Real Sociedad: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
59. lerroa: 59. lerroa:
* [[1967]]ko [[apirilaren 23]]an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, [[Andoni Elizondo]] entrenatzailea zela, ''Puertollanoko igoera'' izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua ''Calvo Sotelo'' taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, [[2007]]an berriz [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi arte.
* [[1967]]ko [[apirilaren 23]]an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, [[Andoni Elizondo]] entrenatzailea zela, ''Puertollanoko igoera'' izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua ''Calvo Sotelo'' taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, [[2007]]an berriz [[Espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi arte.
* [[1974]]ko [[azaroaren 18]]an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta [[Banik Ostrava]] talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten.
* [[1974]]ko [[azaroaren 18]]an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta [[Banik Ostrava]] talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten.
* [[1979]]-[[1980|80]] denboraldian Errealak, [[Alberto Ormaetxea]] entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo urtea arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko, 33. partiduan (azken bigarrenean) Sevillaren aurka galdu zuten 2-1 azken minutuetan, Sevilla 2 gutxiagorekin zela, irabazten baziren ere. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, [[F.C. Internazionale Milano|Milango Inter]]-ren aurka (2-0).
* [[1979]]-[[1980|80]] denboraldian Errealak, [[Alberto Ormaetxea]] entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo urtea arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko, 33. partiduan (azken bigarrenean) Sevillaren aurka azken minutuetan 2-1 galdu zuten, Sevillak bi jokalari gutxiago zituela. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, [[F.C. Internazionale Milano|Milango Inter]]-ren aurka (2-0).


[[Fitxategi:Patxi_erreala_01.jpg|200px|right|thumb|Errealzalea edo zaletu txuri-urdina.]]
[[Fitxategi:Patxi_erreala_01.jpg|200px|right|thumb|Errealzalea edo zaletu txuri-urdina.]]
67. lerroa: 67. lerroa:
* [[1982]]-[[1983|83an]] Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Halaber, urte hartan, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoiz egin zuten urrunen. [[Alemania]]ko [[Hanburgo futbol|Hanburg]]-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera, gero, Europako txapeldun izango zenaren aurka. Hala ere, espainiar kazetariek gogor astindu zuten, bi partidetan ''Errealak'' jasotako epaiketaren aurka.
* [[1982]]-[[1983|83an]] Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Halaber, urte hartan, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoiz egin zuten urrunen. [[Alemania]]ko [[Hanburgo futbol|Hanburg]]-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera, gero, Europako txapeldun izango zenaren aurka. Hala ere, espainiar kazetariek gogor astindu zuten, bi partidetan ''Errealak'' jasotako epaiketaren aurka.
* [[1987]]an [[Errege Kopa]] lortu zuten [[Zaragoza]]n, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. [[John Benjamin Toshack|J. B. Toshack]]-en urte arrakastatsuak ziren hura eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
* [[1987]]an [[Errege Kopa]] lortu zuten [[Zaragoza]]n, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. [[John Benjamin Toshack|J. B. Toshack]]-en urte arrakastatsuak ziren hura eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
* [[1988]]an Errege Koparen finalera iritsi ziren bigarren aldiz jarraian. FC Barcelonak (hirugarren aldiz txuri-urdinen historian) eragotzi zien trofeoa lortzea. Bestalde, Ligan ere txapeldunorde geratu ziren.
* [[1988]]an Errege Koparen finalera iritsi ziren bigarren aldiz jarraian. FC Barcelonak eragotzi zien trofeoa lortzea, hirugarren aldiz txuri-urdinen historian. Bestalde, Ligan ere txapeldunorde geratu ziren.
* [[1989]]an [[UEFA]]-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoiz egindako urrutiena. Alemaniako Stuttgart taldeak galarazi zien aurrerako bidea.
* [[1989]]an [[UEFA]]-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoiz egindako arrakastatsuena. Stuttgart talde alemaniarrak galarazi zien aurrerako bidea.
* [[1990eko hamarkada]], irteerekin eta berezitasunekin hasi zen: 1989an uda berean, Begiristain, Lopez Rekarte, Bakero, Loren, Iturrino eta Lopez Ufarte aldi berean joan izanak, harrobiko jokalariekin talde sendoa egiteko ezina ikusita, aro berriko lehen atzerritarrak ekartzera behartuta ikusi zen. John Aldridge eta Dalian Atkinson ''olagarroa'' izan ziren, bata Liverpool etorria, bestea Sheffield Wendnesday-tik. Horiez gain, Brian Richardson ere etorri zen Arsenaletik, handik urte betera. Bi lehenak aro berriko Errealaren aurrelari aparten artean dira. Richardson atzelariaren mailak, txarra ez bazen ere, ez zuen hobetu etxekoa.
* [[1990eko hamarkada]], irteerekin eta berezitasunekin hasi zen: 1989an uda berean, Begiristain, Lopez Rekarte, Bakero, Loren, Iturrino eta Lopez Ufarte aldi berean joan izanak, harrobiko jokalariekin talde sendoa egiteko ezina ikusita, aro berriko lehen atzerritarrak ekartzera behartuta geratu zen. John Aldridge eta Dalian Atkinson ''Olagarroa'' izan ziren, bata Liverpool etorria, bestea Sheffield Wendnesday-tik. Horiez gain, Brian Richardson ere fitxatu zuten Arsenaletik, handik urte betera. Bi lehenak aro berriko Errealaren aurrelari aparten artean dira. Richardson atzelariaren mailak, txarra ez bazen ere, ez zuen hobetu etxekoa.


[[Fitxategi:Anoetaren estadioa.jpg|thumb|300px|right|[[Anoeta estadioa|Anoetako estadioa]].]]
[[Fitxategi:Anoetaren estadioa.jpg|thumb|300px|right|[[Anoeta estadioa|Anoetako estadioa]].]]
76. lerroa: 76. lerroa:
* Horiekin batera, Alberto Lopez, Agustin Aranzabal, Loren Juarros (berreskuratua), Javi de Pedro, Andoni Imaz, ''Kote'' Pikabea, Aitor Lopez Rekarte, Iñigo Idiakez edo Luis Perez bezalako harrobiko jokalarien hamarkada izan zen. Une beltza gehitu zen, 1995. urtean, Joseba Etxeberria, Athletic-ek erositakoan, Errealak Athletic-ekin harreman guztiak hautsi baitzituen, taldeak zuen aurrelari gazte apartena kendu baitzion (Bittor Alkiza ere, urte bat lehenago gurutzatu zuen A-8a, baina kasu horretan, Toschack-ek bidalita). Gertakari horien aurrean, ''Errealak Athletic-ek aurkako klausulak'' ezarri zituen, 5.000 milioi pezetatan (30 milioi euro, 2002. urtetik aurrera).
* Horiekin batera, Alberto Lopez, Agustin Aranzabal, Loren Juarros (berreskuratua), Javi de Pedro, Andoni Imaz, ''Kote'' Pikabea, Aitor Lopez Rekarte, Iñigo Idiakez edo Luis Perez bezalako harrobiko jokalarien hamarkada izan zen. Une beltza gehitu zen, 1995. urtean, Joseba Etxeberria, Athletic-ek erositakoan, Errealak Athletic-ekin harreman guztiak hautsi baitzituen, taldeak zuen aurrelari gazte apartena kendu baitzion (Bittor Alkiza ere, urte bat lehenago gurutzatu zuen A-8a, baina kasu horretan, Toschack-ek bidalita). Gertakari horien aurrean, ''Errealak Athletic-ek aurkako klausulak'' ezarri zituen, 5.000 milioi pezetatan (30 milioi euro, 2002. urtetik aurrera).
* Garai horretan, atzerritarren kopurua asko handitu zen, ''Bosman-en legea'' zela kausa. Hala ere, ez zen gehiengoen ekarri zituen taldea izan. Garai hartako erosketa emankorrenak Juan Gomez, Ricardo Sa Pinto, Hakan Mild edo ''Cheito'' Ramirez izan ziren.
* Garai horretan, atzerritarren kopurua asko handitu zen, ''Bosman-en legea'' zela kausa. Hala ere, ez zen gehiengoen ekarri zituen taldea izan. Garai hartako erosketa emankorrenak Juan Gomez, Ricardo Sa Pinto, Hakan Mild edo ''Cheito'' Ramirez izan ziren.
* [[2003]]an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak izan ondoren, denboraldi bikaina egin zuten eta Ligan txapeldunorde izan ziren azkenean, Real Madrid-en atzetik. [[Raynald Denoueix|Denoueix]] zen orduko entrenatzailea, eta aipatzeko jokalarien artean Xabi Alonso, Mikel Aranburu, Javi De Pedro, Kovacevic eta Nihat zeuden.
* [[2003]]an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak izan ondoren, denboraldi bikaina egin zuten eta, azkenean, Ligan txapeldunordeak izan ziren, Real Madrid-en atzetik. [[Raynald Denoueix|Denoueix]] zen orduko entrenatzailea, eta jokalari aipagarrienak Xabi Alonso, Mikel Aranburu, Javi De Pedro, Kovacevic eta Nihat ziren.
* [[2004]]an, urte asko ondoren Champions Leaguean estreinatzen dira. Lehenengo fasea pasa ondoren(Olinpiacos,Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galduko dute. ligan gorriak pasa zituzten, ere berean. Championseko hamaikakoa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.
* [[2004]]an, urte askoren ondoren, Champions Leaguean estreinatu ziren. Lehenengo fasea pasa ondoren (Olinpiakos, Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galdu zuten. Ligan gorriak pasa zituzten, ere berean. Championseko hamaikakoa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.


[[Fitxategi:Gipuzkoarren arteko derbia.jpg|thumb|right|300px|Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan.]]
[[Fitxategi:Gipuzkoarren arteko derbia.jpg|thumb|right|300px|Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan.]]


* [[2006]]an, errealak aldaketa ugari jasan ditu. Hasteko 5 fitxaje berri egon dira, Gerardo, Malagako lateral ezkerra, Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea, Diego Rivas, Getafeko erdilaria, Fabio Felicio erdilari portugaldarra eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan ziren.
* [[2006]]an, Errealak aldaketa ugari jasan zituen. Hasteko, bost fitxaje berri hartu zituen: Gerardo, Malagako lateral ezkerra; Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea; Diego Rivas, Getafeko erdilaria; Fabio Felicio, erdilari portugaldarra; eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera, Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan ziren.
* [[2007]]ko [[ekainaren 17]]an, 40 urtez [[espainiako futbol ligako lehen maila|lehenengo mailan]] aritu ondoren, [[espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi zen taldea.
* [[2007]]ko [[ekainaren 17]]an, 40 urtez [[espainiako futbol ligako lehen maila|lehenengo mailan]] aritu ondoren, [[espainiako futbol ligako bigarren maila|bigarren mailara]] jaitsi zen.
* [[2008]]an, Liga guztia igoera postuen atarian egon ondoren, azkenean laugarren geratuz ez zuen igotzea lortu; bigarren urtez jarraian Bigarrengo Mailan lehiatuz.
* [[2008]]an, Liga guztia igoera postuen atarian egon ondoren, azkenean laugarren geratuz ez zuen igotzea lortu; bigarren urtez jarraian Bigarrengo Mailan lehiatuz.
* [[2009]]an Realak mendeurrena ospatu zuen ''Real100 zure historia ere bada 1909-2009'' lelopean. Ekintza ugari egin ziren eta Mendeurrenaren Partida jokatu zen [[Real Madril]]en aurka.
* [[2009]]an Realak mendeurrena ospatu zuen ''Real100 zure historia ere bada 1909-2009'' lelopean. Ekintza ugari egin ziren eta Mendeurrenaren Partida jokatu zen, [[Real Madril]]en aurka.
* [[2010]]eko [[ekainaren 13]]an lehen mailara igo zen 3 urtez bigarren mailan egon ondoren.
* [[2010]]eko [[ekainaren 13]]an lehen mailara igo zen, hiru urtez bigarren mailan egon ondoren.
* [[2011]]ean azken jardunaldian salbatu zen Getaferekin jokaturiko partidan.
* [[2011]]ean azken jardunaldian salbatu zen, Getaferekin jokaturiko partidan.
* [[2012]]an [[Philippe Montanier]] entrenatzaile frantziarra eta Europako talde onetako hainbat jokalari ekarri zituen. Jokalari berrien lan eskasak entrenatzailea bera kolokan izan bazuten ere, azkenean erraz salbatu zen eta postu duina eskuratu zuen. Ligako azken partidan [[Mikel Aranburu]]ren agurra ospatu zuten taldeak eta zaletuek.
* [[2012]]an [[Philippe Montanier]] entrenatzaile frantziarra eta Europako zenbait taldetako hainbat jokalari ekarri zituen. Jokalari berrien lan eskasak entrenatzailea bera kolokan izan bazuten ere, azkenean erraz salbatu zen eta postu duina eskuratu zuen. Ligako azken partidan [[Mikel Aranburu]]ren agurra ospatu zuten taldeak eta zaletuek.
* [[2013]]a urte bikaina izan zen eta [[UEFAko Txapeldunen Liga]]ra sailkatzea lortu zuten.
* [[2013]]a urte bikaina izan zen eta [[UEFAko Txapeldunen Liga]]ra sailkatzea lortu zuten.
* [[2014]]an ere bikain aritu da, Txapeldunen Ligan aurrera egin ez arren berriz ere Europarako sailkatu baita. Kopan ere urte askoren ondoren final aurrekoetara iritsi da.
* [[2014]]an ere bikain aritu zen, Txapeldunen Ligan aurrera egin ez arren, berriz ere Europarako sailkatu baitzen. Kopan ere, urte askoren ondoren, final aurrekoetara iritsi zen.
* [[2015]]a gorabeheratsua izan da, aurreko denboraldiaren amaiera kontutan hartuta urtebete egin du kanpoan partidarik irabazi gabe, (azken jardunaldietan garaipen pare bat lortu ditu) eta honek emaitza ona lortzea ekidin dio. Azkenean 12. postuan gelditu da..
* [[2015]]a<nowiki/>ean gorabeheratsua izan zen: aurreko denboraldiaren amaiera kontuan hartuta, urtebete egin baitzuen kanpoan partidarik irabazi gabe (azken jardunaldietan garaipen pare bat lortu zituen) eta horrek emaitza ona lortzea galarazi zion. Azkenean, 12. postuan geratu zen.




97. lerroa: 97. lerroa:
== Ekipamendua ==
== Ekipamendua ==


* '''Lehen ekipamendua''': sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdina; besteetan, urdinak.
* '''Lehen ekipamendua''': sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdinak; besteetan, urdinak.
* '''Bigarren ekipamendua''': behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina izan da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela.
* '''Bigarren ekipamendua''': behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela.


== Ereserkia ==
== Ereserkia ==

12:57, 26 ekaina 2015ko berrikusketa

Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.
Ezizena(k)Txuri-urdinak, Erreala, Errealzaleak
Sorrera1909ko irailaren 7a
Futbol zelaiaAnoeta
edukiera: 32.000 lagun
inaugurazioa: 1993
PresidenteaTxantiloi:EH Jokin Aperribay
EntrenatzaileaTxantiloi:SCO David Moyes
LigaLa Liga
2014-15Lehen maila, 12.a
Webguneawww.realsociedad.com
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Etxekoa
Taldearen koloreak Taldearen koloreak Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
Taldearen koloreak
 
Kanpokoa

Real Sociedad de Fútbol (euskaraz, Reala eta Erreala izenez ezaguna) Donostiako eta Gipuzkoako futbol talde nagusia da. Gaur egun, Espainiako futbol ligako lehen mailako taldea da. 2009. urtean bere mendeurrena ospatu zuen, eta denboraldi berean, lehen mailara igo zen, hiru urtez bigarren mailan egon ondoren. Zubietako kirol-instalakuntzetan entrenatu ohi da.

Historia

Sakontzeko, irakurri: «Errealaren historia»
Sakontzeko, irakurri: «Errealaren ibilbidea Europan»
  • 1909ko irailaren 7an, "Club Ciclista de San Sebastián" izenarekin, Espainiako Txapelketa lortu zuen, Español de Madrid taldeari 3-1 irabazita. Irailaren 7an jaio zen ofizialki, Adolfo Saenz presidente zela.
  • 1910eko otsailaren 11n, Alfonso XIII.a Espainiako erregeak Errege titulua eman zion taldeari, "Real Sociedad" bihurtuz. Ordu arteko presidente Mr. Comet-ek ez zuen baztertzea batere gustura onartu eta Errealak beste tituluren bat sekula ez zuela irabaziko iragarrik zuen. 70 urtez iraun zuen madarikazioak: Mr. Comet-en madarikazioa deitu zitzaion, Zamorak, 1981ean Gijon-en partiduko azken minutuan amaitu zuen arte.
  • 1913ko urriaren 5ean Atotxa estadioa inauguratu zuten, 80 urtez Errealaren zelaia izan zena.
  • 1918ko apirilaren 25ean Gipuzkoako Federazioa sortu zuten, presidentea Salvador Diaz Iraola zela (Benito Diaz ospetsuaren anaia zena).
  • 1923an Lippo Hertzka hungariarra hasi zen taldea entrenatzaile, modu profesionalean aritu zen lehena. Urte bereko martxoaren 18an Realak 2-1 irabazi zion Irungo Real Union-i San Mames-en, eta Gipuzkoako Txapelketa erdietsi. 1924-25, 1926-27 eta 1928-29 denboraldietan ere nagusitu zen Reala txapelketa hartan.
  • 1928an galdu zuen Espainiako Txapelketaren finala, Santander-ren, FC Barcelonaren aurka. Egun hartan, Bartzelona Errealaren talde madarikatu bihurtu zen (gaur egun hainbat final galdu ditu Errealak Bartzelonaren aurka Bartzelonak Errealaren aurka, inoiz ez.
  • 1929an amaitu zen lehenengo Espainiako Liga, Reala laugarren postuan. Liga hartako golegile nagusia ("pichichi") Paco Bienzobas jokalari txuri-urdina izan zen (Errealaren historiako bakarra)
  • 1931ko ekainaren 27an, Espainiako II. Errepublika garaian, "Donostia F.C." izena hartu zuen klubak. Erregearen koroaren ordez, Donostiako ezkutua paratu zuen.
  • 1935ean lehenengo aldiz bigarren mailara jaitsi ziren.
  • 1936an, Espainiako Gerra Zibila zela-eta, Liga bertan behera geratu zen.
  • 1941eko urtarrilaren 8an, Realak (ordurako "Real Sociedad" izena berreskuratuta) inoiz partida batean sartu duen gol kopuru handiena lortu zuen, Valladolidi 14-2 irabazi baitzion. Urte hartatik 1948 arte jaitsi eta igo ibili zen Lehen eta Bigarren mailen artean.
  • 1946-47 denboraldian Benito Diaz entrenatzaileak "WM" sistema ingelesa lehenengo aldiz erabili zuen, Espainiako Ligan ezaguna.
1952ko taldea.
  • 1951ko maiatzaren 27an Kopako txapeldunorde geratu ziren, finalean FC Barcelonaren aurka 3-0 galduta. Urte haietan Ligako Lehenengo Mailan sendotu zen taldea.
  • 1957an San Sebastián C.F. taldea sortu zuten, aurrerantzean "Sanse" izenaz ezaguna izan dena, bigarren talde gisan. Helburua lehenengo talderako jokalariak lantzea zuen. Ligako lehen harrobiau zen, bide batez.
  • 1961-62 denboraldian jaitsi zen berriro Bigarren Mailara. Bost urte igaro zituzten bertan.
  • 1967ko apirilaren 23an lortu zuten, azkenean, Maila Nagusirako igoera, Andoni Elizondo entrenatzailea zela, Puertollanoko igoera izenaz ezagutzen den gertakarian. Partidua Calvo Sotelo taldearen kontra izan zen. Handik aurrera, taldea maila horretan sendotu zen, 2007an berriz bigarren mailara jaitsi arte.
  • 1974ko azaroaren 18an Europako txapelketa batean lehenengo aldiz jokatu zuten, Atotxan, eta Banik Ostrava talde txekiarraren kontra: 0-1 galdu zuten.
  • 1979-80 denboraldian Errealak, Alberto Ormaetxea entrenatzaile zuela, partidarik galdu gabeko errekorra lortu zuen Ligan: 32 norgehiagoka, hain zuzen ere, denboraldi berean eta 38 guztira. Hala ere, hurrengo urtea arte itxaron behar izan zuten lehenengo Liga txapelketa eskuratzeko, 33. partiduan (azken bigarrenean) Sevillaren aurka azken minutuetan 2-1 galdu zuten, Sevillak bi jokalari gutxiago zituela. Urte hartan, aldiz, Europako lehendabiziko garaipena erdietsi zuten, Milango Inter-ren aurka (2-0).
Errealzalea edo zaletu txuri-urdina.
  • 1981eko apirilaren 26an, Gijon-en, Ligako txapeldun izaten lortu zuten historian lehenengo aldiz, Sporting-en aurka berdindu ostean, Zamorak azken minutuan lortutako gol mitikoari esker. Urte haietan, taldearen historiako jokalaririk garrantzitsuenetarikoak zebiltzan: Arconada, Zamora, Lopez Ufarte eta Satrustegi tartean.
  • 1982an bigarren Liga txapelketa eskuratu zuen, aurreko urtean lortutako arrakastaz, Atotxan, zale guztien aurrean eta Athletic-en aurka.
  • 1982-83an Superkopa irabazi zuen, Real Madrid finalean gainditu ondoren (4-1). Halaber, urte hartan, Europako Kopan, final-erdietara iritsi zen taldea, inoiz egin zuten urrunen. Alemaniako Hanburg-en aurka galdu zuten final handira sartzeko aukera, gero, Europako txapeldun izango zenaren aurka. Hala ere, espainiar kazetariek gogor astindu zuten, bi partidetan Errealak jasotako epaiketaren aurka.
  • 1987an Errege Kopa lortu zuten Zaragozan, Atlético de Madrid partida ondoko (2-2) penaltien bidez garaitu ondoren. J. B. Toshack-en urte arrakastatsuak ziren hura eta ondokoak, Bakero, Begiristain edo López Rekarte jokalariak tartean zeudela.
  • 1988an Errege Koparen finalera iritsi ziren bigarren aldiz jarraian. FC Barcelonak eragotzi zien trofeoa lortzea, hirugarren aldiz txuri-urdinen historian. Bestalde, Ligan ere txapeldunorde geratu ziren.
  • 1989an UEFA-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren, inoiz egindako arrakastatsuena. Stuttgart talde alemaniarrak galarazi zien aurrerako bidea.
  • 1990eko hamarkada, irteerekin eta berezitasunekin hasi zen: 1989an uda berean, Begiristain, Lopez Rekarte, Bakero, Loren, Iturrino eta Lopez Ufarte aldi berean joan izanak, harrobiko jokalariekin talde sendoa egiteko ezina ikusita, aro berriko lehen atzerritarrak ekartzera behartuta geratu zen. John Aldridge eta Dalian Atkinson Olagarroa izan ziren, bata Liverpool etorria, bestea Sheffield Wendnesday-tik. Horiez gain, Brian Richardson ere fitxatu zuten Arsenaletik, handik urte betera. Bi lehenak aro berriko Errealaren aurrelari aparten artean dira. Richardson atzelariaren mailak, txarra ez bazen ere, ez zuen hobetu etxekoa.
Anoetako estadioa.
  • Hurrengo atzerritarren maila ere ezin hobea izan zen: Carlos Xabier eta Ozeano portugaldarrak lehenik eta Valery Karpin estoniarra eta Meho Kodro bosniarra izan ziren taldean. Taldeak sekula egin dituen erosketa onenen artean hartzen dira denak. Marcus Pürk (austriarra), Yaw (ghanarra) eta Gica Craioveanu (errumaniarra) izan ziren hurrengoak. Lehenengo biek maila benetan makala erakutsi zuten. Errumaniarra aldiz, Darko Kovacevic-ekin baterra, aurrelari bikote beldurgarria sortu zuten 3 urtez eta 1998an UEFAra eraman zituen: 3. postuan amaitu zuten.
  • Horiekin batera, Alberto Lopez, Agustin Aranzabal, Loren Juarros (berreskuratua), Javi de Pedro, Andoni Imaz, Kote Pikabea, Aitor Lopez Rekarte, Iñigo Idiakez edo Luis Perez bezalako harrobiko jokalarien hamarkada izan zen. Une beltza gehitu zen, 1995. urtean, Joseba Etxeberria, Athletic-ek erositakoan, Errealak Athletic-ekin harreman guztiak hautsi baitzituen, taldeak zuen aurrelari gazte apartena kendu baitzion (Bittor Alkiza ere, urte bat lehenago gurutzatu zuen A-8a, baina kasu horretan, Toschack-ek bidalita). Gertakari horien aurrean, Errealak Athletic-ek aurkako klausulak ezarri zituen, 5.000 milioi pezetatan (30 milioi euro, 2002. urtetik aurrera).
  • Garai horretan, atzerritarren kopurua asko handitu zen, Bosman-en legea zela kausa. Hala ere, ez zen gehiengoen ekarri zituen taldea izan. Garai hartako erosketa emankorrenak Juan Gomez, Ricardo Sa Pinto, Hakan Mild edo Cheito Ramirez izan ziren.
  • 2003an, aurreko urteetan Bigarren Mailara ez jaisteko lanak izan ondoren, denboraldi bikaina egin zuten eta, azkenean, Ligan txapeldunordeak izan ziren, Real Madrid-en atzetik. Denoueix zen orduko entrenatzailea, eta jokalari aipagarrienak Xabi Alonso, Mikel Aranburu, Javi De Pedro, Kovacevic eta Nihat ziren.
  • 2004an, urte askoren ondoren, Champions Leaguean estreinatu ziren. Lehenengo fasea pasa ondoren (Olinpiakos, Galatasaray eta Juventus), hurrengo fasean Lyonen kontra galdu zuten. Ligan gorriak pasa zituzten, ere berean. Championseko hamaikakoa hauxe zen: Westerveld; Aranzabal, Schurrer, Kvarme, Rekarte; De Pedro, Xabi Alonso, Alkiza (edo Aranburu), Karpin; Nihat eta Kovacevic.
Gipuzkoarren arteko derbia lehen mailan.
  • 2006an, Errealak aldaketa ugari jasan zituen. Hasteko, bost fitxaje berri hartu zituen: Gerardo, Malagako lateral ezkerra; Bravo, Colo Colo taldetik etorritako atezain gaztea; Diego Rivas, Getafeko erdilaria; Fabio Felicio, erdilari portugaldarra; eta Juanito, Alaveseko atzelaria. Gainera, Gabilondo, Boris eta Barkero taldetik joan ziren.
  • 2007ko ekainaren 17an, 40 urtez lehenengo mailan aritu ondoren, bigarren mailara jaitsi zen.
  • 2008an, Liga guztia igoera postuen atarian egon ondoren, azkenean laugarren geratuz ez zuen igotzea lortu; bigarren urtez jarraian Bigarrengo Mailan lehiatuz.
  • 2009an Realak mendeurrena ospatu zuen Real100 zure historia ere bada 1909-2009 lelopean. Ekintza ugari egin ziren eta Mendeurrenaren Partida jokatu zen, Real Madrilen aurka.
  • 2010eko ekainaren 13an lehen mailara igo zen, hiru urtez bigarren mailan egon ondoren.
  • 2011ean azken jardunaldian salbatu zen, Getaferekin jokaturiko partidan.
  • 2012an Philippe Montanier entrenatzaile frantziarra eta Europako zenbait taldetako hainbat jokalari ekarri zituen. Jokalari berrien lan eskasak entrenatzailea bera kolokan izan bazuten ere, azkenean erraz salbatu zen eta postu duina eskuratu zuen. Ligako azken partidan Mikel Aranbururen agurra ospatu zuten taldeak eta zaletuek.
  • 2013a urte bikaina izan zen eta UEFAko Txapeldunen Ligara sailkatzea lortu zuten.
  • 2014an ere bikain aritu zen, Txapeldunen Ligan aurrera egin ez arren, berriz ere Europarako sailkatu baitzen. Kopan ere, urte askoren ondoren, final aurrekoetara iritsi zen.
  • 2015aean gorabeheratsua izan zen: aurreko denboraldiaren amaiera kontuan hartuta, urtebete egin baitzuen kanpoan partidarik irabazi gabe (azken jardunaldietan garaipen pare bat lortu zituen) eta horrek emaitza ona lortzea galarazi zion. Azkenean, 12. postuan geratu zen.


Taldearen sailkapena historian zehar

Ekipamendua

  • Lehen ekipamendua: sortu zenetik, jantzi berbera eraman du taldeak: elastiko zuri-urdina eta galtza zuriak. Galtzerdiak bakarrik aldatu dira; batzuetan, zuri-urdinak; besteetan, urdinak.
  • Bigarren ekipamendua: behin baino gehiagotan aldatu du bigarren jantzia. Normalean, guztiz urdina da, baina gorria, berdea eta zuria ere jantzi izan ditu. 2006-2007 denboraldian, lerro horizontal beltz eta urdinez osatutako elastikoa jantzi zuen, galtza beltzak eta galtzerdi urdin-beltzak zituela.

Ereserkia

Sakontzeko, irakurri: «Txuri-urdin»

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek Txuri-urdin ereserkia ondu zuen:

Txuri-urdin, txuri urdin maitea

Txuri-urdin, txuri-urdin aurrera

Beti, beti maite, maite, maitea
Donostia, donostiarra (bis)
Aurrera mutilak! Aurrera Gipuzkoa! Aurrera txuri-urdinak! (bis)
Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi

Gaztedi aupa aupa mutilak!

Gazte, gazte, gazte, gazte, gaztedi,
Gaztedi txuri-urdinak! '(bis)
2009an Mendeurrena ospatzeko Egaña eta Erentxunek hau ondu zuten:
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez bizi izaten, badaki maitemina
Oso harro daramatzagu, oh kolore txuri-urdinak
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Hondartzan abiatu eta hasi ginen Ondarretan
Garenera iritsi gara Atotxan eta Anoetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Oroimenak gordetzen duen barreneko gogo poza,
Puertollano edo Atotxa, El Molinón, Zaragoza,
Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi
Harrobia hor daukagu, balio horien harrobi
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala bihotzean
Ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan

2007-2008. urtean Amets Bat ekitaldia sortu zen errealean, gaztediak bere Errealari animatzeko eta jarraitzeko bideratutako ekitaldiez osatua. Honi ere ereserkia egin zitzaion:

Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera
Harro eta pozik gatoz
gaur Anoetara
umetatik Realaren,
jarraitzaile gara
harmailatik, zelaira ta
zelaitikan harmailara
guztien amets bakarra
txuri-urdina da
Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera.
Zeinek esan du zaleak
ez duela indarrik
jokalariek badute
laguntza beharrik
aupa Real esatean
milaka ume eztarrik
zelaikoak ez zaizkigu
sentitzen bakarrik
Zelaira gatoz, etxera (aupa Real)
kanpora baina, etxera (aupa Real)
Anoetara, etxera
animatzen hustu eta
amets bat betetzera

Egungo jokalariak

Sakontzeko, irakurri: «Real Sociedad 2014-2015»
Sakontzeko, irakurri: «Real Sociedad 2015-2016»

2014ko irailren 4an[1]

Zbk. Postua Jokalaria
1 Argentina ATE Gerónimo Rulli
2 Euskal Herria ATZ Carlos Martinez
3 Euskal Herria ATZ Mikel González
4 Euskal Herria ERD Gorka Elustondo
5 Euskal Herria ERD Markel Bergara
6 Euskal Herria ATZ Iñigo Martínez
7 Islandia AUR Alfreð Finnbogason
8 Espainia ERD Esteban Granero
9 Euskal Herria AUR Imanol Agirretxe
10 Euskal Herria ERD Xabi Prieto (kapitaina)
11 Mexiko AUR Carlos Vela
Zbk. Postua Jokalaria
13 Euskal Herria ATE Eñaut Zubikarai
14 Espainia ERD Rubén Pardo
15 Euskal Herria ATZ Ion Ansotegi
16 Espainia ERD Sergio Canales
17 Euskal Herria ERD David Zurutuza
18 Uruguai ERD Chory Castro
19 Euskal Herria ATZ Yuri Berchiche
20 Euskal Herria ATZ Joseba Zaldua
22 Euskal Herria ATZ Dani Estrada
23 Euskal Herria ATZ Jon Gaztañaga
24 Katalunia ATZ Alberto de la Bella

Utziak

Zbk. Postua Jokalaria
Uruguai AUR Diego Ifrán (Tenerifen)
22 Espainia ATZ Raúl Navas (Eibarren)
--- Txantiloi:Herrialde info ALG ATZ {{{name}}} (Osasunan)

Futbol zelaia

Anoeta

Sakontzeko, irakurri: «Anoetako estadioa»

Anoetako Futbol Zelaia 1993ko abuztuaren 13an inauguratu zuten. 32.000 pertsonarentzako tokia du. Zelaiak 105 m. luzeran eta 70 m. zabaleran ditu. Futbolerako erabiltzeaz gain, atlestismorako ere prestatuta dago.

Errealak partida ofizialak bertan jokatzen ditu, baina entrenatzeko Zubietako zelaiak erabiltzen ditu (Lasarte ondoan). Bertan, saskibaloi kokalekuak ere badaude, bai eta errehabilitaziorako eremua, proiekzio aretoak eta gimnasioa ere. UEFAk kategoria goreneko estadio bezala izendatu zuen eta Champions Leagueko final bat antolatzeko gai da.

Antzinako estadioak

  • Atotxa: Realeko jarraitzaileen zelairik maitatuena ziur aski eta 75 urtez Real Sociedaden estadioa izan zena.

Jarraitzaileak

CIS erakundeak 2007an egindako inkesta baten arabera, (Osasuna taldearekin berdinduta) Espainiako 11. taldea jarraitzaile kopuruaren arabera. Inkestaren arabera estatuko biztanleria osoaren %1,3 realzalea da eta beste %1,5 Reala gustuko du, baina ez lehen talde bezala.[2]

2008ko martxoan Realaren aldeko 108 peña existitzen ziren eta ondorengoa da banaketa:[3]

Irabazitako txapelketak

Espainiako txapelketak

Beste txapelketa batzuk

Bakarkako sariak

Markarik onenak

  • Gol gehien sartutakoak
  1. Jesus Mari Satrustegi: 133 gol
  2. Roberto Lopez Ufarte: 101 gol
  3. Darko Kovacevic: 92 gol
  4. Jose Mari Bakero: 91 gol
  5. Meho Kodro: 81 gol.
  6. Jesus Maria Zamora: 79 gol.
  • Espainiako ligan jarraian galdu gabeko partiden errekorra: 38 partida (1978-79 denboraldiko 29. jardunalditik 1979-80 denboraldiko 32. jardunaldira bitartean).
  • Partida ofizial batean lorturiko emaitzarik onena lortu zuen 1941ean: Real Sociedad 14 - Valladolid 2.

Taldetik pasatako jokalari nabarmenak

Euskal Herritarrak

Atzerritarrak

Entrenatzaileak

Entrenatzaile nabarmenenak

Taldeko entrenatzaile garrantzitsuenen artean, hasierako urteetan Benito Diaz (1926-1930 eta 1942-1951) azpimarratzekoa da. 13 urtez Erreala zuzentzen egon zen, estatistika bikainarekin. Halaber, 1946an "WM" sistema lehen aldiz erabili zuen Espainiako Ligan.

Andoni Elizondo (1966-1970 eta 1974-1976) izan zen 1967an taldea Lehen mailara igo zuena, bigarren mailan 5 urtez egon ondoren. Denbora aurrera, Erreala mantenduko zen 40 urtez maila gorenean, Elizondok igo zuen urte hartatik 2007 arte.

Alberto Ormaetxeak 1978an hartu zuen taldea, eta zazpi urtez bertan lan egin zuen. Eibartarrak lortu ditu taldeko inoizko emaitzarik hoberenak, Espainiako futbol liga txapelketa bi aldiz jarraian eskuratuz, 1981 eta 1982an. Halaber, 1983an Europako Kopan final-erdietara iritsi zen, nazioarteko txapelketa batean taldeak daukan markarik onena izanda.

John Benjamin Toshack galestarrak ordezkatu zuen aulkian, bertan zortzi urtez egonda, tarteka. Berarekin, 1987an Errege Kopa irabazi zuen, eta hurrengo urtean Liga eta Kopako txapeldunordea izan zen. 1989an UEFA Kopa-ko final-laurdenetaraino iritsi ziren txuri-urdinak berarekin.

Urte batzuk geroago, Raynald Denoueix frantziarrak kargua hartu zuen, 2002an. Ez zen taldera iritsi momentu errazetan, aurreko urteetan bigarren mailara jaisteko zorian egon baitzen, baina 2003an Ligan txapeldunordea izatea lortu zuen.

Azkenik, onenen artean ere, Rafael Iriondo eta Jose Antonio Irulegi baditugu.

2014ko azaroan David Moyes eskoziarrak Jagoba Arrasate entrenatzaile gisa ordezkatu zuen, aurretik Everton F.C taldean hamaika urtez ibilbide oparoa eta ospea bereganatu eta ondoren Manchester United taldean zortzi hilabetez laburrez eta zorterik gabe jardun zuen entrenatzaile ospetsua.

Zerrenda

Presidenteak

Sakontzeko, irakurri: «Errealeko presidenteen zerrenda»

Beste kirol sailak

Hiruna aldiz irabazi dituzte hala Liga txapelketa (1992/93, 1997/98 eta 1998/99an) nola Erreginaren Kopa (1986/87, 1993/94 eta 2001/02an). Aretoko hockeyan, aldiz, 4 aldiz izan dira txapeldunak (1976/77, 1980/81, 1991/92 eta 1997/98an).
Jokalari aipagarriak: Teresa Motos (Klubaren Urre eta Diamantezko Domina), Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique, Mari Carmen Barea, Arantza Urruzuno (Klubaren Urrezko domina), Mari Aiestaran (Klubaren Urrezko domina), Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goikoetxea.
  • Gizonezkoen belar hockeya: 1916 inguruan abiatua. Palmares oparoa dauka sekzioak, baina ez emakumezkoena bezain distiratsua: Gipuzkoako Txapelketa (1960/61, 1961/62, 1964, 1965, 1966/67, 1976/77, 1981/82, 1982/83, 1983/84 eta 1985/86), Euskal Kopa (1928, 1929/30), Errege Kopa (1919), Espainiako txapelketa (1929/30).
  • Urpeko jarduerak: 1968an abiatuak. "Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa" delako zinemaldia antolatzen dute urtero, Europa mailan ezaguna dena.

Erreferentziak

  1. Real Sociedad Lehen taldea (Plantilla). 2014.09.04
  2. Barómetro de mayo de 2007. Centro de Investigaciones Sociológicas.
  3. Peñas de la Real Sociedad. Real Sociedad (Noiz kontsultatua: 10 de febrero de 2010).

Ikus, gainera

Kanpo loturak

Wikiproiektu bat abian da
Real Sociedad gaiari buruz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Real Sociedad Aldatu lotura Wikidatan




2023-24 denboraldiko Espainiako Futbol Ligako Lehen Mailako taldeak
Alavés | Almería | Athletic | Atlético Madril | Bartzelona | Betis | Cádiz | Celta Vigo | Getafe | Girona | Granada
Las Palmas | Mallorca | Osasuna | Rayo Vallecano | Real Madril | Real Sociedad | Sevilla | Valentzia | Villarreal