Perth (Eskozia): berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Gartxoak (eztabaida | ekarpenak)
81. lerroa: 81. lerroa:
* {{Herria|Txina|Haikou}}
* {{Herria|Txina|Haikou}}
* {{Herria|Kanada|Perth (Ontario)}}
* {{Herria|Kanada|Perth (Ontario)}}
* {{Herria|RErrusia|Pskov}}
* {{Herria|Errusia|Pskov}}
* {{Herria|Frantzia|Cognac}}
* {{Herria|Frantzia|Cognac}}



17:35, 4 azaroa 2015ko berrikusketa

Txantiloi:Erresuma Batuko udalerri infotaula

Artikulu hau Eskoziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Perth».

Perth (Eskoziako gaeleraz: Peairt, eskozieraz: Perth), Eskoziako hiria da. 2012ko erroldaren arabera 47.180 biztanle ditu. Perth eta Kinross konderrian, herrialdeko erdialdean dago, Erdialdeko Eskoziako (Central Scotland) eskualdean kokaturik hain zuzen.

Etimologia

Piktoerazko perth hitzak "basoa" esan nahi du.

Historia

Tay ibaia gurutza zitekeen lautada alubialean kokatu ziren aintzinaroan lehenengo biztanleak. Duela 8.000 urteko mesolito garaiko ehiztari-biltzaileak izan bide ziren. K.a. 4000 urteko harri neolitikoak ere aurkitu izan dira.

Erdigunetik hiru kilometro eskasera dagoen Scone harrian Eskoziako erregeak koroatu ohi ziren Erdi Aroan, honek garrantzitsu bihurtu zuen Perth, Erresumako hiriburu izateraino. XII mendearen hasieran Gilen I.a Eskoziakoak errege burgo estatusa eman zion eta Eskoziako hiri aberatsena bihurtu zen, Frantzia, Herbehereak eta Baltikoko herrialdeekin harreman komertzialak eratu baitzituen.

1559an, John Knoxek protestantismo bultzatzeko bere lanak Perthen hasi zituen. Hurrengo mendeetan Jakobiten matxinadak ere ezagutu zituen, 1689, 1715 eta 1745ean herria okupatu zutelarik.

1760an Pertheko akademia sortu zen eta industrializazioa etorri zen, bereziki lihoa, larrua, zuriketa produktuak eta whiskia esportatzen hasi zen. Garai hartan 15.000 biztanle zituen.

Herri garrantzitusa izanik sarritan eskatu zuen hiri estatusa eta 2012ko martxoaren 14an Eskoziako zazpigarren hiria bihurtu zen.

Kirolak

St. Johnstone FC futbol taldeak Eskoziako Kopa irabazi zuen 2014 urtean.

Ondasun nabarmenak

Iruditegia

Hiritar ezagunak

Herri eta hiri senidetuak

Kanpo loturak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Perth (Eskozia) Aldatu lotura Wikidatan