Amegrove Club de Remo: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
47. lerroa: 47. lerroa:
Azken urteak bikainak izan dira. 2010tik aurrerako Liga guztietan txapelduna izan da, 2011. urtean Ligako estropada guztiak irabazi zituen gainera. 2012an [[Club de Remo Chapela|Chapelarekin]] puntuz berdinduta gelditu da baina estropada gehiago irabazi izanak eman dio garaipena. Igoera ''play-off''a jokatzera animatu dira baina ez dute [[San Miguel Liga|TKE Ligara]] igotzerik lortu. [[Kontxako Bandera]]ra ere etorri nahi izan zuten baina antolatzaileek ez zuten gonbidatu, izena emateko unean Ligako bigarren postuan baitzeuden.

2013an apalago ibili ondoren 2014an berriz ere bigarren egin zuen Galiziako Ligan eta berriro igoera play-offak jokatu zituen. 2015ean laugarren aldiz irabazi du Galiziako Liga.
2013an apalago ibili ondoren 2014an berriz ere bigarren egin zuen Galiziako Ligan eta berriro igoera play-offak jokatu zituen. 2015ean laugarren aldiz irabazi du Galiziako Liga baina TKE Ligarako play-offari uko egin dio.

== Palmaresa ==
== Palmaresa ==

11:36, 20 iraila 2015ko berrikusketa

Amegrove Club de Remo
Herria Txantiloi:ES-GA O Grove, Galizia
Sorrera 1980
Lehendakaria Txantiloi:ES-GA Noelia Otero
Entrenatzailea Txantiloi:ES-GA José Diego Portela
Koloreak      horia
Trainerua Pabliño
Patroiak Txantiloi:ES-GA Roberto Dadín
Txantiloi:ES-GA Roberto Fernández
Palmaresa:
Kontxako Banderak
TKE Ligak
Espainiako Txapelketak
Galiziako Txapelketak

0
0
0
0
2015eko liga: 1.a (Galiziako A Liga)
Amegroveko trainerua Kontxako Banderarako Sailkapen estropadan, 2010ean.

Amegrove Club de Remo Galiziako Pontevedrako probintziako O Grove herrian dauden bi arraun klubetako bat da, bestea Club de Remo Mecos delarik. Ipar-mendebaldeko Traineruen Ligako azken hiru ekitaldietako txapelduna da.

Uniformea

Elastikoak eta trainerua horiak dira. Traineruaren izena Pabliño da.

Historia

1980. urtean herriko muskuilu lantegiak (Asociación de Mexilloeiros “AMEGROVE” de O Grove) bilera egin zuen herrian arraunketa bultzatu asmoz eta 1982. urtean bateletan eta trainerillatan lehiatzen hasi ziren.

Traineru mailan 1996. urteko Espainiako Traineru Txapelketako hirugarren postuarekin jauzia eman zuen Amegrovek, 1999. urtean postua errepikatu zuenean Kontxako Banderaren sailkapen estriopadara etorri ziren 10. postua lortuz. 2002an arraunlari eskasia zela eta Rianxorekin batera atera zuen trainerua eta emaitza bikainak izan zituzten elkarrekin, izan ere Espainiako Txapelketan laugarren postua eskuratu baitzuten eta Kontxako Banderara sailkatzear ere izan ziren, 8. postuan gelditu baitziren sailkapen estropadan.

2003. urtean sortu zenetik Galiziako Traineruen Ligan aritu da, 2004, 2005 eta 2006 urteetan bigarren postua lortu zuen. Aipatzekoa da 2006. urtea Espainiako Traineru Txapelketan bigarren izan baitzen eta Teresa Herrera Bandera irabazi baitzuen.

Azken urteak bikainak izan dira. 2010tik aurrerako Liga guztietan txapelduna izan da, 2011. urtean Ligako estropada guztiak irabazi zituen gainera. 2012an Chapelarekin puntuz berdinduta gelditu da baina estropada gehiago irabazi izanak eman dio garaipena. Igoera play-offa jokatzera animatu dira baina ez dute TKE Ligara igotzerik lortu. Kontxako Banderara ere etorri nahi izan zuten baina antolatzaileek ez zuten gonbidatu, izena emateko unean Ligako bigarren postuan baitzeuden.

2013an apalago ibili ondoren 2014an berriz ere bigarren egin zuen Galiziako Ligan eta berriro igoera play-offak jokatu zituen. 2015ean laugarren aldiz irabazi du Galiziako Liga baina TKE Ligarako play-offari uko egin dio.

Palmaresa

Kontxako Bandera

  • Sailkatua (0), 2002an 8.a sailkapen estropadan.

Ligak

Espainiako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0):
  • Hirugarrena (2): 1996 eta 1999.

Galiziako Traineru Txapelketa

  • Txapelduna (0)
  • Bigarrena (6): 1996, 1999, 2002*, 2010, 2011 eta 2012.

Gainontzeko estropadak

Azken denboraldiak

Urtea Liga Espainiako Txap.
2004 Galiziako Liga, 2.a
2005 Galiziako Liga, 2.a
2006 Galiziako Liga, 2.a 2.a
2007 Galiziako Liga, 6.a
2008 Galiziako Liga, 10.a
2009 Galiziako Liga, 6.a
2010 Galiziako Liga, 1.a 8.a
2011 Galiziako Liga, 1.a 8.a
2012 Galiziako A maila, 1.a 8.a
2013 Galiziako A maila, 4.a 8.a
2014 Galiziako A maila, 2.a
2015 Galiziako A maila, 1.a

Kanpo loturak