Working Girl: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
54. lerroa: 54. lerroa:


== Kanpo loturak ==
== Kanpo loturak ==
* [https://m.youtube.com/watch?v=odR6tGpZTis
* [https://www.youtube.com/watch?v=odR6tGpZTis ''Working Girl'' filmaren iragarkia ikusgai. Youtube.com] {{een}}
* [http://www.imdb.com/title/tt0096463/ ''Working Girl'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}
* [http://www.imdb.com/title/tt0096463/ ''Working Girl'' filmaren IMDBko fitxa irakurgai] {{en}}



13:17, 20 azaroa 2015ko berrikusketa

Working Girl (euskaraz Neska Langilea) 1988ko Mike Nichols estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako amodiozko drama-komedia filma bat da. Harrison Ford, Sigourney Weaver eta Melanie Griffith aktoreek antzeztu zuten.

1988ko Jatorrizko abesti onenaren Oscar Saria irabazi zuen ("Let the River Run", Carly Simon), bai eta bost Oscar Sarietarako izendapenak jaso ere.

Argumentua

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Tess McGill (Melanie Griffith) heziketa egokia jaso eta bizitzan aurrera egiteko gogo bizia duen idazkari saiatu eta langilea da. Enpresa berri batean lanean hasi eta Katherine Parker (Sigourney Weaver) izeneko oso azaleko izaera duen emakumezko zuzendariaren idazkaria bilakatuko da. Hura oporretara joatean, Tess une hartako lan eta betebeharrez arduratu beharko da. Katherinen bulegoan agiri batzuen bila ari dela, Tessek berebiziko aurkikuntza egingo du: berak Katherinentzat prestatu eta hark inongo interesik ez zuela ziurtatu zion txosten batean oinarritutako negozio egitasmo garrantzitsu bat, honela bada, Katherinek modu zitalean Tessek landutako txostenaz hark egina balitz bezala jabetu eta haren onura profesionalerako etekina atera diola jabetuko da.

Aktoreak

Kanpo loturak