Atenasko Akademia: berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 37°59′33″N 23°42′29″E / 37.99250°N 23.70806°E / 37.99250; 23.70806
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
t →‎Ikasleak: Barne lotura zuzenketak
19. lerroa: 19. lerroa:
== Ikasleak ==
== Ikasleak ==
* Platonen ikasle guztien artean ezagunena, [[Aristoteles]] izan zen, ondoren bere irakaskuntza toki propioa zabaldu zuen arren, [[Lizeo (argipena)|Lizeoa]].
* Platonen ikasle guztien artean ezagunena, [[Aristoteles]] izan zen, ondoren bere irakaskuntza toki propioa zabaldu zuen arren, [[Lizeo (argipena)|Lizeoa]].
* [[Eudoxo Knidosekoa]], matematikari eta astronomo bikaina, eredu planetario bat garatu zuena.
* [[Eudoxo Knidokoa]], matematikari eta astronomo bikaina, eredu planetario bat garatu zuena.
* [[Heraklides Pontiko]], astronomoa eta [[Pitagoras]]en teorien jarraitzailea
* [[Heraklides Pontiko]], astronomoa eta [[Pitagoras]]en teorien jarraitzailea
* Han ikasi zuten beste batzuk, [[Juliano Apostata]] erromatar enperadorea, [[Basilio Zesareakoa]] eta [[Gregorio Nazianzeno]] izan ziren, [[350]]eko hamarkadan. Azken bi hauek, kristauak eta teologoak zirenak, bere irakaskuntza kristauetara, kultura klasikoa errespetatu egin behar zela gehitu zuten.
* Han ikasi zuten beste batzuk, [[Juliano Apostata]] erromatar enperadorea, [[Basilio Zesareakoa]] eta [[Gregorio Nazianzokoa]] izan ziren, [[350]]eko hamarkadan. Azken bi hauek, kristauak eta teologoak zirenak, bere irakaskuntza kristauetara, kultura klasikoa errespetatu egin behar zela gehitu zuten.


== Ixtea ==
== Ixtea ==

19:48, 26 iraila 2015ko berrikusketa

Akademia, Rafael Sanzio italiarraren olio pintura (1509–1510)

Atenasko Akademia edo Platondar Akademia (Ἀκαδήμεια) Platonek K. a. 388 inguruan sortutako eskola filosofiko bat izan zen, Akademoko lorategietan, eta Justiniano I.ak itxia 529. urtean. Ezagutzan ikertu eta sakontzen aritua, bertan egin zen garaiko lan matematiko guztia, eta teoria heliozentrikoa garatu zen. Unibertsitateen aurrekaritzat har daiteke.

Kokapena

Akademia altxatu zen tokia, jakinduriaren jainkosa zen Ateneari eskainitako olibadi sakratu bat izan zen, Atenasen kanpoaldean. Brontze Aroko erritu erlijiosoak egingo ziren bertan, eta han, Akademok, tokiari izena emango ziona, Kastor eta Pollux Dioskuroak gurtuko zituen. Toki honetan zeuden beste manifestazio erlijioso batzuk, Prometeo eta Dionisoren gurtzarekin lotuta zeuden. Atenasetik irtetzen zen bidean, bertako hiritarren zerraldoak zeuden.

Historia

Egungo Atenasko Akademia, Theofil Jansenek diseinatua eta 1887an amaitua.

Hiru fase handi izan zituen:

  • Antzinako Akademia, Platonen ikasle zuzenek eratzen zutena: Espeusipo, Xenokrates, Polemon, Krates Atenasekoa edo Krantor Solikoa, hauen lana mantendu ez delarik, *baina euren irakaslearen irakaspenak jarraitzen zituztenak: ezagutza, justifikatutako benetako sinesmenetan oinarritua dagoela, alegia.
  • Akademia ertaina, Artzesilao Pitanakoak sortu eta ordezkatua K. a. 244an eta, bere ezaugarria, Sokratesen metodora itzuli izana da, ironia, galdera eta zalantza erabiliz eztabaida filosofikoetan.
  • Akademia berria, K. a. 160tik aurrera eta Karneadesek ordezkatua, erabateko eszeptizismoan erori gabe, balizkoa bakarrik dena lor daitekeela erakusten zuena, hau da, ezinezkoa dela erabateko ziurtasuna edo erabateko zalantza.

Badago 4. eta 5. akademia bat onartzen duenik ere, hauen ordezkariak, Filon Larisakoa eta Antioko Askalonekoa izango liratekeelarik, Platonen erakuspenetatik gertuago zeudenak eta hau estoizismoarekin batu nahi izan zutenak.

Ikasleak

Ixtea

Damastzio Diakodoak, eskola neoplatondarra berrantolatu zuen Proklus hil zenean, 485ean, bere bizitza osoa, Platon eta Aristotelesen lana aztertzen emanez. Justinianok, Bizantziar Inperioaren nagusitasuna bermatzeko batasun erlijiosoa nahi zuena, ediktu bat argitara eman zuen 529an, non paganismoa, judaismoa eta sekta mordo bat proskribatzen zituen, greziar filosofiaren irakaskuntza debekatu eta euren azken egoitza izan ziren Atenasko eskolak ixtera derrigortuz

Bibliografia

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Atenasko Akademia Aldatu lotura Wikidatan
37°59′33″N 23°42′29″E / 37.99250°N 23.70806°E / 37.99250; 23.70806