Gazteluko plaza: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t 217.125.6.215 wikilariaren aldaketak ezabatuz, EnzaiBot wikilariaren azken bertsiora itzularazi da.
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Iruñeko auzo infotaula
Gaztelu plaza([[gaztelania]]z ''Plaza del Castillo'') [[Iruñea|Iruñeko]] erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena [[Luis I.a Nafarroakoa|Luis I.aren]] garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.
|izena= Gazteluko plaza
|hiria= [[Fitxategi:Bandera Pamplona.svg|23px]] [[Iruñea]], [[Alde Zaharra (Iruñea)|Iruñeko Alde Zaharra]]
|udalerria = Iruñea
|probintzia= Nafarroa
|kokapena= kokapenmapa
|irudia= Vista Plaza del Castillo Pamplona.jpg
|oina = Gazteluko plazaren ikuspegia.
|lekua = Iruñea erdigunea
| dn = 42
| mn = 49
| sn = 00.80
| de = 01
| me = 38
| se = 34.19
}}
'''Gazteluko Plaza''' ([[gaztelania]]z ''Plaza del Castillo'') [[Iruñea|Iruñeko]] erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena [[Luis I.a Nafarroakoa|Luis I.aren]] garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.


== Lurpeko aparkalekua ==
== Lurpeko aparkalekua ==

12:04, 16 urria 2015ko berrikusketa

Gazteluko plaza
Kokapena
UdalerriaIruñea
Probintzia Nafarroa Garaia
Herrialdea Euskal Herria

Gazteluko Plaza (gaztelaniaz Plaza del Castillo) Iruñeko erdialdean kokatuta dagoen enparantza da. Hiriko handienetakoa izanda, eta kokapen estrategikoarengatik, Iruñeko ekitaldi gehienak (manifestazioak, jaiak...) Gazteluko Plazan egiten dira. Izena Luis I.aren garaian eraikitzen hasi zen gazteluarengatik datorkio.

Lurpeko aparkalekua

Azken urteotan, (2001-2003) lurpeko aparkalekua egiteko asmotan Gazteluko Plaza eraberritu zen. Eraberritze lan horiek polemikoak izan ziren oso, eta Iruñeko jende andanak aurre egin zion Yolanda Barcinaren udal-gobernuaren egitasmoari. Erreferenduma egin zedin eskatu zen, eta sinadura bilketa antolatu zen. Udalak muzin egindakoan, lege-baliorik gabeko herri-erreferenduma eratu zen, non 20.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten.

Izan ere, Gazteluko Plazako indusketetan uste baino aztarna arkeologiko gehiago agertu ziren: erromatar garaietako terma bateko aurriak, mosaikoak (une horretaraino hiri erromatarrari ematen zitzaion tamaina kolokan jarri zuen horrek guztiak), ia 200 gorpuren hondakinak zituen hilerri musulmana (Iruñean musulmanen egonaldiaren inguruko sinesmenak ere berritzeko beharra erakutsi zuen horrek), XII.-XVI. mendeen arteko domingotar komentuaren hondarrak, gaztelu baten harresia (ustez Fernando Katolikoaren agindupean XVI. mendean eraiki zenarena).

Gazteluko Plaza.

Ondare guzti horrekin zer egin galderaren aurrean, udalak erabaki zuen aurri gehienak kendu behar zirela (Beriaingo zabortegi batean Gazteluko Plazako hondakinak aurkitzeak hautsa astindu zuen). Harresia, ordea, aparkalekuan geratu zen (nahiz eta horretarako moztu behar izan eta gero autoeen kutsaduraren aurrean babesik gabe geratu). Oposizioak argudiatu zuen parkina ez zela beharrezkoa, eta burutzeko arrazoi nagusia La Perla hotelari bost izarreko maila ematea zela (aparkalekurik gabe ezin da maila hori erdietsi).

Horren inguruan liburu bat plazaratu zen: Autore asko, Plaza de Castillo, 2003. ISBN 84-7681-376-7 [1]

Plaza honetako arkupe batean Iruña kafetegia dago, aldiz, Estafeta kalera doan Xabierko jeitsiera edo kalexkan Goienetxe jauregia dago. Ipar-mendebaldeko txokoan La Perla hotela dago.

Ondarea

Iruditegia

Ikus gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gazteluko plaza Aldatu lotura Wikidatan
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Iruñea