Junes Casenave: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
24. lerroa: 24. lerroa:
Bètharramen (4 urtez), [[Limoges|Limòtgesen]] ([[Limousin|Lemosin]], [[Okzitania]]; 12 urtez) eta [[Donapaleu]]n (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. [[Latin]], [[frantses]] eta [[greziera]] irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu izan da irakaskuntzan.
Bètharramen (4 urtez), [[Limoges|Limòtgesen]] ([[Limousin|Lemosin]], [[Okzitania]]; 12 urtez) eta [[Donapaleu]]n (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. [[Latin]], [[frantses]] eta [[greziera]] irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu izan da irakaskuntzan.


[[1981]]ean [[Zuberoa]]ra itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen [[Larraine]]ra bi urtez; geroago [[Altzai]]ra, non orain dela 27 urte bizi den eta [[Basabürüa]] zein [[Arbaila]]ko hamar elizaren ardura du, [[Ozaze]]tik [[Etxebarre]]ra.
[[1981]]ean [[Zuberoa]]ra itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen [[Larraine]]ra bi urtez; geroago [[Altzai]]ra, non hainbat urtez bizi izan zen, eta [[Basabürüa]] zein [[Arbaila]]ko hamar elizaren ardura izan zuen, [[Ozaze]]tik [[Etxebarre]]ra. Gaur egun Donapaleuko beterramiten egoitzara dago erretiratuta.


[[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] [[urgazle]]a da [[1982]]tik eta [[2000]]n ohorezko euskaltzain egin zuten.
[[Euskaltzainen zerrenda|Euskaltzain]] [[urgazle]]a da [[1982]]tik eta [[2000]]n ohorezko euskaltzain egin zuten.

09:05, 9 uztaila 2015ko berrikusketa

Junes Casenave
Datu pertsonalak
Izen osoa Junes Casenave-Harigile
Jaio 1924ko apirilaren 4a
Santa Grazi (Txantiloi:EH-ZU Zuberoa)

Junes Casenave-Harigile[1] (Santa Grazi, Zuberoa, 1924ko apirilaren 4a - ) idazle eta apaiz zuberotarra da. Idazle prolifikoa, trajeria askoren egilea izateagatik nabarmendu da.

Biografia

Santa Grazin jaio zen; aita biarnesa eta ama[2] santagraztarra zituen. Txikitan Albert Constantin idazle eta politikari euskaltzaleak sarritan bisitatzen zuen Casenavetarren etxea.

Kirol ugari praktikatu du. Santa Grazin ohikoa zen bezala lau hizkuntzaren hiztuna da: euskara, Bearnoko okzitaniera, frantsesa eta espainiera.

Apaizgai, Bètharramen (Bearno) ikasi zuen, 21 urterekin Palestinara joan zen. Betleemen hartu zituen eskolak eta 1948ko gerra bertatik bizi izan zuen; hantxe egin zen apaiz betharramdarra[3], 24 urterekin.

Bètharramen (4 urtez), Limòtgesen (Lemosin, Okzitania; 12 urtez) eta Donapaleun (Etxekopar kolegioko zuzendari; 1964-1981) irakasle eta pedagogo ibili zen. Latin, frantses eta greziera irakatsi ditu. Oro har 33 urtez aritu izan da irakaskuntzan.

1981ean Zuberoara itzuli zen apaiz lanak egitera, lehen Larrainera bi urtez; geroago Altzaira, non hainbat urtez bizi izan zen, eta Basabürüa zein Arbailako hamar elizaren ardura izan zuen, Ozazetik Etxebarrera. Gaur egun Donapaleuko beterramiten egoitzara dago erretiratuta.

Euskaltzain urgazlea da 1982tik eta 2000n ohorezko euskaltzain egin zuten.

Lanak

Saiakera

Itzulpena

Historikoak

Pastorala

Hamabi pastoral ditu emanak, denak euskaraz bat izan ezik: Juan Martin Pueyrredon, Bearnoko Landan (Lanne en Baretous, Lanno) 1997an frantsesez emana, kantak bearnoeraz[4]. Beste 9 ditu idatziak, oraindik eman gabe. Taularatutakoak:

Bestelakoak

Iturriak

Erreferentziak

  1. Horixe da erabiltzen den izen osoa. Zuberoan askotan gertatzen den bezala, gaskoi eta euskaldun familien semea da eta gaskoieran jatorria duen deitura da Casenave: okzitaniera arautuan Casanava, "etxe berri" alegia.
  2. Amak izugarri lagundu zion urte luzez zubererazko hitzak biltzeko lanean.
  3. Mixel Garikoitzek sortutako kongregazioa. Horrela deitua Bearnoko Bètharramen duelako egoitza.
  4. Frantses, okzitaniera eta gaztelaniazko itzulpenekin.
  5. 2.000 bat bertso idatziak ditu.

Ikus, gainera

Kanpo loturak