Zahartzaro: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
34. lerroa: 34. lerroa:


Arreta berezia merezi du [[Parkinsonen gaixotasun]]ak halaber, oso prebalentea dena ere bai.
Arreta berezia merezi du [[Parkinsonen gaixotasun]]ak halaber, oso prebalentea dena ere bai.

==Kanpo loturak==
*{{en}}[http://ec.europa.eu/health/population_groups/portal/index_en.htm Europar Batasuneko zahartzaroari buruzko atala.]


{{commonskat}}
{{commonskat}}

20:12, 16 uztaila 2015ko berrikusketa

Hirugarren adineko bikote bat Portugalgo ipar-ekialdean.

Hirugarren adina edo zahartzaroa pertsona batek bere bizi den eskualdeko bizi itxaropenera hurbildu edo gainditu egin duen bizitzaren aldia da. Zahartzaroan bizi den pertsona bati atso/agure edo adineko pertsona deitzen zaio.

Bizitza itxaropen luzea duten herrialdeetan, adineko pertsonek osasunarekin loturiko arazoak izaten dituztem gorputzaren ahalmenak nabarmen murrizten baitira kasu askotan. Horregatik ere, adineko pertsonek arreta eta laguntza berezia behar izaten dute, kasu batzuetan zerbitzu publikoek eskaintzen dutena.

Zahartzaroa orokorrean ikertzen duen arloa, ikuspuntu guztietatik, gerontologia da. Zahartzaroaren gaixotasunak ikertu eta tratatu egiten dituen arloa, berriz, geriatria da.

Definizioa

Bizitza tarte hau bizitzaren azkena izaten da pertsona gehienetan, adin ertainetik aurrera datorrena. Herrialde garatuetan 60 edo 65 urte ezartzen da muga moduan, hortik aurrera zahartzarotzat jotzen delarik, erretiroa hartzeko muga moduan adibidez. Batez besteko hori kontuan hartuta, hiru azpitaldetan banatuko zituzten pertsonak: zahar gazteak (65-74), ertaineko zaharrak (75–84) eta zahar-zaharrak (>85).

Hala ere, bizi itxaropenaren arabera zenbakiak gora edo behera joan daitezke beste herrialde batzuetan.

Zantzuak

Fisikoak

  • Hezurrak eta artikulazioak: Hezur zaharrak meheagoak eta laburragoak dira. Hori dela-eta altuera galtzen da, zutik egoteko jarrera makurtuagoa eta ibiltzeko moduan eragiten du. Osteoporosia oso gaixotasun ohikoa da halaber.
  • Gaixotasun kronikoak: Adineko pertsona gehienek gutxienez gaixotasun hauetako bat daukate, eta sarritan bat baino gehiago. Ohikoenen artean hipertentsioa, diabetea eta giltzurruneko, biriketako eta bihotzeko gaixotasun kronikoak daude.
  • Hortz arazoak: Listu gutxiago jariatzeak eta garbiketarako abilezia txikiagoa edukitzeak kalte hauek ekartzen dituzte.
  • Aparatu digestiboa: Oso zabalduta dago adin batetik aurrera irensteko arazoak eta idorreria pairatzea, baita sarritan ohartzen ez diren odol jarioak ere, anemia eragiten dutenak.
  • Ikusmena: Begi-lauso edo kataratak oso ohikoak dira, baita presbizia edo ikusmen nekatua ere. * Erorketak: Arriskua askoz altuagoa da, osteoporosiarekin batera hezur hausturak ekar ditzaketenak edo buruko odol jario larriak traumatismoagatik. Are gehiago, hauen ondorioz hilkortasun tasa altua da zahartzaroan.
  • Ilea: Meharragoa eta kolore gabekoa gelditzen da, eta ohikoa da gizonezkoengan alopezia edo burusoiltasuna.
  • Entzumena.
  • Sistema immunea.
  • Mina.
  • Sexu aktibitatea.
  • Lo egiteko arazoak.
  • Gernu inkontinentzia.
  • Ahotsa.

Buru arlokoak

Gaixotasun geriatrikoak

Alzheimerren gaixotasuna gaur egun gaixotasunik ohikoenen artean dago, tipikoki hirugarren adinean agertzen dena. Ohikoa da halaber normalean modu akutuan edo iragankorrean agertzen den Delirium edo Nahasmen Sindromea.

Arreta berezia merezi du Parkinsonen gaixotasunak halaber, oso prebalentea dena ere bai.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Zahartzaro Aldatu lotura Wikidatan