«Langabezia»: berrikuspenen arteko aldeak

Jump to navigation Jump to search
No change in size ,  Duela 4 urte
t
→‎Teoria neoklasikoa: barne lotura zuzenketa: merkatu
t (→‎Lanaren eskaintza eta eskaria: barne lotura zuzenketa: ziklo ekonomiko)
t (→‎Teoria neoklasikoa: barne lotura zuzenketa: merkatu)
Teoria neoklasikoari jarraikiz, lan-merkatuaren lehia perfektua beste edozein merkatutakoa bezalakoa da. Teoria hori aldezten duten ekonomisten abiaburua da eskaintzak bere eskaria sortzen duela (Say-ren legea); horrenbestez, salgai guztiek eta lan guztiak zeinek eskatu aurkituko dutenez, denentzako enplegua izango da. Langabeziarik baldin badago, borondatezkoa edo noizean behingoa izango da (frikzionala), lan egin nahi duen orok lana aurkituko duenez gero.
 
Teoria neoklasikoaren irudiko, [[soldata]] beste aldagai bat da, ez eskaintzaileek ez eskatzaileak eragin ezin diotena, eta [[merkatuamerkatu]]a aske badabil eta [[prezio]]ak (soldatak) malguak badira, merkatuak berak ezabatuko ditu gehiegizko eskariak eta eskaintzak, inork ([[sektore publiko]]ak) esku hartu gabe, eta lan-eskaria eta eskaintza berdinduko dituen oreka-prezioa lortuko da; horrela, bada, eredu honetan soldaten zurruntasunak sortzen du langabezia.
 
Teoria honek aldezten du berezko langabezia-tasa bat dagoela, merkatuen berezko mugikortasunaren ondoriozko lanik ezak, beste lan bat aurkitzeko behar den denborak eta bazterreko adoregabetuen taldeek sortzen dutena. Lan-merkatuko desorekak lehia perfektuko baldintzak ez direnean edo prezioen bilakaeraren gaineko aurreikuspenak okerrak direnean sortu ohi dira. Horregatik, teoria honen ustez, soldata errealetan ahalik eta malgutasunik handiena eta [[lehia perfektu]]ko baldintzak bermatuz, merkatuak berak joko du oreka-egoerara eta, hortaz, langabezia txikitzera.

Nabigazio menua