Ohmen legea: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
+ikus gainera atala, +zirkuitu elektrikoak aurkibidea, +Zirkuitu elektrikoen teorien teoremak
52. lerroa: 52. lerroa:
{{Zirkuitu elektrikoak aurkibidea}}
{{Zirkuitu elektrikoak aurkibidea}}


[[Kategoria:Fisika]]
[[Kategoria:Lege enpirikoak]]
[[Kategoria:Elektronika]]
[[Kategoria:Elektronika]]
[[Kategoria:Zirkuitu elektrikoen teorien teoremak]]
[[Kategoria:Zirkuitu elektrikoen teorien teoremak]]

16:22, 7 urria 2015ko berrikusketa

Ohmen legea Georg Simon Ohm fisikari alemaniarrak proposatutako lege fisiko bat da.

Bere arabera "erresistentzia elektriko batean zehar korronte elektrikoa pasatzerakoan, beraien muturren arteko potentzial diferentzia eta erresistentzian zehar igarotzen den intentsitatea zuzenki proportzionalak dira"

Ohmen legearen triangelua

Ohmen legearen triangelua.

Zirkuitu elektrikoen analisian, elkartrukatu daitezkeen Ohmen legearen hiru adierazpen baliokide erabiltzen dira:

Ekuazioaren elkartrukagarritasuna triangelu batekin irudikatu daiteke, non V (tentsioa) goian jartzen den, I intentsitate elektrikoa ezkerrean jartzen den, eta R erresistentzia elektrikoa eskuinean jartzen den. Ezker eta eskuineko atalak banatzen dituen lerro bertikalak biderketa adierazten du, eta goiko eta beheko aldeak banatzen dituen lerro horizontalak zatiketa adierazten du.

Zirkuitu erresistiboak

Tentsio iturri bat eta erresistentzia batekin osatutako zirkuitu elektriko sinple bat. Ohmen legearen arabera,

Ohmen legea elementu erresistiboak bakarrik dituen zirkuituetan erabiltzen da —kapazitantzia edo induktantziarik gabeko zirkuituetan—. Korronte zuzeneko zirkuituetan erabili daiteke; korronte alternoko zirkuituetan kapazitantzia eta induktantziarik ez badago ere zuzenean erabili daiteke.

Seriean edo paraleloan konektatuta dauden erresistentziak erresistentzia baliokide bakar bategatik ordezkatu daitezke zirkuitu elektrikoen analisia egiterakoan.

intentsitatea anperetan (A) izanik;
potentzial elektrikoaren diferentzia Voltetan (V) izanik;
erresistentzia elektrikoa ohmetan (Ω) izanik.

Zirkuitu erreaktiboak

Korronte alternoko zirkuituetan edo tentsio aldakor bat duen zirkuitu batean kondentsadore edo harilak badaude, hauen erreaktantzia ere kontutan hartu behar da. Kasu honetan, tentsio eta korrontea erlazionatzeko inpedantzia erabili behar da:

intentsitatea irudikatzen duen fasorea izanik;
potentzial elektrikoaren diferentzia irudikatzen duen fasorea izanik;
inpedantzia elektrikoa izanik.

inpedantzia zenbaki konplexua izan daiteke,

erresistentzia inpedantziaren zati erreala izanik eta erreaktantzia inpedantziaren zati irudikaria izanik.

konplexua denean —erreaktantzia dagoenean—, parte errealak bakarrik disipatzen du beroa.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ohmen legea Aldatu lotura Wikidatan
Fisika Artikulu hau fisikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.