Aberdeen: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Erresuma Batuko udalerri infotaula
{{Erresuma Batuko udalerri infotaula
| izena = Aberdeen<br /><small>Obar Dheathain / Aiberdeen</small>
| izena = Aberdeen<br /><small>Obar Dheathain / Aiberdeen</small>
| ofiziala = Aberdeen
| ofiziala = Aberdeen City
| mota = Hiria
| mota = Hiria
| bandera = City Flag of Aberdeen.svg
| bandera = City Flag of Aberdeen.svg

12:55, 17 urria 2015ko berrikusketa

Txantiloi:Erresuma Batuko udalerri infotaula Aberdeen (Eskoziako gaeleraz: Obar Dheathain, eskozieraz: Aiberdeen) Eskoziako hirugarren hiririk populatuena da, 220.420 biztanlerekin (2011).

Etimologia

Piktoen Aberdon hiria du jatorri eta izenak "Don ibaiaren ahoa" esan nahi du. Esan nahi bera du gaelerazko Obar Dheathain izenak. Erdi Aroko latinezko izena Aberdonia izan zuen.

Petrolioaren Europako Hiriburua, Granitozko Hiria eta Zilarrezko Hiria ezizenak eman izan zaizkio. Ezizen horietatik lehena, Ipar Itsasoan dauden petrolio ustiategiei zor zaie.

Historia

Aberdeen ingurua populaturik egon da azkenengo 8.000 urteetan. Hiriak bi eremu desberdindu ditu, Aberdeen zaharra, Don ibaiaren ahoan, eta Aberdeen berria, Dee ibaiaren estuarioan dagoen arrantza eta merkatal asentamendua.

1179 urtean Gilen I.a Eskoziakoak foruak eman zizkion eta 1319an Roberto I.ak Errege burgo izendatu zuen. Eskoziako lehenengo independentzia gerra hasi zenean Aberdeen ingelesen eskutan zegoen. Roberto I.ak 1308an Aberdeengo gaztelua setiatu zuen eta suntsitu egin zuen barnean zeuden ingelesak masakratuz. 1336an Eduardo III.a Ingalaterrakoak herriari su eman zion. Herri berria eraiki behar izan zen, Aberdeen Berria, eta harresi handiekin inguratu zuten jauntxo eskoziarren aurka babesteko.

XVII mendeko "Hiru Erresumen Gerratan" (1644-1647)sarritan erasotua izan zen Aberdeen. 1647an gainera izurri pneumonikoak herritarren laurdena hil zuen. 1770an harresiak eraitsi ziren eta azpiegitura berriak egin ahal izan zituen hiriak. Lan berri handi hauek 1817an porrot ekonomikoa ekarri zuten baina untzigintza eta arrantza industriak izandako bultzadak buelta eman zion egoerari.

Geografia

Don eta Dee ibaien ahoan kokaturik dago. Ibai bien arteko itsasertzean hondartza luzea dago, hareazko duna naturalak dituena. Barnealdean granitozko hainbat muino daude, Castle Hill, St. Catherine's Hill eta Windmill Hill.

Klima

    Datu klimatikoak (Aberdeen)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.0 16.3 20.0 23.4 23.8 26.1 28.8 28.6 25.9 21.1 18.3 15.4 28.8
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 5.7 6.1 8.0 9.9 12.7 15.3 17.6 17.5 14.9 11.8 8.2 6.4 11.2
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 0.4 0.6 1.5 2.7 5.0 7.8 9.9 9.8 8.0 5.6 2.6 1.1 4.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) −13.5 −12.2 −11.7 −6.7 −3.0 0.3 1.7 1.7 −0.6 −4.0 −10.8 −12.6 −13.5
Pilatutako prezipitazioa (mm) 74.1 53.7 59.8 61.2 56.7 59.5 60.3 65.7 76.7 87.7 84.2 76.9 816.3
Eguzki orduak 56.4 77.1 114.1 145.8 188.5 166.2 164.9 163.4 122.1 99.2 65.1 46.2 1409.0
Iturria (1): Met Office[1]
Iturria (2): Royal Dutch Meteorological Institute/KNMI[2] (1971-2000)

Ekonomia

Tradizionalki arrantza, ehungintza, untzigintza eta papergintza izan dira jarduera ekonomiko nagusiak. Gaur egun ordea teknologia berriek, nekazaritza ikerkuntzak eta batez ere petrolio ustiaketek hartu dute aurrekoen tokia.

300 urtetik gora ere badira granito grisa esportatzen dena, eta bertako materialarekin eginak daude esate baterako Londresko Westminster jauregia eta Waterloo zubia, baina harrobia 1971ean agortu zen.

Kirolak

Aberdeen Football Club da hiriko futbol talde nagusia. Palmaresean Eskoziako 4 Liga eta 7 Kopa ditu baina lorpen garrantzitsuena 1983an eskuratu zuen, Europako Errekopa eta Europako Superkopa. Glasgowko bi talde handien ondoren herrialdeko futbol talderik garrantzitsuena da.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiri senidetuak

Aberdeen ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  1. .
  2. KNMI (institute) (Noiz kontsultatua: 2012ko abendua).

Kanpo loturak


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aberdeen