Afrikar literatura: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
8. lerroa: 8. lerroa:


== Garai kolonia-aurrekoa ==
== Garai kolonia-aurrekoa ==
[[Ahozko literatura]] izan da nagusi Afrikan hiztorian zehar, munduko beste hainbat lekutan eta kulturatan bezala. Belaunaldiz belaunaldi istorioak, ipuinak eta elezaharrak transmititu dizkiete gurasoek seme-alabei gaur egun arte.
[[Ahozko literatura]] izan da nagusi Afrikan hiztorian zehar, munduko beste hainbat lekutan eta kulturatan bezala. Belaunaldiz belaunaldi istorioak, ipuinak eta elezaharrak transmititu dizkiete gurasoek seme-alabei gaur egun arte. Azpimarratzekoak dira halaber [[griot]] izeneko ipuin kontalari-abeslariak, musikaren bidez kontuka ibili izan direnak.


Bestela, [[Timbuktu]]ko unibertsitate famatuan idatzita haietako asko, eskualde hartan 300.000 eskuizkribu inguru kontserbatu dira, gehienak [[arabiera]]z idatzitakoak, baina baita bertako beste hizkuntza batzuetan, [[fula]]z eta [[songhai]]z adibidez. Material zabal honek gai ugari hartzen du barne, besteak beste astronomia, poesia, legeak, historia, fedea, politika eta filosofia. Islamiar eraginetatik, [[swahili]]zko literatura garatu izan da, lanik goiztiarren artean ''"Utendi wa Tambuka"'' edo "Tambukako istorioa" dugularik.
Azpimarratzekoak dira halaber [[griot]] izeneko ipuin kontalari-abeslariak, musikaren bidez kontuka ibili izan direnak.
Arabierazko literaturan Ibn Khaldun moduko iparrafrikarrak nabarmendu ziren, [[Fez]] eta [[Kairo]]ko unibertsitateekin batera.


== Garai kolonia-ondorengoa ==
== Garai kolonia-ondorengoa ==

07:18, 29 azaroa 2015ko berrikusketa

Afrikar literatura kontinente hartan eta nagusiki XX. mendetik aurrera egindakoa da, idatzizko ekoizpenari dagokionez.

Historikoki, beraz, bi aro desberdinduko dugu: Europako koloniak ezarri aurrekoa eta hauek desagertu ondorengoa.

Tokian tokiko hizkuntzak erabili izan dituzte bertako idazleek, bai eta ingelesa, frantsesa eta portugesa ere, batik bat.

Idazle ezagunei dagokienez, Wole Soyinka da Nobel Saria eskuratu duen lehenengo Afrikako egilea (1986).

Garai kolonia-aurrekoa

Ahozko literatura izan da nagusi Afrikan hiztorian zehar, munduko beste hainbat lekutan eta kulturatan bezala. Belaunaldiz belaunaldi istorioak, ipuinak eta elezaharrak transmititu dizkiete gurasoek seme-alabei gaur egun arte. Azpimarratzekoak dira halaber griot izeneko ipuin kontalari-abeslariak, musikaren bidez kontuka ibili izan direnak.

Bestela, Timbuktuko unibertsitate famatuan idatzita haietako asko, eskualde hartan 300.000 eskuizkribu inguru kontserbatu dira, gehienak arabieraz idatzitakoak, baina baita bertako beste hizkuntza batzuetan, fulaz eta songhaiz adibidez. Material zabal honek gai ugari hartzen du barne, besteak beste astronomia, poesia, legeak, historia, fedea, politika eta filosofia. Islamiar eraginetatik, swahilizko literatura garatu izan da, lanik goiztiarren artean "Utendi wa Tambuka" edo "Tambukako istorioa" dugularik.

Arabierazko literaturan Ibn Khaldun moduko iparrafrikarrak nabarmendu ziren, Fez eta Kairoko unibertsitateekin batera.

Garai kolonia-ondorengoa

Garai honetako lehen liburu nabarmena The Interesting Narrative of the Life of Olaudah Equiano edo (1789) izan zen, non Olaudah Equiano izena zuen Nigeriako esklaboak pairatutako sufrikarioak kontatzen dituen.

1911an Joseph Ephraim Casely-Hayford edo Ekra-Agiman izenak zituen egileak (gaurko Ghana) Afrikan ingelesez idatzitako lehenengo eleberria kaleratu zuen: "Ethiopia Unbound: Studies in Race Emancipation".

1935ean Herbert Isaac Ernest Dhlomo-k (Hegoafrika) The Girl Who Killed to Save: Nongquase the Liberator antzezlana estreinatu zuen, Afrikan egindako lehena ingelesez.

1948an Léopold Sédar Senghor-ek (Senegal) argitaratu zuen Anthologie de la nouvelle poésie nègre et malgache de langue française, frantsesezko poesiari buruzko lehenengo antologia.

1962an Ngugi wa Thiong'o-k (Kenya) The Black Hermit drama aurkeztu zuen, tribuen arteko arrazakeriaren gaia hartuta.

Idazleak

Liburuak

  • 1911: Ekra-Agiman, Ethiopia Unbound: Studies in Race Emancipation (gaurko Ghana).
  • 1931: Thomas Mofolo, Chaka (Hegoafrika)
  • 1958: Chinua Achebe, Things Fall Apart (Nigeria)
  • 1973: Ousmane Sembène, Xala (Senegal)
  • 1979: Dambudzo Marechera, The House of Hunger (Zimbawe/Rhodesia)
  • 1981: Mariama Bâ, Une si longue lettre (Senegal)
  • 1985: Gracy Ukala, Dizzy Angel (Nigeria)
  • Daniel Olorunfemi Fagunwa, The Forest of a Thousand Demons (Nigeria)
  • Ngugi wa Thiong'o, A Grain of Wheat (Kenya)
  • Benjamin Sehene, Le Feu sous la Soutane (Ruanda)
  • Tsitsi Dangarembga, Nervous Conditions (Zimbabwe)
  • Yvonne Vera, Butterfly Burning (Zimbabwe)
  • Mia Couto, Terra Sonâmbula (Mozambike)

Ikus, gainera

Kanpo loturak