Gerard ter Borch: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
 
Xirkan (eztabaida | ekarpenak)
t Xirkan wikilariak «Gerard Terborch» orria «Gerard ter Borch» izenera aldatu du, birzuzenketaren gainetik
(Ez dago alderik)

15:26, 23 azaroa 2015ko berrikusketa

Autorretratua

Herbehereetako pintorea (Zwolle, 1617 - Deventer, 1681). Pieter Molyren ikaslea izan zen. 1632-1634 bitartean Amsterdamen eta Haarlemen lan egin zuen. Ingalaterran (1635), Italian (1640) eta Alemanian (1646) ibili zen. 1648. urtean Madrila joan zen, eta Filipe IV.a erregeari erretratu bat egin zion. 1650. urtean Herbehereetara itzuli zen eta Deventerren hartu zuen bizilekua. Erretratuak eta eszena militarrak, familia artekoak eta herrikoiak pintatu zituen batez ere. Obra nagusiak: Mutila txakurrari arkakusoak hiltzen, Münsterko bakea, Helena Van der Schalke eta Aletta Pancras, Musikako ikasgaia, Irakurketako ikasgaia.

Erreferentziak