Jean Perrin: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t barne lotura zuzenketa: Avogadroren zenbakia
No edit summary
8. lerroa: 8. lerroa:
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Fisikako Nobel Saridunak]]
[[Kategoria:Frantziako ateoak]]
[[Kategoria:Frantziako ateoak]]
[[Kategoria:Ohorezko Legioko kide izendatuak]]
[[Kategoria:Ohorezko Legioko zaldunak]]
[[Kategoria:Frantziako Zientzien Akademiako kideak]]
[[Kategoria:Frantziako Zientzien Akademiako kideak]]
[[Kategoria:Lilletarrak]]
[[Kategoria:Lilletarrak]]

18:57, 18 iraila 2015ko berrikusketa

Jean Baptiste Perrin

Jean Baptiste Perrin (Lille, 1870eko irailaren 30a - New York, 1942ko apirilaren 17a) frantses fisikaria izan zen. Parisko Zientzietako Fakultateko eta École Normale-ko irakaslea izan zen, 1938an Estatu Batuetara bizitzera joan zen arte. Izpi katodikoei buruzko ikerkuntzak egin zituen; izpi horiek karga negatiboak dituzten partikulez osaturik direla frogatu zuen. Gasen eroapena eta X izpien izaera ere aztertu zituen, besteak beste. 1908an, Avogadroren konstantea finkatu zuen aurrenekoz, eta materiaren egitura atomikoa eta ez-jarraitua dela frogatu zuen, halaber. 1919an, eguzkiaren energia hidrogenoa helio bihurtzerakoan sortzen zela dioen hipotesia zabaldu zuen, urte asko pasatu ondoren egiaztatu zena. Haren obren artean aipagarriak dira: Rayons catodiques et rayons Roentgen (1897); Les atomes (1921); eta Les éléments de la Physique (1930). 1926an, Fisikako Nobel saria jaso zuen.

Erreferentziak