Dionisio II.a Sirakusakoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[File:Syrakus, 50 litre di dioniso I e II, 375-345 ac. ca..JPG|thumb|right|200px|Dionisio Gaztea]]
[[File:Syrakus, 50 litre di dioniso I e II, 375-345 ac. ca..JPG|thumb|right|200px|<small><center>Dionisio Gaztea</small>]]
'''Dionisio II.a Sirakusakoa''' edo '''Dionisio Gaztea''' ({{circa|[[K. a. 397]]}}-[[k. a. 343]]) [[Sirakusa]] gobernatu zuen k. a. 367tik k. a. 357ra eta berriz 346tik 344ra.
'''Dionisio II.a Sirakusakoa''' edo '''Dionisio Gaztea''' ({{circa|[[K. a. 397]]}}-[[k. a. 343]]) [[Sirakusa]] gobernatu zuen k. a. 367tik k. a. 357ra eta berriz 346tik 344ra.
[[Dionisio Zaharra]]ren semea zen. Aita hil zenean K. a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba Dion filosofoaren gainbegiratzepean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu [[Platon]] inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo eredu bat izango baitzen. (ikusi Platonen ''zazpigarren gutuna'').
[[Dionisio Zaharra]]ren semea zen. Aita hil zenean K. a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba Dion filosofoaren gainbegiratzepean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu [[Platon]] inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo eredu bat izango baitzen. (ikusi Platonen ''zazpigarren gutuna'').

10:33, 4 urria 2015ko berrikusketa

Dionisio Gaztea

Dionisio II.a Sirakusakoa edo Dionisio Gaztea (c.K. a. 397-k. a. 343) Sirakusa gobernatu zuen k. a. 367tik k. a. 357ra eta berriz 346tik 344ra. Dionisio Zaharraren semea zen. Aita hil zenean K. a. 367an, gobernatzen hasi zen, bere osaba Dion filosofoaren gainbegiratzepean. Dionek onartzen ez zuenez Dionisioren bizimodu libertinoa, haren maisu Platon inbitatu zuen Sirakusa bisitatzera. Elkarrekin saiatu ziren gobernu moderatuago bat jartzen non Dionisio errege-filosofo eredu bat izango baitzen. (ikusi Platonen zazpigarren gutuna). Hala ere, Dionen erreformen kontrakoekin eta Filisto historialariarekin, Dionisiok lortu zuen osaba boteretik kentzea, K. a. 366an. Dionen gidaritzatik gabe, Dionisioren gobernua ez zen gehienen gustukoa izan, gobernatzean eta armada agintzean oso ezgai zelako. Platonek Dionisiori eskatu zion Dion etortzeko baina tiranoak hori egin beharrean, osabaren finantzak eta propietateak bahitu zituen eta haren emaztea beste gizon bati eman zion.

Atenasko erbestean, Dionisioren etsaiek Dionen bizimodu lasaia finantzatzen zuten, tiranoaren azken erabakiak mugiarazi arte. Dionek, Esparta eta beste Greziako hiriekin, armada txiki bat antolatu zuen eta Sirakusara bueltatu zen (K.a 357an) biztanleen pozerako. Hiria erraz hartu zuen (K.a. 356an), Ortigia zitadela blokeatu ondoren, Dionisio une horretan Kaulonian zegoelako. Dionisio laster itzuli zen Ortigiara eta handik alferrikako erasoak egin eta gero bake elkarrizketak antolatu zituen. Azkenean, zitadelan goarnizio bat utzi zuen bere semea Apolokratesen agindupean eta Lokros hirira erbesteratu zen. Urte baten buruan, Ortigia gosez errenditu zen (K. a. 354). Hala ere, Dionek ezin zuen garaipenaz gozatu bere guardiak erail zuelako.

Erbestean, Dionisio Lokrosko tiranoa bilakatu zen eta tokiko biztanleak krudelkeriaz tratatu zituen. K. a. 346an, jakinaren gainean zegoenean Dion hil zela haren ofizialen eskuetan, Sirakusara itzuli zen[1]. Lokri utzi bezain pronto, lokriarrak matxinatu ziren, eta goarnizioa garaitu ondoren,

Dionisio II.a Timoleoni errendituz

Dionisioren emazteaz eta alabez mendekatu ziren. Dionisiok kontrolatu zezakeen Sirakusa ezegonkortasun politikoari esker, baina sirakusarrak ez zeuden inoiz berarekin gustura egon.

Aurreko urteetan, Siziliako anitz hiri aldendu ziren Sirakusatik, tokiko tiraniak antolatuz. Hauetako asko sirakusarrekin Dionisioren kontra matxinatu ziren eta, berriz ere, Ortigia zitadela setiatu zuten. Garai horretan, K. a. 344an, Timoleon Siziliako inbasioari hasiera eman zion. Dionisiok, bazekienez ezin zuela irabazi, Ortigiaren errendizioa antolatu orduko Korintora ibiltzeko baimena lortu zuen. Harrez geroztik, hiri honetan bizi zen gero eta pobreago.

Herriko kulturan eta Literaturan

Dionisio Damoklesen ezpataren pertsonaien garrantzitsuenetariko bat da. Dionisio Danteren Infernuan agertu zen, non 12. kantuan, Siziliako Dionisio aipatu baitzen. Hark, Kironek aipatu zituen beste zigortutako arima askoren artean, beste batzuen kontra bortizkeria erabiltzeagatik. Michael Maier Berpizkundearen alkimistak Dionisio II.ari buruzko kontakizun bat aipatu zuen bere Atalanta Fugiens liburuan (1617). Honen ustez, Korintoko golkoan hondoratu zen eta igeri egiten bazterrera heldu zen. Korinton, pobre bizi zen eta maisu bilakatu zen. Maierrek legenda hau erabiltzen zuen alegoria moduan adierazteko Magnum opus, (filosofiazko harria) filosofiazko ur azalera igo behar duenean[2].

Magna Graecia

Erreferentziak

  1. Bengtson, H.. El mundo mediterráneo en la edad antigua. Griegos y persas. , 223 or..
  2. Maier, Michael (1617). Atalanta Fugiens. trans. Peter Branwin. Johann Theodor de Bry. chapter 31.

Kanpo loturak

Artikulu honek Jabetza publikoaren Dionysius the Younger testua eransten du: Wood, James, ed. (1907).The Nuttall Encyclopædia. London and New York: Frederick Warne.

Aurrekaria Sirakusako tiranoa Ondorengoa
Dionisio I.a K. a. 367-357 Dion
Niseo K. a. 346-344 Timoleon
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Dionisio II.a Sirakusakoa