François de Malherbe: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:François de Malherbe lotu du, Wikidataren arabera.
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa: 12. lerroa:
[[Kategoria:1628ko heriotzak]]
[[Kategoria:1628ko heriotzak]]
[[Kategoria:Frantziako idazleak]]
[[Kategoria:Frantziako idazleak]]
[[Kategoria:Frantsesezko idazleak]]
[[Kategoria:Frantziako itzultzaileak]]
[[Kategoria:Frantziako poetak]]
[[Kategoria:Normandiarrak]]

13:36, 22 iraila 2015ko berrikusketa

Malherberen estatua, Parisen

François de Malherbe frantses olerkaria izan zen (Caen, Paris, 1555? - Paris, 1628). Angulemako Henrikeren idazkari izan zen Aachenen, hamar urtez. Angulemako Henrike hil ondoren Normandiara joan zen bizitzera. 1605ean, Vauquelin de La Fresnayek gortean aurkeztu zuen. Ondoren, Bellegardeko dukearen ezkutari eta Henrike IV.aren ganberako kide izan zen. Luis XIII.a erregeak ere bere babespean izan zuen. Bizitzako azken urteak atsekabean murgildurik iragan zituen, bere seme Marc-Antoine hil ondoren. Idatzi zituen lehen olerkiak italiar poeten eragina zuten. Malherberen lanen ezaugarri nagusia formalismoa da, oso-osorik betetzen baititu bere garaiko poesiagintzaren arau guztiak. Gortearen ospakizunak eta erregeren balentriak kantatzen ditu batez ere. Hauek ditu lan azpimarragarrienak: Prière pour le Roi allant en Limousin (1605, Otoitza Limousinera doan erregeren alde), Henrike IV.aren garaikoa; Ode pour le roi allant châtier la rébellion des rochellois (1628, Oda rotxelatarren matxinada zigortzera doan erregeren alde), Luis XIII.aren garaikoa. Ospe handikoak dira, bestalde, Malherbek idatzi zituen gutunak.


Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: François de Malherbe Aldatu lotura Wikidatan