Friedrich Hayek: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t →‎Biografia: Barne lotura zuzenketa: Gunnar Myrdal
13. lerroa: 13. lerroa:
[[1951]]tik aurrera, zientzia moral eta sozialetako irakasle izan zen, Chicagoko Unibertsitatean. [[1962]]an [[Europa]]ra itzuli zen, Friburgoko Unibertsitateko ekonomiako irakasle izendatu zutelako.
[[1951]]tik aurrera, zientzia moral eta sozialetako irakasle izan zen, Chicagoko Unibertsitatean. [[1962]]an [[Europa]]ra itzuli zen, Friburgoko Unibertsitateko ekonomiako irakasle izendatu zutelako.


[[1974]]an, [[Karl Gunnar Myrdal]] suediarrarekin batera, [[Ekonomiako Nobel Saria|Ekonomiako Nobel saria]] jaso zuen, diruaren teoriari buruzko lanengatik, eta fenomeno ekonomiko, sozial eta instituzionalen arteko loturen azterketengatik. [[1977]] arte, Salzburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen.
[[1974]]an, [[Gunnar Myrdal]] suediarrarekin batera, [[Ekonomiako Nobel Saria|Ekonomiako Nobel saria]] jaso zuen, diruaren teoriari buruzko lanengatik, eta fenomeno ekonomiko, sozial eta instituzionalen arteko loturen azterketengatik. [[1977]] arte, Salzburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen.


Haren pentsamenduak [[sozialismo]]tik merkatu libreko ekonomiaren defentsarainoko bidea egin zuen, eta Vienako Eskolako ekonomista nagusietako bat bihurtu zen. Haren teoriak [[John Maynard Keynes|Keynesen]] pentsamenduari kontrajartzen zaizkio. Ehunka saiakera eta 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.
Haren pentsamenduak [[sozialismo]]tik merkatu libreko ekonomiaren defentsarainoko bidea egin zuen, eta Vienako Eskolako ekonomista nagusietako bat bihurtu zen. Haren teoriak [[John Maynard Keynes|Keynesen]] pentsamenduari kontrajartzen zaizkio. Ehunka saiakera eta 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.

11:41, 18 iraila 2015ko berrikusketa

Friedrich August von Hayek.

Friedrich August von Hayek (Viena, Austria, 1899ko maiatzaren 8a - Friburgo, Alemania, 1992ko maiatzaren 23a) britainiar ekonomista izan zen, austriarra sortzez. 1938an Britainia Handiko herritartasuna hartu zuen.

Merkatu-ekonomiaren defendatzaile sutsu eta estatuaren esku-hartzearen etsai izaki, bere ideiak izan ziren Estatu Batuetako lehendakari Ronald Reaganen eta Britainia Handiko Margaret Thatcherren politika ekonomikoen oinarri nagusia.

Biografia

Zuzenbide eta ekonomiako ikasketak egin zituen, Vienako Unibertsitatean. 1921etik 1931ra, Ikerkuntza Ekonomikorako Institutu Austriarreko zuzendari izan zen, eta 1929tik 1931ra, Vienako Unibertsitatean lan egin zuen. 1931tik 1950era bitartean, ekonomia eta estatistikako irakasle izan zen, Londresko Unibertsitatean.

Mont Pelerin Elkarteko sortzaileetako bat izan zen, eta ohorezko lehendakari. Elkarte horrek mendebaldeko ekonomistak, legelariak, enpresaburuak eta kazetariak biltzen ditu, pentsamendu liberala aztertu eta zabaltzeko asmoz.

1951tik aurrera, zientzia moral eta sozialetako irakasle izan zen, Chicagoko Unibertsitatean. 1962an Europara itzuli zen, Friburgoko Unibertsitateko ekonomiako irakasle izendatu zutelako.

1974an, Gunnar Myrdal suediarrarekin batera, Ekonomiako Nobel saria jaso zuen, diruaren teoriari buruzko lanengatik, eta fenomeno ekonomiko, sozial eta instituzionalen arteko loturen azterketengatik. 1977 arte, Salzburgoko Unibertsitateko irakasle izan zen.

Haren pentsamenduak sozialismotik merkatu libreko ekonomiaren defentsarainoko bidea egin zuen, eta Vienako Eskolako ekonomista nagusietako bat bihurtu zen. Haren teoriak Keynesen pentsamenduari kontrajartzen zaizkio. Ehunka saiakera eta 15 liburu baino gehiago idatzi zituen.

Idazlanak

Lan nagusiak: Prezioak eta produkzioak (1931), Kapitalaren teoria hutsa (1941) eta Morrontzarako bidea (1944).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Hayek Aldatu lotura Wikidatan


Erreferentziak