Eztebe Zilhoeta: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
'''Etienne de Xiloeta''' ({{lang-fr|Etienne de Silhouette}}; [[Limoges]], [[Frantzia]], [[1709]]ko [[uztailaren 5]]a - [[Bry-sur-Marne]] [[1767]]ko [[urtarrilaren 20]]a) [[Biarritz|Biarriztar]] baten semea, [[Luis XV.a]]ren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, [[silueta]]k deitu izan zirenak, marrazten zituen.

Etienne de Xiloeta. Frantsesez Etienne de Silhouette deitua. Biarriztar baten semea, Frantziako Limoges hirian sortua. Luis XV.aren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, siluetak deitu izan zirenak, marrazten zituen.

=== Bizitza ===
=== Bizitza ===
Étienne de Xiloeta 1709ko uztailaren 5ean sortu zen Limoges hirian. Aita Arnaud de Xiloeta zuen, biarriztarra, eta Frantziako funtzionario kargu handia zuena. Familia honen deitura edo abizena Xiloeta zen, Lapurdiko euskaraz maiz xilueta ahoskatzen dena. Abizen hau Euskal Herri osoan zabalduta dago Zuloeta formarekin eta xiloz edo zuloz beteriko lekua erran nahi du. Frantses grafiaz deformaturik Silhouette idazten zuten.

Étienne semea, aitaren bidetik abiaturik, Orleans etxeko kantziler edo zigiluzaina izatera iritsi zen, horretarako Madame de Pompadour-en laguntza handia ukan zuelarik. 1759ko martxotik azarora, Luis XV.aren erregetzaren garaian, finantza kontrolatzaile izan zen. Kargu berri horretan buru-belarri aritu zen, erresumako finantzak bideratu eta modernizatu nahian. Noble eta aberatsen salbuespen fiskalen aurka borrokatu zen eta errege pentsioak ezabatzen ahalegindu. Ber denboran, oinarrizko laborarien zergak jaisten saiatu zen. Jarduera hauek nobleziaren aurkakotasun handia ekarri zioten.

Étienne txinatar erako irudien zalea zen. Bazuen argiontzi berezi bat eta horren bidez, bere irudia, adiskideena eta baita zenbait gonbidatuena ere lantzen zituen. Irudi horietan soslaia bakarrik agertzen zen, garai hartako orrazkeraz eta apaindurez horniturik. Hondoa beti beltzean agertzen zelarik. Zaletasun honek bere deituraren hedatzea ekarri zuen, jendea soslai horiei silueta deitzen hasi baitzitzaien, eta izen horrekin iritsi dira Europako mintzaira gehienetara, baita euskarara ere.

15. lerroa: 14. lerroa:
=== Kanpo loturak ===
=== Kanpo loturak ===
* Joseba Aurkenerena: Etienne de Xiloeta. Elinberri.eus [http://www.elinberri.eus/joseba-aurkenerena-barandiaran1.html]

[[Kategoria:Limogestarrak]]
[[Kategoria:1709ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1767ko heriotzak]]

13:32, 24 ekaina 2015ko berrikusketa

Etienne de Xiloeta (frantsesez: Etienne de Silhouette; Limoges, Frantzia, 1709ko uztailaren 5a - Bry-sur-Marne 1767ko urtarrilaren 20a) Biarriztar baten semea, Luis XV.aren erregetzaren denboran finantza kontrolatzaile izan zen. Argiontzi baten laguntzaz irudi estilizatuak, siluetak deitu izan zirenak, marrazten zituen.

Bizitza

Étienne de Xiloeta 1709ko uztailaren 5ean sortu zen Limoges hirian. Aita Arnaud de Xiloeta zuen, biarriztarra, eta Frantziako funtzionario kargu handia zuena. Familia honen deitura edo abizena Xiloeta zen, Lapurdiko euskaraz maiz xilueta ahoskatzen dena. Abizen hau Euskal Herri osoan zabalduta dago Zuloeta formarekin eta xiloz edo zuloz beteriko lekua erran nahi du. Frantses grafiaz deformaturik Silhouette idazten zuten.

Étienne semea, aitaren bidetik abiaturik, Orleans etxeko kantziler edo zigiluzaina izatera iritsi zen, horretarako Madame de Pompadour-en laguntza handia ukan zuelarik. 1759ko martxotik azarora, Luis XV.aren erregetzaren garaian, finantza kontrolatzaile izan zen. Kargu berri horretan buru-belarri aritu zen, erresumako finantzak bideratu eta modernizatu nahian. Noble eta aberatsen salbuespen fiskalen aurka borrokatu zen eta errege pentsioak ezabatzen ahalegindu. Ber denboran, oinarrizko laborarien zergak jaisten saiatu zen. Jarduera hauek nobleziaren aurkakotasun handia ekarri zioten.

Étienne txinatar erako irudien zalea zen. Bazuen argiontzi berezi bat eta horren bidez, bere irudia, adiskideena eta baita zenbait gonbidatuena ere lantzen zituen. Irudi horietan soslaia bakarrik agertzen zen, garai hartako orrazkeraz eta apaindurez horniturik. Hondoa beti beltzean agertzen zelarik. Zaletasun honek bere deituraren hedatzea ekarri zuen, jendea soslai horiei silueta deitzen hasi baitzitzaien, eta izen horrekin iritsi dira Europako mintzaira gehienetara, baita euskarara ere.

Etsai amorratuak zituen nobleak ez ziren baretu Étienne de Xiloetaren kargugabetzea lortu arte. Horrela, 1759ko azaroaren 20an, Étienne de Xiloetak finantza koordinatzaile kargua utzi behar izan zuen. Hurrengo urtean, hau da, 1760an, Bry-sur-Marneko jauregia erosi eta berreraiki zuen. Hor bizi izan zen, bizitza publikotik urrun, 1767. urtean zendu zen arte.

Bitxia bada ere, Étienne de Xiloetaren zaletasunak bere deitura famatua egin zuen, eta Europako hizkuntza guztietara hedatu. Xilo edo zuloetatik soslaietara pasatu zen. Horretaz gain, aipatzekoa da, badela Seychelles uhartedian irla bat Silhouette izena duena. 1609an topatu omen zuten eta Étienne de Xiloetaren omenez horrela bataiatu zuten. Ainitzetan historiaren bideak oker samarrak dira; bide okertu horietako batek xiloeta euskal toponimoa silueta bihurtu zuen.

Kanpo loturak

  • Joseba Aurkenerena: Etienne de Xiloeta. Elinberri.eus [1]