Grimm anaiak: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
31. lerroa: 31. lerroa:


=== Zineman ===
=== Zineman ===
1937an Walt Disneyk beraien liburuetako “Edurnezuri” zinemako pantailara pasatu zuen eta 1950ean, “Errauskine”.
1937an, Walt Disneyk haien liburuetako “Edurnezuri” zinemako pantailara pasatu zuen eta 1950ean, “Errauskine”.


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==

11:48, 28 iraila 2015ko berrikusketa

Wilhelm Grimm ezkerrean eta Jacob Grimm eskuinean (1855, Elisabeth Jerichau-Baumann)

Grimm anaiak idazle alemaniarrak ziren: zaharrena, Jacob (Hanau, 1785eko urtarrilaren 4a - Berlin, 1863ko irailaren 20a); gazteena, Wilhelm (Hanau, 1786ko otsailaren 24a - Berlin, 1859ko abenduaren 16a]) .

Alemanez egindako lehen literatur ekoizletzat jotzen dituzte adituek, ordu arte germaniar hizkuntz batu idatzirik ez zegoela kontuan hartuta. Izan ere, anaiek Deutsches Wörterbuch ("Aleman hiztegia") hiztegian lan egin zuten, aleman "modernoa"ren lehenengoetakoa.

Bizitza

Hogei urterekin, Jacobek liburuzaintza lanak egin zituen Kassel hirian eta Wilhelm liburutegi berean idazkaria izan zen.

Gotingako unibertsitatean biak irakasleak izan ziren; bertatik 1837an kaleratu zituzten, Hannoverreko Ernesto Augusto I erregearen aurka protesta egin zutelako. Hurrengo urtean, Berlingo Humboldt Unibertsitatean hasi ziren eskolak ematen.

Lanak

Haur-literaturaren historian idatzitako ipuin ospetsuenen artean, Grimm anaiek egindakoak daude, "Edurnezuri", "Loti ederra" edo "Errauskine" tartean.

1812an, Alemaniako ipuinen bilduma argitaratu zuten, Kinder- und Hausmärchen izenburupean ("Haurren eta etxekoen ipuinak"). 1814an beste sorta bat kaleratu zuten.

Ipuin hautatuak

Zineman

1937an, Walt Disneyk haien liburuetako “Edurnezuri” zinemako pantailara pasatu zuen eta 1950ean, “Errauskine”.

Kanpo loturak

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Grimm anaiak Aldatu lotura Wikidatan