaztelania Erdi Aroan Kantabria aldean hitz egiten zen latinaren aldaera izan zen. Beste hizkuntza batuen eragina jaso zuen, batik bat arabierarena, baina bisigodoen alemanierarena, edo aurreko sustrai iberiarrena ere bai. Euskarak ere eragina izan zezakeen (b eta v-ren arteko nahasketa, hasierako f-ren galera...), baina gaia hau finkatzeke dago.
Errekonkistaren garaian, Iberiar Penintsulan zehar hedatu zen Gaztelako Erresuma bera hedatu ahala. Kontsonanteen birdoitze baten ondoren, egungo egitura sortu zuen.[2] XVI. mendetik aurrera Espainiar Inperioa Ameriketara eta Asiara hedatzean, gaztelania ere zabaldu zen. Hastapenean bertako hizkuntzak errespetatu baziren ere, XVIII. mendetik aurrera gaztelaniaren erabilpena inposatuz joan zen. XIX. mendean Ameriketako herrialdeek independentzia lortu zutenean, elite berriek gaztelania areago zabaldu zuten nazioaren batasuna indartzearren.
Gaztelaniaren lehenengo gramatika 1492ko da, Antonio de Nebrijak idatzia, Europako hizkuntza moderno baterako egin zen lehena. Hizkuntzaren Errege-Akademia 1713an sortu zen "gaztelaniaren hitzak eta esapideak erarik zuzenenean, dotorenean eta garbienean finkatzeko".
Egungo egoerari dagokionez, gaztelania 21 herrialdetan da hizkuntza ofiziala hiru kontinentetan (Europan Espainian, Afrikan Ekuatore Ginean eta gainerakoak Amerikan). Mundu osoan 329 milioi lagun mintzatzen dira gaztelaniaz ama hizkuntza gisa.
Ikus, gainera
- Gaztelaniazko literatura.
- Espainiako hizkuntzak
- Euskal Herriko hizkuntzak
- Espainiar kreolerak
- Chamorroa
Erreferentziak
- ↑ Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .. Euskaltzaindiak Hiztegi Batuan izen biak onartzen ditu. Sinonimoak dira. Gaztelera hitza onartu arren, gaztelania hobesten du.
- ↑ Cano, Rafael. (2005). Historia de la lengua española. Bartzelona: Ariel Lingüística.
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaztelania |
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu. |
- (Gaztelaniaz) Espainiako Errege Akademiaren webgunea
Europar Batasuneko hizkuntza ofizialak | ||
---|---|---|
Alemana · Bulgariera · Daniera · Errumaniera · Eslovakiera · Esloveniera · Estoniera · Finlandiera · Frantsesa · Gaelera · Gaztelania · Greziera · Hungariera · Ingelesa · Italiera · Letoniera · Lituaniera · Maltera · Nederlandera · Poloniera · Portugesa · Suediera · Txekiera |