Konstituzio plaza (Donostiako Plaza Berria): berrikuspenen arteko aldeak

Koordenatuak: 43°19′25″N 01°59′05″W / 43.32361°N 1.98472°W / 43.32361; -1.98472
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
3. lerroa: 3. lerroa:
|izena= Konstituzio plaza
|izena= Konstituzio plaza
|hiria = [[Fitxategi:Bandera de San Sebastián.svg|23px]] [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharra]], [[Donostia]]
|hiria = [[Fitxategi:Bandera de San Sebastián.svg|23px]] [[Parte Zaharra (Donostia)|Parte Zaharra]], [[Donostia]]
|irudia= Konstituzio enparantza, Donostia. Euskal Herria.jpg
|irudia= San Sebastien 13.jpg
|oina= [[Donostia]]ko Konstituzio plazaren ikuspegi orokorra.
|oina= [[Donostia]]ko Konstituzio plazaren ikuspegi orokorra.
|udalerria = Donostia
|udalerria = Donostia

01:31, 2 urria 2015ko berrikusketa

Artikulu hau Donostiako plazari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Konstituzio plaza (argipena)».

Konstituzio plaza

Parte Zaharra, Donostia
Donostiako Konstituzio plazaren ikuspegi orokorra.
Herrialdea
Lurraldea
 Euskal Herria
 Gipuzkoa
Konstituzio plaza is located in Euskal Herria
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza is located in Gipuzkoa
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza is located in Donostia erdigunea
Konstituzio plaza
Konstituzio plaza
Koordenatuak: 43°19′25″N 01°59′05″W / 43.32361°N 1.98472°W / 43.32361; -1.98472

Konstituzio Plaza Gipuzkoako Donostia hiriburuan dagoen plaza bat da, Parte Zaharraren erdialdean. Modu herrikoian konsti deitu ohi zaio[1]. Ezaugarri nagusitzat arkupeak dituen plaza honetan ospatu ohi dira hiriko jai handiak. Bertan dago, halaber, Donostiako antzinako Udaletxea, gerora Udal Liburutegi izandakoa. Gaur egun Donostia Kulturaren bulegoekin batera Liburutegiaren funts historikoak, unitate teknikoa, jardueren aretoa eta zuzendaritzaren bulegoak daude bertan.

1817an eraiki zen. Narrika, San Jeronimo, Fermin Kalbeton eta Joan Bilbao kaleek inguratzen dute.

Izena

Historian zehar plaza honek izen ugari izan ditu: Plaza Berria, Konstituzio Plaza, Uztailaren 18ko Plaza eta Konstituzio Plaza berriz ere.

Historia

Antzina, harresi barruko Donostiak plaza bakarra zuen, Plaza Zaharra izenekoa (gaur egungo Ugartemendia plazan, Bulebarreko erlojuaren inguruan, zegoen). Plaza hori militarrek erabiltzen zuten maniobretarako, eta arazoak izaten zituzten herritarrek beren ospakizun eta ekitaldietarako. Horrela, hiriaren erdialdeko etxe batzuk bota eta Plaza Berria sortu zuten egungo Konstituzio plazaren lekuan XVIII. mendean.

Plaza hura (ia Donostia osoarekin batera) suntsituta geratu zen 1813ko abuztuaren 31ko asalto eta sutearen ondorioz. Egungo Konstituzio plaza 1817an Pedro Ugartemendia eta Alejo de Mirandak eraiki zuten, suntsiketa horren ondorengo berreraikitzeko proiektuaren lanik aipagarriena plaza hau eraikitzea izan baitzen.

Egitura

Arkupedun eraikinez inguratutako leku atsegin honetan garai batean Donostiako udaletxea egon zen eraikineko erlojua nabarmentzen da. Gaur egun bertatik paseatu edota tabernetako kanpoko mahaietan eseri ohi direnak sarritan plaza honetako xehetasun batekin harritzen dira: plazara jotzen duen balkoi bakoitza zenbaki batez adierazita dago. Xehetasun hau garai batean plaza hau zezen plaza zeneko oroigarria da, zezenleku honek 147 balkoi edo palko zituen. Plaza honek estilo neoklasikoa du.

Ospakizunak

Sakontzeko, irakurri: «Donostiako Danborrada»

Normalki leku lasaia izan ohi da, baina jai egun garrantzitsuetan jendez lepo egoten da, adibidez Santo Tomas Eguna eta bereziki Donostiako jai nagusia den San Sebastian Egunean, urtarrilaren 20ko egun honetan plaza jendez bete eta San Sebastian martxa jotzen baita.

1931atik aurrera hiriko agintariek plaza honetan Gizon-dantza dantzatu ohi zuten (aurretik ziurrenik beste lekuren batean dantzatzen zen), gerora ohitura galdu egin zelarik. 2011n Juan Karlos Izagirre alkateak berriro dantzatu zuen.[2]

Kaleak

Iruditegia

Erreferentziak

  1. http://www.gipuzkoaturismo.net/WAS/CORP/DITPortalTurismoPublicoWEB/Detalle.do?destino=irADetalle&codigoFN=D.4.1.14&seccion=PAGINA_DETALLE&buscaFN=false Donostiako Konstituzioaren plaza. Gipuzkoako Turismo Bulegoaren webgunea
  2. Lide, Aguirre. La Gizon Dantza unió a la corporación. Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2011-6-26).

Kanpo loturak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Konstituzio plaza