Joanes Etxeberri: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
Etiketak: Mugikor edizioa Mugikor web edizioa
1. lerroa: 1. lerroa:
{{Beste erabilpenak|Sarako idazleari|Ziburuko idazlea|Joanes Etxeberri Ziburukoa}}
'''Joanes Etxeberri''' ([[Sara]], [[Lapurdi]], [[1668]] - [[Azkoitia]], [[Gipuzkoa]], [[1749]]) [[euskal idazle]]a eta [[mediku|sendagilea]] izan zen.<ref>[http://zubitegia.armiarma.com/aipa/bid/0116.htm «Joanes Etxeberri»], ''Literaturaren Zubitegia''.</ref> [[Euskaltzaletasun|Euskaltzale]] handia zen, eta aurreko gizaldiko euskal idazleen lanak irakurriak zituen. [[Axular]] buruzagi eta aitzindaritzat zeukan, eta haren lanari jarraipena eman nahi izan zion. Idatzi zituen bere idazlan guztiak [[euskara]]ren ingurukoak izan ziren. Bere garaian [[erlijio]]soa ez zen idazle bakanetakoa dugu, eta erlijio gaiez kanpora ibili zen ia bakarra.

== Bizitza ==
== Bizitza ==
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.
Etxeberrik lehenengo ikasketak [[Paue]]n [[jesusen Konpainia|jesuitekin]] egin zituen, jarraian [[Tolosa Okzitania|Okzitaniako Tolosako]] Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. [[Medikuntza]]tik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari [[Sara]]n ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, [[Mutriku]]ko mediku izanen zena.

13:07, 30 azaroa 2015ko berrikusketa

Bizitza

Etxeberrik lehenengo ikasketak Pauen jesuitekin egin zituen, jarraian Okzitaniako Tolosako Unibertsitatean lortu zuen medikuntzako batxiler-gradua. Medikuntzatik at letra-gizona ere izan zen. Sendagile lanari Saran ekin zion, eta une hartan Maria Itsasgaraterekin ezkondu zen. Hamaika seme-alaba izan zituzten; haien artean aipagarriena da Agustin, Mutrikuko mediku izanen zena.

Gero Hego Euskal Herrira joan zen, 1713ko abenduaren 11n Berako udalarekin sinatu zuen bere lehenbiziko kontratua, 1716an berretsiko zuena. Baztango Elizondon ere lan egin omen zuen denbora batean baina batez ere Beran bizi izan zen 1722 arte. Urte hartan Hondarribiara joan zen, ordurako zeukan ospeak eramanda. Baina Hondarribian jasotzen zuen soldata urriak eta hura jasotzeko atzerapenak eraginda, Etxeberri Hondarribitik alde egin zuen. 1725eko urrirako Azkoitiko mediku ageri zen. Bezeroen artean Loiolako josulagunak zeuzkan, besteak beste Kardaberaz edota Larramendi. Azkoitian jarraitu zuen mediku lanak egiten bertako udalak zaharturik zegoelako erretiratu zuen arte, eta 1749ko lehenengo erdialdean zendu zen, 81 urte zituelarik.[1]

Lanak

Funtsean hiru lan idatzi zituen euskaraz:

Bizi izan artean, lehenengo liburuxka bakarrik kaleratu zuen. Bigarrena eta hirugarrena ez ziren XX. menderarte kaleratu, nahiz eta Etxeberrik saiakerak egin hauek argitaratzeko. Haietako batzuk frantziskotarren Zarauzko komentuan egon ziren "galdurik".

Bazen laugarren obra bat ere; Hiztegia, euskaraz, latinez, frantsesez eta gaztelaniaz atondua. Larramendik ezagutu eta erabili zuen, baina badirudi betiko galdu zela.

Erreferentziak