Real Sociedad: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
| webgunea = [http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp www.realsociedad.com] |
| webgunea = [http://www.realsociedad.com/euskera/home/real.asp www.realsociedad.com] |
||
}} |
}} |
||
'''Real Sociedad de Fútbol''' ([[euskara]]z, '''''Reala''''' eta '''''Erreala''''' izenez ezaguna) [[Donostia]]ko eta [[Gipuzkoa]]ko [[futbol]] talde nagusia da. Gaur egun [[Espainiako futbol ligako lehen maila]]ko taldea da. [[2009]]. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean lehen mailara igo zen |
'''Real Sociedad de Fútbol''' ([[euskara]]z, '''''Reala''''' eta '''''Erreala''''' izenez ezaguna) [[Donostia]]ko eta [[Gipuzkoa]]ko [[futbol]] talde nagusia da. Gaur egun, [[Espainiako futbol ligako lehen maila]]ko taldea da. [[2009]]. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean, lehen mailara igo zen, hiru urtez [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailan]] egon ondoren. [[Zubieta (kirol-instalakuntzak)|Zubietako kirol-instalakuntzetan]] entrenatu ohi da. |
||
== Historia == |
== Historia == |
||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
{{sakontzeko|Errealaren ibilbidea Europan}} |
{{sakontzeko|Errealaren ibilbidea Europan}} |
||
* [[1909]]ko [[irailaren 7]]an, ''"[[Club Ciclista San Sebastián|Club Ciclista de San Sebastián]]"'' izenarekin, [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Espainiako Txapelketa]] lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3 |
* [[1909]]ko [[irailaren 7]]an, ''"[[Club Ciclista San Sebastián|Club Ciclista de San Sebastián]]"'' izenarekin, [[Futboleko Espainiako Errege Kopa|Espainiako Txapelketa]] lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3-1 irabazita. [[Irailaren 7]]an jaio zen ofizialki, [[Adolfo Sáenz-Alonso|Adolfo Saenz]] presidente zela. |
||
* [[1910]]eko [[otsailaren 11]]n, [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfonso XIII.a]] Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. Ordu arteko presidente ''Mr. Comet-ek'' ez zuen baztertzea batere gustura onartu eta Errealak beste tituluren bat sekula ez zuela irabaziko iragarrik zuen. 70 urtez iraun zuen madarikazioak: ''Mr. Comet-en madarikazioa'' deitu zitzaion, Zamorak, 1981ean Gijon-en partiduko azken minutuan amaitu zuen arte. |
* [[1910]]eko [[otsailaren 11]]n, [[Alfontso XIII.a Espainiakoa|Alfonso XIII.a]] Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. Ordu arteko presidente ''Mr. Comet-ek'' ez zuen baztertzea batere gustura onartu eta Errealak beste tituluren bat sekula ez zuela irabaziko iragarrik zuen. 70 urtez iraun zuen madarikazioak: ''Mr. Comet-en madarikazioa'' deitu zitzaion, Zamorak, 1981ean Gijon-en partiduko azken minutuan amaitu zuen arte. |
||
* [[1913]]ko [[urriaren 5]]ean [[Atotxa]] estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izan zena. |
* [[1913]]ko [[urriaren 5]]ean [[Atotxa]] estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izan zena. |
||
59. lerroa: | 59. lerroa: | ||
* [[1967]]ko [[apirilaren 23]]an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, [[Andoni Elizondo]] entrenatzailea zela, ''Puertollanoko igoera'' izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua ''Calvo Sotelo'' taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, [[2007]]an berriz [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi arte. |
* [[1967]]ko [[apirilaren 23]]an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, [[Andoni Elizondo]] entrenatzailea zela, ''Puertollanoko igoera'' izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua ''Calvo Sotelo'' taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, [[2007]]an berriz [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi arte. |
||
* [[1974]]ko [[azaroaren 18]]an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta [[Banik Ostrava]] talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten. |
* [[1974]]ko [[azaroaren 18]]an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta [[Banik Ostrava]] talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten. |
||
* [[1979]]-[[1980|80]] denboraldian Errealak, [[Alberto Ormaetxea]] entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo |
* [[1979]]-[[1980|80]] denboraldian Errealak, [[Alberto Ormaetxea]] entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo urtea arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko, 33. partiduan (azken bigarrenean) Sevillaren aurka galdu zuten 2-1 azken minutuetan, Sevilla 2 gutxiagorekin zela, irabazten baziren ere. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, [[F.C. Internazionale Milano|Milango Inter]]-ren aurka (2-0). |
||
[[Fitxategi:Patxi_erreala_01.jpg|200px|right|thumb|Errealzalea edo zaletu txuri-urdina.]] |
[[Fitxategi:Patxi_erreala_01.jpg|200px|right|thumb|Errealzalea edo zaletu txuri-urdina.]] |
||
98. lerroa: | 98. lerroa: | ||
* '''Lehen ekipamendua''': sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdina; besteetan, urdinak. |
* '''Lehen ekipamendua''': sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdina; besteetan, urdinak. |
||
* '''Bigarren ekipamendua''': behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina izan da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006 |
* '''Bigarren ekipamendua''': behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina izan da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela. |
||
== Ereserkia == |
== Ereserkia == |
12:45, 26 ekaina 2015ko berrikusketa
Ezizena(k) | Txuri-urdinak, Erreala, Errealzaleak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1909ko irailaren 7a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Anoeta edukiera: 32.000 lagun inaugurazioa: 1993 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Txantiloi:EH Jokin Aperribay | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Txantiloi:SCO David Moyes | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | La Liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2014-15 | Lehen maila, 12.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | www.realsociedad.com | ||||||||||||||||||||||||||||||||
|
Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun, Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean, lehen mailara igo zen, hiru urtez bigarren mailan egon ondoren. Zubietako kirol-instalakuntzetan entrenatu ohi da.
Historia
- 1909ko irailaren 7an, "Club Ciclista de San Sebastián" izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3-1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
- 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. Ordu arteko presidente Mr. Comet-ek ez zuen baztertzea batere gustura onartu eta Errealak beste tituluren bat sekula ez zuela irabaziko iragarrik zuen. 70 urtez iraun zuen madarikazioak: Mr. Comet-en madarikazioa deitu zitzaion, Zamorak, 1981ean Gijon-en partiduko azken minutuan amaitu zuen arte.
- 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izan zena.
- 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
- 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2-1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, eta Gipuzkoako Txapelketa erdietsi. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
- 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka. Egun hartan, Bartzelona Errealaren talde madarikatu bihurtu zen (gaur egun hainbat final galdu ditu Errealak Bartzelonaren aurka Bartzelonak Errealaren aurka, inoiz ez.
- 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi") Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen (Errealaren historiako bakarra)
- 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II. Errepublika garaian, "Donostia F.C." izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
- 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
- 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela-eta, Liga bertan behera geratu zen.
- 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladolidi 14-2 irabazi baitzion. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
- 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezaguna.
- 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde geratu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka 3-0 galduta. Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
- 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua lehenengo talderako jokalariak lantzea zuen. Ligako lehen harrobiau zen, bide batez.
- 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.
- 1967ko apirilaren 23an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, Andoni Elizondo entrenatzailea zela, Puertollanoko igoera izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua Calvo Sotelo taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, 2007an berriz bigarren mailara jaitsi arte.
- 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten.
- 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo urtea arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko, 33. partiduan (azken bigarrenean) Sevillaren aurka galdu zuten 2-1 azken minutuetan, Sevilla 2 gutxiagorekin zela, irabazten baziren ere. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2-0).
- 1981eko apirilaren 26an, Gijon-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuan lortutako gol mitikoari esker. Urte haietan, taldearen historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi tartean.
- 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen, aurreko urtean lortutako arrakastaz, Atotxan, zale guztien aurrean eta Athletic-en aurka.
- 1982-83an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Halaber, urte hartan, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoiz egin zuten urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera, gero, Europako txapeldun izango zenaren aurka. Hala ere, espainiar kazetariek gogor astindu zuten, bi partidetan Errealak jasotako epaiketaren aurka.
- 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hura eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
- 1988an Errege Koparen finalera iritsi ziren bigarren aldiz jarraian. FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere txapeldunorde geratu ziren.
- 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoiz egindako urrutiena. Alemaniako Stuttgart taldeak galarazi zien aurrerako bidea.
- 1990eko hamarkada, irteerekin eta berezitasunekin hasi zen: 1989an uda berean, Begiristain, Lopez Rekarte, Bakero, Loren, Iturrino eta Lopez Ufarte aldi berean joan izanak, harrobiko jokalariekin talde sendoa egiteko ezina ikusita, aro berriko lehen atzerritarrak ekartzera behartuta ikusi zen. John Aldridge eta Dalian Atkinson olagarroa izan ziren, bata Liverpool etorria, bestea Sheffield Wendnesday-tik. Horiez gain, Brian Richardson ere etorri zen Arsenaletik, handik urte betera. Bi lehenak aro berriko Errealaren aurrelari aparten artean dira. Richardson atzelariaren mailak, txarra ez bazen ere, ez zuen hobetu etxekoa.
- Hurrengo atzerritarren maila ere ezin hobea izan zen: Carlos Xabier eta Ozeano portugaldarrak lehenik eta Valery Karpin estoniarra eta Meho Kodro bosniarra izan ziren taldean. Taldeak sekula egin dituen erosketa onenen artean hartzen dira denak. Marcus Pürk (austriarra), Yaw (ghanarra) eta Gica Craioveanu (errumaniarra) izan ziren hurrengoak. Lehenengo biek maila benetan makala erakutsi zuten. Errumaniarra aldiz, Darko Kovacevic-ekin baterra, aurrelari bikote beldurgarria sortu zuten 3 urtez eta 1998an UEFAra eraman zituen: 3. postuan amaitu zuten.
- Horiekin batera, Alberto Lopez, Agustin Aranzabal, Loren Juarros (berreskuratua), Javi de Pedro, Andoni Imaz, Kote Pikabea, Aitor Lopez Rekarte, Iñigo Idiakez edo Luis Perez bezalako harrobiko jokalarien hamarkada izan zen. Une beltza gehitu zen, 1995. urtean, Joseba Etxeberria, Athletic-ek erositakoan, Errealak Athletic-ekin harreman guztiak hautsi baitzituen, taldeak zuen aurrelari gazte apartena kendu baitzion (Bittor Alkiza ere, urte bat lehenago gurutzatu zuen A-8a, baina kasu horretan, Toschack-ek bidalita). Gertakari horien aurrean, Errealak Athletic-ek aurkako klausulak ezarri zituen, 5.000 milioi pezetatan (30 milioi euro, 2002. urtetik aurrera).
- Garai horretan, atzerritarren kopurua asko handitu zen, Bosman-en legea zela kausa. Hala ere, ez zen gehiengoen ekarri zituen taldea izan. Garai hartako erosketa emankorrenak Juan Gomez, Ricardo Sa Pinto, Hakan Mild edo Cheito Ramirez izan ziren.
- 2003an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak izan ondoren, denboraldi bikaina egin zuten eta Ligan txapeldunorde izan ziren azkenean, Real Madrid-en atzetik. Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta aipatzeko jokalarien artean Xabi Alonso, Mikel Aranburu, Javi De Pedro, Kovacevic eta Nihat zeuden.
- 2004an, urte asko ondoren Champions Leaguean estreinatzen dira. Lehenengo fasea pasa ondoren(Olinpiacos,Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galduko dute. ligan gorriak pasa zituzten, ere berean. Championseko hamaikakoa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.
- 2006an, errealak aldaketa ugari jasan ditu. Hasteko 5 fitxaje berri egon dira, Gerardo, Malagako lateral ezkerra, Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea, Diego Rivas, Getafeko erdilaria, Fabio Felicio erdilari portugaldarra eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan ziren.
- 2007ko ekainaren 17an, 40 urtez lehenengo mailan aritu ondoren, bigarren mailara jaitsi zen taldea.
- 2008an, Liga guztia igoera postuen atarian egon ondoren, azkenean laugarren geratuz ez zuen igotzea lortu; bigarren urtez jarraian Bigarrengo Mailan lehiatuz.
- 2009an Realak mendeurrena ospatu zuen Real100 zure historia ere bada 1909-2009 lelopean. Ekintza ugari egin ziren eta Mendeurrenaren Partida jokatu zen Real Madrilen aurka.
- 2010eko ekainaren 13an lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
- 2011ean azken jardunaldian salbatu zen Getaferekin jokaturiko partidan.
- 2012an Philippe Montanier entrenatzaile frantziarra eta Europako talde onetako hainbat jokalari ekarri zituen. Jokalari berrien lan eskasak entrenatzailea bera kolokan izan bazuten ere, azkenean erraz salbatu zen eta postu duina eskuratu zuen. Ligako azken partidan Mikel Aranbururen agurra ospatu zuten taldeak eta zaletuek.
- 2013a urte bikaina izan zen eta UEFAko Txapeldunen Ligara sailkatzea lortu zuten.
- 2014an ere bikain aritu da, Txapeldunen Ligan aurrera egin ez arren berriz ere Europarako sailkatu baita. Kopan ere urte askoren ondoren final aurrekoetara iritsi da.
- 2015a gorabeheratsua izan da, aurreko denboraldiaren amaiera kontutan hartuta urtebete egin du kanpoan partidarik irabazi gabe, (azken jardunaldietan garaipen pare bat lortu ditu) eta honek emaitza ona lortzea ekidin dio. Azkenean 12. postuan gelditu da..
Ekipamendua
- Lehen ekipamendua: sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdina; besteetan, urdinak.
- Bigarren ekipamendua: behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina izan da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela.
Ereserkia
1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek Txuri-urdin ereserkia ondu zuen: Txuri-urdin, txuri urdin maitea Txuri-urdin, txuri-urdin aurrera
Gaztedi aupa aupa mutilak!
|
|
2007-2008. urtean Amets Bat ekitaldia sortu zen errealean, gaztediak bere Errealari animatzeko eta jarraitzeko bideratutako ekitaldiez osatua. Honi ere ereserkia egin zitzaion:
|
|
|
|
Egungo jokalariak
2014ko irailren 4an[1]
|
|
Utziak
|
Futbol zelaia
Anoeta
Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaiak 105 m. luzeran eta 70 m. zabaleran ditu. Futbolerako erabiltzeaz gain, atlestismorako ere prestatuta dago.
Errealak partida ofizialak bertan jokatzen ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu (Lasarte ondoan). Bertan, saskibaloi kokalekuak ere badaude, bai eta errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere. UEFAk kategoria goreneko estadio bezala izendatu zuen eta Champions Leagueko final bat antolatzeko gai da.
Antzinako estadioak
- Atotxa: Realeko jarraitzaileen zelairik maitatuena ziur aski eta 75 urtez Real Sociedaden estadioa izan zena.
Jarraitzaileak
CIS erakundeak 2007an egindako inkesta baten arabera, (Osasuna taldearekin berdinduta) Espainiako 11. taldea jarraitzaile kopuruaren arabera. Inkestaren arabera estatuko biztanleria osoaren %1,3 realzalea da eta beste %1,5 Reala gustuko du, baina ez lehen talde bezala.[2]
2008ko martxoan Realaren aldeko 108 peña existitzen ziren eta ondorengoa da banaketa:[3]
- 19 Donostian.
- 46 Gipuzkoan.
- 4 Euskadiko beste lurraldeetan (3 Araba eta 1 Bizkaian).
- 4 Nafarroan.
- 33 Espainian.
- 2 Ipar Euskal Herrian.
Irabazitako txapelketak
Espainiako txapelketak
- Espainiako Lehen Maila (2) :
- Errege Kopa (2) :
- Espainiako Superkopa (1) :
- 1982
Beste txapelketa batzuk
- Gipuzkoako Herrialde Txapelketa (8): 1920, 1921, 1922, 1924, 1926, 1928, 1930, 1931.
Bakarkako sariak
- Pichichi saria (ligako golegilerik onenak):
- Paco Bienzobas, 1929an. Ligaren historiako lehen pitxitxia izan zen.
- Zamora Saria (gol gutxien jasotako atezainak):
- Luis Miguel Arconada, 1980, 1981 eta 1982an.
Markarik onenak
- Partida gehien jokatutakoak
- Alberto "Bixio" Gorriz: 461 partida
- Juan Antonio Larrañaga: 460 partida
- Jesus Mari Zamora: 455 partida
- Gol gehien sartutakoak
- Jesus Mari Satrustegi: 133 gol
- Roberto Lopez Ufarte: 101 gol
- Darko Kovacevic: 92 gol
- Jose Mari Bakero: 91 gol
- Meho Kodro: 81 gol.
- Jesus Maria Zamora: 79 gol.
- Irabazirik handiena (lehen mailan)
- 1933ko martxoaren 19an Racing de Santanderen aurka, 8-0.
- Porrotik handiena (lehen mailan)
- 1967ko irailaren 16an Real Madrilen aurka, 9-1.
- Denbora gehien entrenatzaile bezala
- John Benjamin Toshack: 322 partida
- Alberto Ormaetxea: 238 partida
- Andoni Elizondo: 169 partida
- Espainiako ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra: 38 partida (1978-79 denboraldiko 29. jardunalditik 1979-80 denboraldiko 32. jardunaldira bitartean).
- Partida ofizial batean lorturiko emaitzarik onena lortu zuen 1941ean: Real Sociedad 14 - Valladolid 2.
Taldetik pasatako jokalari nabarmenak
Euskal Herritarrak
Atzerritarrak
Entrenatzaileak
Entrenatzaile nabarmenenak
Taldeko entrenatzaile garrantzitsuenen artean, hasierako urteetan Benito Diaz (1926-1930 eta 1942-1951) azpimarratzekoa da. 13 urtez Erreala zuzentzen egon zen, estatistika bikainarekin. Halaber, 1946an "WM" sistema lehen aldiz erabili zuen Espainiako Ligan.
Andoni Elizondo (1966-1970 eta 1974-1976) izan zen 1967an taldea Lehen mailara igo zuena, bigarren mailan 5 urtez egon ondoren. Denbora aurrera, Erreala mantenduko zen 40 urtez maila gorenean, Elizondok igo zuen urte hartatik 2007 arte.
Alberto Ormaetxeak 1978an hartu zuen taldea, eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. Eibartarrak lortu ditu taldeko inoizko emaitzarik hoberenak, Espainiako futbol liga txapelketa bi aldiz jarraian eskuratuz, 1981 eta 1982an. Halaber, 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.
John Benjamin Toshack galestarrak ordezkatu zuen aulkian, bertan zortzi urtez egonda, tarteka. Berarekin, 1987an Errege Kopa irabazi zuen, eta hurrengo urtean Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen. 1989an UEFA Kopa-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren txuri-urdinak berarekin.
Urte batzuk geroago, Raynald Denoueix frantziarrak kargua hartu zuen, 2002an. Ez zen taldera iritsi momentu errazetan, aurreko urteetan bigarren mailara jaisteko zorian egon baitzen, baina 2003an Ligan txapeldunordea izatea lortu zuen.
Azkenik, onenen artean ere, Rafael Iriondo eta Jose Antonio Irulegi baditugu.
2014ko azaroan David Moyes eskoziarrak Jagoba Arrasate entrenatzaile gisa ordezkatu zuen, aurretik Everton F.C taldean hamaika urtez ibilbide oparoa eta ospea bereganatu eta ondoren Manchester United taldean zortzi hilabetez laburrez eta zorterik gabe jardun zuen entrenatzaile ospetsua.
Zerrenda
Presidenteak
|
|
Beste kirol sailak
- Emakumezkoen belar hockeya: 1932an sortua, sekzio hau izan da guztien artean arrakastatsuena historia osoan, nahiz eta hemen bazter batean agertu. 1992, 1996 eta 2000. urteetako Joko Olinpikoetan Errealeko hainbat jokalarik hartu zuten parte, eta Bartzelonako Olinpiadetan Urrezko Domina ere lortu zuten bost jokalarik Espainiako taldearekin.
- Hiruna aldiz irabazi dituzte hala Liga txapelketa (1992/93, 1997/98 eta 1998/99an) nola Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).
- Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mari Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Aiestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.
- Atletismoa: 1914tik dago martxan sekzioa. Aipatzeko atletak, historian zehar, ondokoak ditugu: Jose Luis Elosegi, Fernando Aguilar, Arantza Vega, Félix Mendizabal, Diego Ordóñez, Jose Luis Falcon, Ramon Cid, Juan Jose Prado eta Mikel Odriozola.
- Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).
- Pilota: Besteak beste, Errealeko hurrengo pilotariek ospea lortu dute historian zehar: Jesus Gurrutxaga, Juan Cruz Artola, Lucio Unanue, Jose Eugenio Fernandez, Ramon Ezkurdia, Oscar Herrera eta Javier Letamendia.
- Urpeko jarduerak: 1968an abiatuak. "Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa" delako zinemaldia antolatzen dute urtero, Europa mailan ezaguna dena.
Erreferentziak
- ↑ Real Sociedad Lehen taldea (Plantilla). 2014.09.04
- ↑ Barómetro de mayo de 2007. Centro de Investigaciones Sociológicas.
- ↑ Peñas de la Real Sociedad. Real Sociedad (Noiz kontsultatua: 10 de febrero de 2010).
Ikus, gainera
- Errealeko presidenteen zerrenda
- Errealeko entrenatzaileen zerrenda
- Euskal derbia
- Errealaren ibilbidea Europan
Kanpo loturak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Sociedad |
Reala | ||
---|---|---|
Kideak: Futbolariak • Entrenatzaileak • Presidenteak |
2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak | |
---|---|
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal |