Gottfried Wilhelm Leibniz: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
33. lerroa: 33. lerroa:
[[Kategoria:1646ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1646ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1716ko heriotzak]]
[[Kategoria:1716ko heriotzak]]
[[Kategoria:Aforismoegileak]]

13:52, 11 ekaina 2015ko berrikusketa

Gottfried Wilhelm von Leibniz

Gottfried Wilhelm Leibniz (Leipzig, 1646 - Hannover, 1716) matematikari eta filosofo arrazionalista alemaniarra izan zen.

1661. urtean, legeak ikasteko asmoz, bere jaioterriko unibertsitatean sartu zen eta bi urte geroago Jena-ko unibertsitatera abiatu zen, non E. Weigelekin ikasi zituen matematikak.

1666. urtean, Leipzig-ko unibertsitateak Leibniz-i doktoretza ematea ukatu zion bere gaztetasuna zela eta, baina Leibnizek Altdorfera abiatu zen eta han eskuratu zuen bere doktoretza. Han, eskaini zioten katedra errefusatu zuen eta 1667. urtean, artzapezpiku elektorearen zerbitzura diplomazialari bezala lan egiten hasi zen, eta gortesau eta elizgizonekin erlazionatu zen.

1672. urtean Parisera bidali zuten, Luis XIV.ak Alemania inbaditu ez zezan konbentzitzeko. Nahiz eta enbaxadan kale egin, Leibnizek 5 urte igaro zituen Parisen, non lan intelektualak garatu zituen. Garai honetan, biderketa, zatiketa eta erro karratuak kalkulatzeko makina bat asmatzeaz gain, kalkulu infinitesimala garatu zuen.

1676. urtean Hannover-ko Duke-aren bibliotekaria izendatu zuten, baina geroxeago Duke-aren aholkulari eta historialaria izan zen.

Arrazionalismoaren ordezkari nagusietarikoena dugu Leibniz. Leibnizek pentsatzen zuen ezagutzen egiak matematiken egi analitikoak hornitzen dituztela. Egi hauekin batera, berezko egiak existitzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gottfried Wilhelm Leibniz Aldatu lotura Wikidatan