Leontxo García: berrikuspenen arteko aldeak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
19. lerroa: 19. lerroa:
[[Kategoria:1956ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1956ko jaiotzak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko xakelariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko xakelariak]]
[[Kategoria:Euskal Herriko kazetariak]]
[[Kategoria:Gipuzkoako kazetariak]]

21:05, 17 abendua 2015ko berrikusketa

Leontxo García eta Susan Polgar, Bilbon, 2008an.

Leontxo Olasagasti Gartzia edo, ezagunagoa den bezala, Leontxo García (Irun, 1956 - ) xake-jokalari eta -kazetari gipuzkoarra da.

1975ean Gipuzkoako Xake Txapelketa irabazi zuen. FIDE maisua da, 1981etik. Hala ere, 1983an xake-jokoa alde batera utzi zuen, xake-kazetaritzara guztiz dedikatzeko. 1986tik RNEren xake-korrespontsala da. 1991-2001 bitartean Jaque aldizkaria zuzendu zuen. 1998-1999 bitartean Salvatek ekoiztutako La pasión del ajedrez (Xakearen pasioa) seriea —25 bideoren bilduma— zuzendu eta aurkeztu zuen. 2004tik egunero idazten du zutabe bat Espainiako El País egunkarian, non xake-partida bat aztertzen duen. Hitzaldi ugari ematen ditu xakearen edertasuna eta hezkuntza-balioa zabaltzeko. Hain zuzen ere, 2009an Euskal Herriko federazioak ematen duen Euskal Xakearen saria jaso zuen, xakea gizartean hedatzeko egindako lanari esker[1].

Liburuak

  • "Radomir Antic. Jaque a la Liga" (Plaza & Janés, 1996)

Erreferentziak

  1. eitb.com (2009/01/29)

Kanpo loturak