Luis III.a Beaumontekoa: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Oliber (eztabaida | ekarpenak)
41. lerroa: 41. lerroa:


{{bizialdia||1508ko|Beaumontekoa, Luis 03}}
{{bizialdia||1508ko|Beaumontekoa, Luis 03}}
[[Kategoria:Nafarroako Erresumako noblezia]]
[[Kategoria:Nafarroako Erresumako kondestableak]]

12:18, 29 azaroa 2015ko berrikusketa

Luis III.a Beaumontekoa (? - Aranda de Jarque, 1508ko urriaren 16a) Leringo kondea eta Nafarroako kondestablea izan zen.

Biografia

Aita Luis II.a Beaumontekoa eta ama Karlos III.a Nafarroakoaren alaba Joana Nafarroakoa zituen. 1462an aita hil zenean, Leringo kondea eta erresumako-kondestable bihurtu zen. Hala ere aldez aurretik izandakoa zen politikan 1451an aita preso hartu zutenetik, Joanes osabarekin batera, beaumontarren buruzagia zelako.

1464an eta Tarragonako itunaren bitartez, armak utzi eta Joanes II.a Aragoikoaren alaba zen Leonor Aragoikoa 1468an ezkondu zuen. Pixkanaka pixkanaka Fernando II.a Aragoikoaren aldeko jarrerak azaldu zituenez, Leonor I.a Nafarroakoak 1472an matxinotzat jo zuen.

1485ean Katalina Foixkoa eta Joanes Labritekoaren ezkontzaren aurka azaldu zuenez, Maddalen Frantziakoa erreginordea borrokatu zuen. 1493an beaumontar eta agaramontarren artean bake itunak sinatuak izan ziren bai Iruñean bai Orthezen erregeak koroatuak izan ziren.

Kondeak laster altxatu zen berriro baina 1495ean porrot egin eta Fernando II.a Aragoikoaren babes bila joan zen Gaztelako Erresumara. 1500. urtean eskubideak berreskuratu arren, 1507an lepoa lehengo burutik izan zuen. Aragoiko Erresuman erbesteratu zuten hil arte.

Ezkontza eta alabak

1468ko urtarrilaren 22an Tarragonan Leonor Aragoikoa ezkondu eta zortzi seme-alabak izan zituen:

  • Luis, oinordekoa
  • Fernando
  • Piarres
  • Joanes
  • Katalina
  • Ana
  • Luis Joanes, eta
  • Piarres

Kanpo loturak


Aurrekoa
Piarres Peralta

Nafarroako kondestable
Luis III.a Beaumontekoa

1481-1495
Ondorengoa
Alfonso Carrillo Peralta


Aurrekoa
Alfonso Carrillo Peralta

Nafarroako kondestable
Luis III.a Beaumontekoa
(2. aldiz)

1501-1507
Ondorengoa
Alfonso Carrillo Peralta