Katalan: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:
[[Erromantizismo]]aren garaian lehenengo eztanda kulturala gertatu zen, [[Pere Mata]] eta [[Joaquín Rubió i Ors]] idazleekin, besteak beste. Jarraian, [[Renaixença]] izeneko mugimendu handiak [[Jacint Verdaguer]] eta [[Bonaventura Carles Aribau]]eta beste asko izan zituen partaide.
[[Erromantizismo]]aren garaian lehenengo eztanda kulturala gertatu zen, [[Pere Mata]] eta [[Joaquín Rubió i Ors]] idazleekin, besteak beste. Jarraian, [[Renaixença]] izeneko mugimendu handiak [[Jacint Verdaguer]] eta [[Bonaventura Carles Aribau]]eta beste asko izan zituen partaide.


[[XX. mendea]]ren hasieran [[Pompeu Fabra]] hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,[[1932]]an ''"Diccionari General de la Llengua Catalana"'' delakoa eginez. Literatura arloan [[Joan Maragall]], [[Josep Carner]], [[Joan Salvat-Papasseit]], [[Carles Riba]], [[Salvador Espriu]], [[Josep Maria de Segarra]], [[Josep Pla]] eta [[Mercè Rodoreda]] nabarmendu ziren.
[[XX. mendea]]ren hasieran [[Pompeu Fabra]] hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,[[1932]]an ''"Diccionari General de la Llengua Catalana"'' izeneko hiztegiaz. Literatura arloan [[Joan Maragall]], [[Josep Carner]], [[Joan Salvat-Papasseit]], [[Carles Riba]], [[Salvador Espriu]], [[Josep Maria de Segarra]], [[Josep Pla]] eta [[Mercè Rodoreda]] nabarmendu ziren.


[[File:Linguistic map Southwestern Europe.gif|thumb|right|300px]]
[[File:Linguistic map Southwestern Europe.gif|thumb|right|300px]]
38. lerroa: 38. lerroa:
[[Espainiako trantsizioa|Espainiako Trantsizio Demokratikoaren]] ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. [[TV3]] hasi zen emititzen [[1983]]an, besteak beste.
[[Espainiako trantsizioa|Espainiako Trantsizio Demokratikoaren]] ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. [[TV3]] hasi zen emititzen [[1983]]an, besteak beste.


Azkenik, [[2005]]ean onartu zuten ".cat" izeneko [[Interneteko domeinu]]a, eta hala, katalana munduko lehenengo hiztun komunitatea bihurtu zen horrelakorik lortzen zuena.
Azkenik, [[2005]]ean onartu zuten ".cat" izeneko [[Interneteko domeinu]]a, eta hala, horrelakorik lortzen zuen munduko lehenengo hiztun komunitate bihurtu zen katalana.


== Katalanaren geografia ==
== Katalanaren geografia ==

13:36, 11 ekaina 2015ko berrikusketa

Katalana
català — valencià
Datu orokorrak
Lurralde eremuaAndorra, Espainia, Frantzia eta Italia
Hiztunak11,5 milioitik gora; haietako 9,5 milioi hiztun aktiboak [1]
OfizialtasunaAndorra, Valentziako Erkidegoa, Balear Uharteak, Katalunia, Alguer
Aragoiko berezko hizkuntza[2]
EskualdeaAlguer, Andorra, Balear Uharteak, El Carxe, Ipar Katalunia, Katalunia, Sartaldeko Zerrenda, Valentziako Erkidegoa
AraugileaInstitut d'Estudis Catalans
Acadèmia Valenciana de la Llengua
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
indoeuropar hizkuntzak
hizkuntza italikoak
hizkuntza erromantzeak
italo-mendebaldeko hizkuntzak
mendebaldeko hizkuntza erromantzeak
hizkuntza galo-iberiarrak
hizkuntza galo-erromantzeak
Hizkuntza okzitaniar-erromantzeak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiasubjektu aditza objektua, silabadun hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza fusionatzailea, noun-adjective (en) Itzuli, hizkuntza azentuala, azentua, hizkuntza sintetikoa eta pro-drop language (en) Itzuli
Denbora gramatikalaksimple present (en) Itzuli, present perfect (en) Itzuli, past imperfect (en) Itzuli, pluperfect (en) Itzuli, preterite (en) Itzuli, past anterior (en) Itzuli, simple future (en) Itzuli, geroaldi burutua, conditional present (en) Itzuli eta conditional perfect (en) Itzuli
Modu gramatikalaksubjuntiboa, indikatiboa, agintera eta baldintzazko modua
Genero gramatikalakgenero maskulinoa eta genero femeninoa
Kasu gramatikalaknominatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1ca
ISO 639-2cat
ISO 639-3cat
Ethnologuecat
Glottologstan1289
Wikipediaca
Linguasphere51-AAA-e
ASCL2301
Linguist Listcat
IETFca

Katalana[3] latinetik datorren hizkuntzetako bat da, 9.500.000 milioi lagunek hitz egiten dutena (4,5 milioi inguruak etxeko hizkuntza edukita). Hiztunen geografiak 68.000 km² inguru hartzen ditu, Katalan Herriek hartzen dutena, eta valentziera eta mallorkera ditu dialekto nagusiak.

Ofizialtasun maila desberdinak ditu lurraldeen arabera, eta hizkuntza gutxitua den arren, munduko mintzatuenetarikoa da gutxituetan.

Historia

Organyà-ko homiliak, katalanez idatzitako literatura-testu zaharrenetarikoak (XII-XIII. mendeak).

XII. mendekoak dira hiztunen lehenengo lekukotza idatziak, zehazki "Forum ludicum" eta "Organyako Homiliak" izeneko testuen zati batzuk. Hurrengo mendeetakoak, Ramon Llull eta Ausias March egile handiak azpimarratzekoak dira.

Erromantizismoaren garaian lehenengo eztanda kulturala gertatu zen, Pere Mata eta Joaquín Rubió i Ors idazleekin, besteak beste. Jarraian, Renaixença izeneko mugimendu handiak Jacint Verdaguer eta Bonaventura Carles Aribaueta beste asko izan zituen partaide.

XX. mendearen hasieran Pompeu Fabra hizkuntzalariak eredu batua sortzeko prozesua abiatu zuen,1932an "Diccionari General de la Llengua Catalana" izeneko hiztegiaz. Literatura arloan Joan Maragall, Josep Carner, Joan Salvat-Papasseit, Carles Riba, Salvador Espriu, Josep Maria de Segarra, Josep Pla eta Mercè Rodoreda nabarmendu ziren.

Frankismoaren sasoian, "Nova Cancó" musika mugimenduak piztu zituen hainbat hiztun eta eragina eduki zuen Kataluniatik kanpo ere bai, Euskal Herrian. Izen handien artean Joan Manuel Serrat, Lluis Llach, Maria del Mar Bonet eta Raimon ditugu.

Espainiako Trantsizio Demokratikoaren ondoren, hizkuntza normalizatzeko legea egin zuten, hezkuntzan eta hedabideetan katalana sartuz. TV3 hasi zen emititzen 1983an, besteak beste.

Azkenik, 2005ean onartu zuten ".cat" izeneko Interneteko domeinua, eta hala, horrelakorik lortzen zuen munduko lehenengo hiztun komunitate bihurtu zen katalana.

Katalanaren geografia

Lau herrialdetan mintzatzen da:

  • Andorra, bertakoa da eta hizkuntza ofizial bakarra da.
  • Espainia:
    • Katalunia: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto anitz daude erkidegoaren barruan.
    • Balear Uharteak: bertakoa da eta gaztelaniarekin bat, koofiziala. Dialekto balearra mintzatzen da baina batasunik gabekoa da, azpidialekto asko baititu.
    • Valentziar Erkidegoa: bertakoa da eta ofizialki eta generikoki, "valencià" edo "valentziera" dialektoaz hitz egiten da. Batasunik gabekoa da, erkidegoan hiru azpidialekto baitaude. Berez, Castelló-n mintzatzen den valentzierak Lleida eta Tarragonako katalanarekin parekotasun handiak ditu. Eremu hartan, valentziera biztanleriaren % 40,1en ohiko hizkuntza da; aldiz, Valentziar Erkidego osoan, biztanleen % 25en ohiko hizkuntza da, gutxi gorabehera.
    • Aragoiko ekialdea(Sartaldeko Zerrenda): La Litera eta El Matarraña eskualdeek osatutako eremua da eta biztanleen % 90ek baino gehiagok darabil. Ez da ofiziala; hala ere, 1990etik onarpen handiagoa jaso du erkidegoko legeen arabera.
    • Murtziako El Carche eskualdea: ofizialtasunik gabea, 500 bat lagunek darabilte.
  • Frantzia: Aintzinako Rosselló eta Cerdanya eskualdeetan (Ipar Katalunia moduan ere ezagunak), gaur egungo Ekialdeko Pirinioak departamentuaren zatirik handiena osatzen duten lurraldeetan. 2008ko abenduaz geroztik, koofiziala da, frantsesarekin batera; dena dela, frantsesaren aurrean atzerapen handia pairatu du, biztanleen % 3.5ek soilik hitz egiten dute.

Eremu linguistiko osoa bildu nahi duen izena "Països Catalans" da, XIX. mendearen amaieran Joan Fuster idazle ospetsuak sortua, "Nosaltres, els valencians" (Gu, valentziarrak) bere liburuan.[4]

Lexikoa

  • Latinaren etortzea baino lehenagoko hitzak
  • Grekotikako hitzak
  • Araberaren ekarpena

Hizkuntza ofizialtzat duten eskualdeetan

Eskualdea Ulertzen dute Hitz egiten badakite
Katalunia 6.502.880 5.698.400
Valentziako Erkidegoa 3.448.368 2.407.951
Balear Uharteak 852.780 706.065
Andorra 62.013 57.395
Alguer 34.525 26.000
Ipar Katalunia 256.583 145.777
GUZTIRA 12.257.149 9.041.588

Ofizialtasunik gabeko eskualdeetan

Eskualdea Ulertzen dute Badakite hitz egiten
Sartaldeko Zerrenda 50.406 49.398
El Carxe (Murtziako Erkidegoa) Daturik gabe Daturik gabe
Munduko beste eskualdeak Daturik gabe 350.000
GUZTIRA 404.406 399.398

Guztira

Eskualdea Ulertzen dute Badakite hitz egiten
Herri Katalanak 11.207.555 9.090.986
Munduko beste eskualdeak +350.000? 350.000
GUZTIRA 11.557.555 9.440.986

Dialektologia

Sakontzeko, irakurri: «Katalanaren dialektoak»

Mendebaldeko Dialektoak

  • Ipar-mendebaldeko katalana
    • Ribagorzarra
    • Pallarera
    • Lleidarra
  • Hegoaldeko katalana edo Iparraldeko valentziera
    • Tortosiera
    • Matarrainera
    • Maestrazgoko valentziera
  • Valentziera
    • Planako valentziera
    • Erdialdeko valentziera
    • Hegoaldeko valentziera
    • Mallorkera

Ekialdeko dialektoak

Katalunieraren dialektoen mapa

Literatura

Sakontzeko, irakurri: «Katalanezko literatura»

Organyako Homiliak dira idatzitako dokumentu literariorik zaharrenak: adituen arabera, 1080 eta 1095 urte bitartekoak dira. Itun Berriaren predikura bideratutako sermoi-liburu bateko atalak dira.

Idazleen artean, ospetsuenak dira, beste batzuen artean, Ramon Llull, Ausias March eta Salvador Espriu.

Musika

Sakontzeko, irakurri: «Katalanezko musika»

Azpimarratzekoak dira Raimon, Joan Manuel Serrat, Maria del Mar Bonet eta Lluis Llach abeslariak.

Taldeen artean, Els Pets eta Sopa de Cabra ezagunenak dira.

Hedabideak

Ekimenak

1993tik urtero antolatzen dute Correllengua izeneko lasterketa aldarrikatzailea, Korrikaren eredua hartuta.

Erreferentziak

  1. http://www.ethnologue.com/ethno_docs/distribution.asp?by=size
  2. (Gaztelaniaz) 10/2009 Legea, abenduaren 22koa, Aragoiko berezko hizkuntzak erabili, babestu eta bultzatzeko. Aragoiko Boletin Ofiziala, 252. zkia., 2009ko abenduaren 30a"
  3. 53. araua - Munduko estatuetako hizkuntza ofizialak. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-12-14).
  4. (Katalanez) Fuster, Joan. Questió de noms. (Noiz kontsultatua: 2010-02-09).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katalan Aldatu lotura Wikidatan
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.