Benito Ansola: berrikuspenen arteko aldeak
t Robota: Birzuzenketak konpontzen |
No edit summary |
||
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, eta gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta [[1978]]an, [[Lekeitioko Bideo eta Zine Bilera|Euskal Zinema Bilera]] antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin. |

2005ean, Amalur saria eman zioten [[Donostiako Zinemaldia]] |
2005ean, Amalur saria eman zioten [[Donostiako Zinemaldia|Donostiako Zinemaldian.]] |
||
2010ean, [[Euskaltzaleen Topagunea|Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak]] bere izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei. |
2010ean, [[Euskaltzaleen Topagunea|Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak]] bere izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei. |
20:29, 2 azaroa 2015ko berrikusketa
Benito Ansola, bere izena daramaten ikus-entzunezkoak sortzeko bekak aurkezten | ||
Datu pertsonalak | ||
---|---|---|
Izen osoa | Benito Ansola Erkiaga | |
Jaio | 1928ko abuztuaren 13a | |
Lekeitio (Txantiloi:EH-BI-Txantiloi:EH) |
Benito Ansola Erkiaga apaiza eta zinemazalea Lekeition jaio zen 1928ko abuztuaren 13an. Humanitateak, Filosofia eta Teologia ikasi zituen Bergarako seminarioan eta Gasteizen, eta 1953an apaiz ordenatu zuten Bilbon.
Lekeitioko parrokoa izan da 24 urtez, eta gainera, zinemazale amorratua izanik, euskal zinema bete-betean bultzatu du, eta zinegintza irakaslea izan da Markinako Lanbide Eskolan. Markinako zine-kluba eta Euskadiko beste zenbait herritakoak ere zuzendu ditu, eta 1978an, Euskal Zinema Bilera antolatzen hasi zen Lekeition, ikasle ohi batzuekin.
2005ean, Amalur saria eman zioten Donostiako Zinemaldian.
2010ean, Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak bere izena jarri die euskarazko zinemagintza sustatzeko sortu dituen bekei.
Filmografia
Ansolak hainbat film labur zuzendu ditu, besteak beste honako hauek:
- Beranduegi (1979)
- Asarre eguna (1980)
- Kaskiñak eta kaskidunak (1982)
- XV. mendeko eretaula (dokumentala), (1983)
- Uste bako historioa (1984)
- Sorgin etxea (1985)
- Itsas ontzigintza (dokumentala) (1986)
- Bakardadea (1987)
- Ostirala 13 (1991)
- Biak bat (1994)
- Biak bat II (1995)
- Bakearen guda (1997)
Gainera, paper txiki bat ere badu 1983ko Mikelen Heriotza luzemetraian