Friedrich Engels: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Komunismoa aurkibidea}}
{{Komunismoa aurkibidea}}
'''Friedrich Engels''' [[filosofia]]lari eta [[iraultza]]ile [[alemania]]rra (Wuppertal, Renania, garai hartan [[Prusia]], [[1820]] - [[Londres]], [[1895]]). [[Karl Marx]]en lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu [[sozialismo|sozialista]] nahiz [[komunismo|komunistarentzako]] obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, [[Agiri Komunista|Manifestu Komunista]]. [[Lehen Internazionala|I.]] zein [[Bigarren Internazionala|II. Internazionalaren]] buruzagia izan zen.
'''Friedrich Engels''' [[filosofia]]lari eta [[iraultza]]ile [[alemania]]rra (Wuppertal, Renania, garai hartan [[Prusia]], [[1820]]ko [[azaroaren 28]]a - [[Londres]], [[1895]]eko [[abuztuaren 5]]a). [[Karl Marx]]en lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu [[sozialismo|sozialista]] nahiz [[komunismo|komunistarentzako]] obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, [[Agiri Komunista|Manifestu Komunista]]. [[Lehen Internazionala|I.]] zein [[Bigarren Internazionala|II. Internazionalaren]] buruzagia izan zen.


Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, [[Manchester]]ren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: [[sozialismo]]aren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (''Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak'', 1844; ''Langile klasearen egoera Ingalaterran'', 1845).
Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, [[Manchester]]ren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: [[sozialismo]]aren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (''Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak'', 1844; ''Langile klasearen egoera Ingalaterran'', 1845).

11:29, 3 uztaila 2015ko berrikusketa

Friedrich Engels filosofialari eta iraultzaile alemaniarra (Wuppertal, Renania, garai hartan Prusia, 1820ko azaroaren 28a - Londres, 1895eko abuztuaren 5a). Karl Marxen lagunmin eta lankidea izan zen eta, harekin batera, mugimendu sozialista nahiz komunistarentzako obra funtsezkoak idatzi zituen: besteak beste, Manifestu Komunista. I. zein II. Internazionalaren buruzagia izan zen.

Familia burges eta erlijioso batekoa zen arren, Manchesterren bere aitaren fabrikako arduradun egon zen bitartean langileen baldintza txarretaz ohartu zen. Bertan langileen egoera aztertu eta ekonomia kapitalistaren kontrako lehen kritika zientifikoetako bat egin zuen: sozialismoaren ildotik, langileriaren askatasunaren beharra azpimarratu zuen (Ekonomia politikoaren kritikarako hastapenak, 1844; Langile klasearen egoera Ingalaterran, 1845).

1844ean Marxekin elkartu zen Bruselan. Elkarrekin Familia Santua, Alemaniar ideologia eta Alderdi Komunistaren Manifestua (1848) idatzi zituzten. Alemaniara itzuli ondoren, Kolonian, Barmenen eta Palatinatuan izan ziren matxinadetan parte hartu zuen armada errepublikarrarekin (1848). Mugimendu haren hondamendiaren ondoren Nekazarien gerra (1850), Reich-aren eraketarako Kanpaina (1850), eta Iraultza eta Kontrairaultza Alemanian (1851-1852) liburuak idatzi zituen Londresen. 1850etik 1869ra arte bere aitaren lantegian lan egin zuen eta era horretan lagundu ahal izan zion Marxi diru kontuetan. Hizkuntzak ikasi zituen, gizarteen historiak hobeto ezagutzeko, arazo militarrak ikertu zituen eta artikulu ugari idatzi zuen. Berriro Londresa itzulirik, Internazionalean bere lekua hartu eta Alemaniako sozial-demokraziaren garapena hurbiletik zaindu zuen (Gothako eta Erfurteko programen kritika, Marxekin batera, 1875-1891). Bere azken obretan teoria landu zuen gehienbat: Anti-Dühring (1877), Izadiaren dialektika (bukatu gabea), Familiaren, jabego pribatuaren eta Estatuaren jatorria (1884), Feuerbach eta Alemaniako filosofia klasikoaren bukaera (1888). Kapitala burutu zuen, Marxek bukatu gabe utzi baitzuen.

Marxen hilobiaren gaineko hitzaldia

"Darwinek natura organikoaren garapena aurkitu duen bezala, Marxek giza historiaren garapenaren legea aurkitu du, hau da, (...) gizakiek politika, zientzia, artea, erlijioa anintzat hartu baino lehen, jan, edan, bizilekua aurkitu eta jantzi beharra daukate eta, ondorioz, Estatuaren erakundeak, lege irizpideak, artea eta erlijioa bera, bizitzeko baliabide materialen produkzioan eta herri bateko aldi bateko ekonomi garapen mailan oinarritu eta bertatik ateratzen eta azaltzen dira, eta ez alderantziz, orain arte esaten izan den moduan."

Engles, Highgateko hilerrian, Londres, 1883ko martxoaren 17an.

Friedrich Engels
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Engels Aldatu lotura Wikidatan


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Erreferentziak