Esperanto: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Bot: Parsoid bug phab:T107675
192. lerroa: 192. lerroa:
|-
|-
! ''ĥ''
! ''ĥ''
| ''x'' (gipuzkerazko ''j,'' ''jan'' ''<nowiki/>''hitzean)
| ''x'' (gipuzkerazko ''j,'' ''jan'' hitzean)
|-
|-
! ''ĵ''
! ''ĵ''

20:01, 24 iraila 2015ko berrikusketa

Esperanto
Esperanto
Datu orokorrak
Lurralde eremuaMundu Osoan
Hiztunak100.000 eta 2 milioi artean (Gehienak bigarren hizkuntzatzat) eta jaiotzezko 200-2.000 hiztun inguru
OfizialtasunaEz da inongo hizkuntza ofiziala, baina nazioarteko talde gutxi batzuek ofizialtzat dute
AraugileaAkademio de Esperanto
Hizkuntza sailkapena
Hizkuntza eraikia
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiaordena libreko hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, hizkuntza eranskaria, hizkuntza isolatzailea eta subjektu aditza objektua
Denbora gramatikalakorainaldia, lehenaldia eta geroaldia
Modu gramatikalakinfinitiboa, baldintzazko modua eta volitive (en) Itzuli
Kasu gramatikalakakusatiboa eta nominatiboa
Alfabetoalatindar alfabetoa
SortzaileaL. L. Zamenhof
AurrekariaProto-Esperanto (en) Itzuli
Sorrera-testuaUnua Libro (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
ISO 639-1eo
ISO 639-2epo
ISO 639-3epo
Ethnologueepo
Glottologespe1235
Wikipediaeo
Linguasphere51-AAB-da
Linguist Listepo
IETFeo

Esperantoa munduan zabalduen dagoen nazioarteko hizkuntza planifikatu edo hizkuntza eraikia da.

L. L. Zamenhof mediku okulista poloniarrak 1887an “Lingvo Internacia” (Nazioarteko Hizkuntza) izenarekin argitaratu zuen berak hamarkada batean zehar garatutako hizkuntza. Laster, Zamenhofek erabilitako ezizena "Doktoro Esperanto" (Doktore Itxaropentsua) hizkuntzaren beraren izena bihurtu zen.

Nazioarteko komunikazioa erraztuko zuen hizkuntza laguntzaile neutral eta ikasteko erraza sortzea izan zen Zamenhofen helburua. Hizkuntza neutral horrek, hizkuntza naturalak ez bezala, ez zeun tokian tokiko hizkuntzarik ordezkatu behar: aldiz, gizateria osoaren bigarren hizkuntza izan behar zuen eta, horrela, herri guztien arteko elkar ulertzea ekarrita, horrexen ondorioz, bakea ere bai.

Gaur egun esperantoak erabilera zabala dauka: bidaiatzeko, elkarri idazteko, kultur trukeetarako, konbentzioetarako, beste hizkuntzetako literatura irakurtzeko, irratia entzuteko eta hizkuntza naturalak errazago ikasteko, besteak beste. Zenbat jendek hitz egiten duen esatea oso zaila da, ez baita inongo estatuko hizkuntza, baina zenbaketa fidagarrienek diote mundu osoan ehun milatik hiru milioira bitarte direla esperantodunak eta horien artean, 2.000 inguru jaiotzatiko hiztunak direnak.

Esperantoa ikasteko arrazoiak

  • Esperantoa oso erabilgarria da komunikazio neutralerako, eta ez du hizkuntza naturalik ordezten. Bestela esanda, ez du etnia, hizkuntza edo kultura jakin baten alde egiten; aitzitik, hizkuntza eta etnia berekoak ez diren gizabanakoen arteko komunikabide neutrala da. Eskubide berdintasuna, tolerantzia eta benetako internazionalismoa bultzatzen ditu. Hori ederki nabari da esperantozko hitzaldietan, liburuetan, aldizkarietan, musikan eta Interneteko edukietan, bai eta familia bizitzan ere.
  • Harremanetarako tresna da, bereziki gazteentzat: atzerriko etxeetan gonbidatu gisa egonaldiak eginez, zuzeneko harremana egin daiteke hango kulturekin, nazioarteko jaialdietan ondo pasatu, hainbat gaitako mintegietan jakintza eskuratu, atzerriko hizkuntzekin harremanetan jarri, haiei buruz gehiago ikasi...
  • Esperantoa oso era ona da kanpo hizkuntzak ikasten hasteko. Beste ezein hizkuntzatatik ez datorrenez, arauak sinpleak eta gutxi dira: ez du konjugaziorik eta ez dago buruz ikasi beharreko salbuespenik. Hori dela eta, ikasle gazteek beste hizkuntza batzuk ikaste aldera emateko lehen pausua izan liteke. Izan ere, hizkuntza propedeutikoa da, hots, esperantoa ikasita, gero errazago ikasten da beste edozein hizkuntza. Halaxe erakutsi dute Zeelanda Berrian,[1] Ameriketako Estatu Batuetan,[2][3][4] Alemanian,[5] Italian[6] eta Australian [7] egin diren ikerketek.

Historia

Lingvo Internacia liburua.

Hizkuntza

Sailkapen linguistikoa

Hizkuntza eraikia denez, esperantoa ez dago inongo talde etnikoren hizkuntzarekin genealogikoki erlazionaturik. Haren lexikoa latinotzat har daiteke; aldiz, ikuspegi morfologikoaren arabera, nagusiki aglutinatzailea da, baina maila batean izaera zertxobait Isolatzailea izanda. Fonologia, gramatika, lexikologia eta semantika funtsean mendebaldeko hizkuntza indoeuroparretan oinarrituta daude, nahiz eta hiztegiaren zati handiena hizkuntza erromantzeetatik datorren; fonema errepertorioari dagokionez, eslabiarra da. Tipologiaren aldetik, preposiziodun hizkuntza da, eta perpausen ordena normalean subjektua, aditza + objektua da eta izen sintagmena, adjektiboa + izena da. Hala ere, teknikoki, hitz bakoitzaren funtzio gramatikala adierazten duten morfemei esker, edozein ordena posible da. Aurrizkien eta atzizkien erabilera zabal-zabalak hitz berriak sortzea ahalbidetzen du.

Fonetika

Esperantoak 5 bokal eta 23 kontsonante ditu (horietako bi erdibokalak dira). Ez dauka tonurik eta azentua, idazten ez dena, beti azkenaurreko silaban erortzen da. Bokal bakoitzak silaba bat adierazten du, ŭ letraz egindako diptongoak izan ezik. Adibidez: [fa.mi.lí.o], baina [aŭ.tú.no].

Kontsonanteak

Kontsonanteak
Ezpainbikaria Ezpain-horzkaria Hobikaria Hobi-atzekoa Sabaikaria Belarra Glotala
Herskaria p eta b t eta d k eta g
Sudurkaria m n
Dardarkaria ɾ
Igurzkaria f eta v s eta z ʃ eta ʒ x h
Afrikaria ʦ ʧ eta ʤ
Albokaria l
Hurbilkaria j


Bokalak

Aurrekoa Atzekoa
Itxia i u
Ertaina e o
Irekia a

Esperantoak euskararen 5 bokalak ditu, ez da bokalen luzeraren arteko ezberdintasunik egiten eta ez dago bokal sudurkaririk.

Sei beheranzko diptongo daude: uj, oj, ej, aj, aŭ eta eŭ. j letra Lapurdiko j bezala ahoskatzen da (joan) eta ŭ letra ere kontsonantea da.


Ortografia

Alfabetoak 28 letra ditu: latindar alfabetoaren bertsio bat da, zeinu diakritikook dituena: ĉ, ĝ, ĥ, ĵ, ŝ eta ŭ. Aldiz, q, w, x eta y letrak ez daude:

a b c ĉ d e f g ĝ h ĥ i j ĵ k l m n o p r s ŝ t u ŭ v z

c eta zeinu diakritikodun letrak alde batera utzita, beste guztiak nazioarteko alfabeto fonetikoko euren baliokideen antzera ahoskatzen dira:

Letra Ahoskera
c ʦ (euskal tz)
ĉ ʧ (euskal tx)
ĝ ʤ (ingelesezko j, John hitzean)
ĥ x (gipuzkerazko j, jan hitzean)
ĵ ʒ (zubererazko j, jin hitzean)
ŝ ʃ (euskal x)
ŭ
(aŭ, eŭ)
(euskal u, hau eta euskara hitzetan)

Hiztegia

Hiztegia hizkuntza askotatik dator. Zenbait hitz berri Europaz kanpoko hizkuntzetatik hartu dira, adibidez japonieratik, nazioartekoak direlako, baina ele gehienak hizkuntza erromantzeetatik (gehienbat latinetik eta frantsesetik) datoz, alemanetik eta ingelesetik.

Erreferentziak

  1. Txostena: Enciklopedio de Esperanto entziklopediako artikulua (I. liburukia, 436. orrialdea), esperantoaren balio pedagogikoari buruzkoa.
  2. Txostena: Christian Rudmick, The Wellesley College Danish-Esperanto experiment.
  3. Txostena: Edward Thorndike, Language Learning. Bureau of Publications of Teachers College, 1933. Interlingua.org
  4. Helen S. Eaton, "The Educational Value of an Artificial Language." The Modern Language Journal, 12. zenbakia, 87-94. orrialdeak (1927). Blackwellpublishing.com
  5. "Laborkonferencoj: Interlingvistiko en Scienco kaj Klerigo" izenburuarekin Paderborn hirian urtero azaroan egiten diren bileretako protokoloak (lan biltzarra: Interlinguistics in Science and Education). Paderborn hiriko Pedagogia Zibernetikoko Erakundearengandik eskura daitezke.
  6. Ikerlana. (Esperanto izenarekin ezaguna den) Nazioarteko Hizkuntzaren Batzordea, Ministerio arteko Dekretua, 1993ko apirilaren 29koa / urriaren 5ekoa, Italiako Irakazkuntza Publikoko Ministerioa.
  7. Ikerlana. Monash Unibertsitateko EKPAROLI proiektuaren orri nagusia.

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Esperanto Aldatu lotura Wikidatan
Wikiliburuetan liburu bat dago honi buruz:
Esperanto
Hizkuntza honek bere Wikipedia du: Bisita ezazu.