Ernal-hazi: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
No edit summary
1. lerroa: 1. lerroa:
[[Fitxategi:Human semen in petri dish.jpg|thumb|250px|[[Gizaki]] baten ernal-hazia [[Petri plaka]]n]]
[[Fitxategi:Human semen in petri dish.jpg|thumb|250px|[[Gizaki]] baten ernal-hazia [[Petri plaka]]n]]
'''Ernal-hazia''', '''hazia''' edo '''esperma''' ([[greziar]]retik: σπερμα, ''hazia'') [[animalia|animaliek]] [[zakil]]etik [[isurtze]]n duten [[likido]] [[likatsu]] zurixka bat da. [[Barrabil]]etik ateratzen diren [[espermatozoide]]z eta plasma seminalez osatua dago, eta, barrabilez gainera, [[epididimo]]ak, [[besikula seminal]]ek, [[prostata]]k, [[Cowperren guruin]]ak, [[Littreren guruin]]ak eta [[hodi-deferente]]ek hartzen dute parte hazia sortzeko.
'''Ernal-hazia''', '''chele''' edo '''esperma''' ([[greziar]]retik: σπερμα, ''hazia'') [[animalia|animaliek]] [[zakil]]etik [[isurtze]]n duten [[likido]] [[likatsu]] zurixka bat da. [[Barrabil]]etik ateratzen diren [[espermatozoide]]z eta plasma seminalez osatua dago, eta, barrabilez gainera, [[epididimo]]ak, [[besikula seminal]]ek, [[prostata]]k, [[Cowperren guruin]]ak, [[Littreren guruin]]ak eta [[hodi-deferente]]ek hartzen dute parte hazia sortzeko.


== Hazi-jartzea ==
== Hazi-jartzea ==

17:19, 14 abendua 2015ko berrikusketa

Gizaki baten ernal-hazia Petri plakan

Ernal-hazia, chele edo esperma (greziarretik: σπερμα, hazia) animaliek zakiletik isurtzen duten likido likatsu zurixka bat da. Barrabiletik ateratzen diren espermatozoidez eta plasma seminalez osatua dago, eta, barrabilez gainera, epididimoak, besikula seminalek, prostatak, Cowperren guruinak, Littreren guruinak eta hodi-deferenteek hartzen dute parte hazia sortzeko.

Hazi-jartzea

Hazi-jartzea animalia etxekotu mota baten ar-hazia edo esperma emearen sexu-organoetan jartzeari deritzo. Ernalketa ondo irteteko, beharrezkoak dira ebakuntza eta jarduera-multzo bat ere. Mende-erdia baino gehiago da in vivo hazi-jartzea (animalietan) egiten dela herrialde aurreratuetan, eta gaur egun behi gehienak era horretan ernaltzen dira. Beste animalia batzuk ere, txerriak, ahuntzak, ardiak, zaldiak eta baita hegaztiak ere, sistema horren bidez ernaltzen dira, baina behiak baino gutxiago.

Behientzat, esate baterako, hazi-jartze artifizialeko zentro batean jasotzen da esperma, zezen bati bagina artifizial bat ipiniz. Hazia jaso ondoren, kalitate-kontrola egiten zaio: esperma diluitu egiten da, espermatozoideek bizirik iraun dezaten eta dositan zatitu ahal izateko. Polibinil kloruroa duten hodietan jartzen da esperma hori, eta hoztu egiten da ondoren (4º C 90 minutuan). Gero, nitrogeno likidoan sartu, eta izoztu egiten da (-196 °C 10 minutuan). Ontzi kriogenikoetan gordetzen da azkenik. Abeltzainak eskatzen duenean, hazi-jartzaileak ernalketa egiten du, hazia umetokian jarriz.

In vivo ernalketaz gainera, azken hamarraldian asko hazi da in vitro ernalketa-sistema. In vitro ernalketa laborategian egiten da, aurretik jasotako obuluak animalia bati sartuz eta baita enbrioiak animalia batetik bestera eramanez. Hazi-jartzearen bidez, zorroztasun handiz kontrolatzen dira ernaltzeak, eta horrek garrantzi handia izan du produktibitatean, batez ere animalia etxekotuen kalitate genetikoaren hobetzeari dagokionez; kalitate genetiko handia duen zezen batek behi asko ernal ditzake.

Ikus, gainera

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ernal-hazi Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak